Iparburuko Trena - The Polar Express (2004) (Robert Zemeckis) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea Taichisan, 2011ko Uztailaren 25a, 12:54:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

IPARBURUKO TRENA  -  THE POLAR EXPRESS (2004)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Abentura / Fantasia
Urtea: 2004
Zuzendaria: Robert Zemeckis
Gidoia: Robert Zemeckis, William Broyles Jr. (Chris Van Allsburgen liburuan oinarritua)
Argazkia: Don Burgess, Robert Presley
Musika: Alan Silvestri
Aktoreak: Tom Hanks, Nona Gaye, Michael Jeter, Peter Scolari, Leslie Zemeckis, Eddie Deezen
Sinopsia: Gabonetako gau elurtu batean, mutiko bat trenez abiatuko da Ipar polora. Une horretatik aurrera, bere burua ezagutzeko balioko dion abentura bat hasiko du, eta ikasiko du magia beti egon daitekeela bizitzan, baldin eta hortan sinesten badu.
Nota Filmaffinityn: 5,8



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 97 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,95 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Burrunbada

Eskerrik asko! Hauxe da nire txikien filme gustukoenetako bat baina, tamalez, nik nuen grabazioan azken minutuak falta ziren. Orain azkenean osorik ikusi ahal izango dugu! Hala ere, filme hau ez al litzateke hobe egongo animazio filmeen barruan?

Taichisan

Banekien norbaitek hau esango zidalaXD

Gauza da hau naiz ta "3D animazioa" erabili, pertsonai guztiak berez filmean ateratzen diren aktore berdinak direla, horregatik naiz ta 3Da izan irudi errealekoa da.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Burrunbada

Hara! Ez nekien halako teknika erabili zutenik! Hortaz, eta gaizki ulertu ez badut, egiazko aktoreak dira baina 3 D-ko marrazkien itxura hartutakoak... Eskerrik asko argitzeagatik, ikusten dudan hurrengo aldian hobeto fijatuko naiz ea aktoreen trazarik antzematen dudan.
Besarkada bat!

burrundaie


Godelet

G o d e l e t

makilakixki

Megako 2. atala ez da jaisten. Hainbat alditan saiatu naiz, ordenagailu desberdinekin eta toki desberdinetatik (konexio desberdinak beraz). Irudian ageri den bezala geratzen da.   :triste: :triste: :triste:

burrundaie

GDera berrigota. FUko esteka ustelak betirako kendubak!! :omgomg:

makilakixki


zumarra

Batek arazoak zituela eta jeisteko bai GD-tik eta MEGA-tik, berriz MEGA-n jarri dut...

Ainz


Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

arrakala

1080p bertsioa gehitua eta fitxa eguneratua. 480p esteka erorita zegoen eta ezabatu egin dut