Egunon,
Nire betiko aplikazioa (videoredo) gaurkotzeko edo aldatzeko aukera aztertzen ari naiz. Videoredoren bersio zaharra daukat eta oso egokia da TS artxiboak MPEG2ra pasatzeko (eta gero DVDa egin back up bezala), baina EZ du beste formatorik onartzen.
Baina DVDak zaharkituta geratzen ari dira, eta uste dut orain, egokiago dela MP4 edo H264 formatoak erabiltzea (uste dut artxibo arinagoak sortzen direla) gure grabazioak gordetzeko.
Aukerak honako hauek dira: DVDredo programaren azken bertsioa erosi (mp4 eta H264 aukeran) edo BESTE programaren batera aldatu.
Proposamenik?
Zeintzu programa erabiltzen duzue, lagunok?