Gutxi gora behera ondo ulertu didazu.
Ia, gauza da esan bezala Estatu batuetan soilik Rockman.exe (Megaman NT WARRIOR) eta Rockman. exe Axess (Megaman NT WARRIOR Axess) adaptatu egin zituztela, ikusita izen batzuk, soinu banda eta zentzura batzuk ezarri zituztela, beste bertsio ezberdina eginez. Hori mundu osoan zabaldu dute, guk daukagunak ahalegia. Rockman.exe-ri buruz Amerikarrek ez dute ezer gehiago jakin nahi, ta ez pentsa ETBk prest egongo zenik japoniarrekin kontaktatzeko falta diren telesailok erosteko, edo gu geuk eskuratzen ditugu Raw bideoak eta azpititulatu Euskaraz edo ezer ez.
Geroxeago, jakingo duzunez japonian Ryusei no Rockman telesaila emititzen hasi zen (NDSrako bideojokoaren izenburu berdinarekin), telesail motza zen berez, 9 minutuko 52 atal eta gero beste 52 atal egin zituzten Ryusei no Rockman Tribe izenburuarekin.
Amerikarrek ikusita nolako formatua zuen japoniar bertsio originala, Rockman.exe-ren antzekoa egin zuten, hau da, soinu banda aldaketa, izen ezberdinak jarri eta oraingoan japoniar 2 atal hartu ta batean egin, horrela 20 minutuko atal bakarra bihurtuko zuten. Hau zer esan nahi du, Ryusei no rockman telesailaren erdia soilik heldu zela Estatu batuetara ta mundu guztira (Asian izan ezik, noski), 13 ataleko telesail bihurtu zelarik. azken atalaren 2 zatiak izatez 12 atalen laburpen txikia da besterik ordun izatez, 25 atal japoniar litzateke guztira.
Eta noski honetaz ere ez dute asmorik segitzeko.
Espero dut azalpena ulertu izana, eskerrik asko;)