Oraingoz irudi errealeko filmak jaisten hasi naiz. "Mezu berrienaren egilea"-ren arabera ordenatu eta lehenbizi zaharrenak direnak jaisten hasi naiz (erortzeko probabilitate handiagoa izan dezaketela uste dut). Onekin batera erorita dauden estekak zein diren komentatzen joango naiz.
Filmei informazioa gehitzen eta eredu estandarra aldatzen ere lagundu dezaket.
Dagoen material guztiaren datu base bat egitea ere pentsatu dut, ahalik eta informazio gehien bilduz: film/seriearen datuak, igotako materialaren datuak (dauden bertsio guztienak), estekak, ... Hau programa bat erabiliz automatiko egiteko, denak formatu estandar bat eduki beharko luke. Hau dela-eta lehentasuna dena estandarizatzeak izango luke eta ondoren datu basea egin.
Aurkibidean laguntzari behar badu prest nago ahal dudanean laguntzeko.