Kaixo, mgl1998. Ba egia esan, ROM bakoitza mundu bat da, garatzaileek aukeratzen baitituzte testuen, grafikoen, soinuen... formatu motak eta zailtasuna asko alda daiteke. Hala ere, kontuan izan GBAko ROMek, NDSkoek ez bezala, ez dutela fitxategi sistema bat. Hortaz, bideojoko bakoitzarentzako programa espezifikoak erabili gabe, ezer gutxi egin daiteke.
ROM konkreturen bat buruan baduzu, esaidazu eta agian erantzun zehatzago bat eman diezazuket.