Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]

Sortzailea Aju, 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 3 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Eguna amaitu baino lehen komentatu nahi nuen, askok jakingo duzuen bezala, gaur Dragoi Bolaren lehen emisioaren 30. urteurrena betetzen da!

:goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Youtuben lehen emisioaren grabazio txiki bat dago, iragarki eta guzti.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa


jonnydbz

Lehen estekako lehen iragarkiko irudiak ez nituen inoiz ikusi!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

FenixHegaztia

Kaixo!!

Dragoi Bola Z Kai-ko esteka ez dabil. Norboitek konpondu ahal du? Agian aspertuta egongo zeazte hainbeste alditan gauza bera igotzeaz, baina ikaragarri eskertuko nizueke Kai-ko atalak berriz igotzea.

Milesker!!!

Aju

Ongi etorri.

Bah, kasu honetan ez da ezer. Atal guztiak biltzen dituen artxiboa izorratu da, hori KB gutxi batzuen kontua da; izorramendua atalak izorratzen direnean izaten da, hainbeste giga berrigo izateagatik. Ez dakit zergatik baina DLC artxiboa bera ondo dago igota, ez da erori, baina beste helbide bat dauka. Arraroa.

FenixHegaztia

Kaixo Aju!

Milesker erantzunagatik. Antza denez ez da arazo larria, pozten naiz. Saiatuko naiz berriz ere, ea zortea dagoen.

Ondo izan

Aju

"F-ren berpizkundea" filma gehituta lehen mezuan, pelikulen DLCan. 8'5GB inguru okupatzen ditu. Norbaitek 10 bitetan kodetutako master on bat aurkitzen badu pisu gutxirekin (aurreko filmak adibidez 2GB inguru zeuzkan), abisatu.

FenixHegaztia

Kaixo Aju!!

Lortu diat Kai azkenean. Milesker!! Ikaragarrizko lana egiten dezue. Milesker ere F-ren berpizkundea gehitzeagatik!

Ondo izan

gardfield

Aupa Aju!

Dragoi bolaren atalen estekak ez dute funtzionatzen. Bakarrik DB001 deskargatu daiteke. :goku:
Konpontzerik bai?

Eskerrik asko!!

Aju

Aipamenaren egilea: gardfield  Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 20:12:31
Aupa Aju!

Dragoi bolaren atalen estekak ez dute funtzionatzen. Bakarrik DB001 deskargatu daiteke. :goku:
Konpontzerik bai?

Eskerrik asko!!
Dragoi Bola (Goku txikia denekoa) probatu berri dut eta atal guztiak daude online.

EDIT: Ok, ez doakizuna beste harikoa da. Hauek beste muntaia bat dira.

miga

Kaixo! F-ren berpizkundea deskargatzen saiatu naiz, baina alferrik. Fitxategia handiegia da eta Megak ez dit jaisten uzten. Ba al dago hori saihesteko modurik? Beharbada arazoa konpontzeko begi-bistako moduren bat egongo da, baina burmuina zopa eginda geratu zait azterketen ondoren. :kolpe:

Mila esker!

txelailo

 Kaixo!
Lehenik esan beharra dut benetan eskertzekoa dela egin duzuen lana. Gazte denboratako hainbat oroitz piztu dizkidazue hemen dituzuen marrazki bizidun saila ikusita.
Tutorialean esan bezala Jdownloaderrekin hari naiz deskargatzen eta jada lehen sail guztia deskargatuta dut, baina 28 garren atalak ez dakit zer duen baino ez da deskargatzen. Enaiz oso aditua gauza hauetan baino esango nuke erroren bat edo antzeko zerbait duela.
Mila esker :-)

Aju

Kaixo eta ongi etorri. Zeinetaz ari zara? Dragoi Bola ala Dragoi Bola Z?