Aipamenaren egilea: Alucard Noiz: 2007ko Martxoaren 11a, 09:54:54
Izarretako Gerlariak (Star Blazers Estatu Batuetan eta Space Battleship Yamato jatorrizko Japonian)
Hona hemen ezagutu genuen opening americarra:
Aupa hi!!
Serie mitikoa da honako hau dudarik gabe bai, Japonian, Estatu Batuetan eta baita gure Euskal Herrian ere, munduko beste hainbat bazterretan bezelaxe!!
Euskal telebistan, 1.986.eko urrian hasi ziren botatzen serie mitiko hau eta oso ondo gogoratzen dut nik, une gogoangarri hura!! Hasieratik gustatu zitzaidan serie hau eta Loinaz Jauregik aurkeztu zuen, beste txontxongilo harekin batera, oso famatua zela esanez gainera, ondo gogoratzen dut horixe. Serie hunkigarria da, kontatzen duen istorioagatik, marrazki bizidunen kalitateagatik eta daukan musika zoragarri horrengatik.
Kristo ondorengo 2.007.eko maiatza eta ekaina bitartean, Irungo kzgunean, INTERNET-en ibiltzeko aste pare bateko ikastarotxoa egin nuen eta google bilatzailea erabiltzen erakutsi zigutenean, neure kaxa bilatzen hasi nintzenekogauzetariko bat STAR bLAZERS IZAN ZEN...