Lehen ere egin diat horren gaineko iruzkina baita purrustada latza bota ere. 180UPLOAD huts egiten hasia zaidak eta pikutara bidali diat. Kontua duk Mediafirerekin ere nazka-nazka eginda nagoela zorioneko captchak direla eta ez direla. Gaurko poz bakarra File-upload-ek eman zidak, zera, zerbitzari alemaniarrak. Azkenean lortu diat kontua irekitzea bertan (pasahitza maiuskulaz jarrita konpondu diat arazoa), eta momentuz ederki ari duk erantzuten. Biharko 180UPLOADera igotako bost filmak FILE-UPLOAD-era aldatuak egongo dituk (ez ahal naiz damutuko!!). Holakoxe kontuk, badakik, adixkide, zaharrak berri...