One Piece manga (035/???)

Sortzailea darko, 2007ko Martxoaren 11a, 23:55:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

beno, zerrenda bat egin dut akatsekin eta gomendioekin, bideoekin ez bezala, hemen zuzenketarenbat egin behar bada mega gutxi batzuen kontua izaten baita.

Gomendioak:

-lerro bat kabitzen ez denean, hitzen bat zatitu behar bada, saiatu silaba erditik mozten, 69. orrian 'de-abru' dator, 'dea-bru' agian hobe. Eta bestela beste forma bat izan daiteke fuentea pixkat txikitzea, horrela 62. orrian 'u-rruneko' hitza osorik kabituko da; u solte 1 uztea arraroa egiten da.

-Bait-en erabilpena nik uste dut trinkotzea hobe dela, dena hitz baten, 'bait lezake' edo holakoren bat ikusi dut nonbait eta ahaztu egin zait apuntatzea. Dena den lehenengo atalean honelako gehixeago daude, ea jaisten dudan ze portatillean bakarrik daukat.
-Izen bereziak izen normaltzat hartu, atzetik gidoia jarri gabe, 72. horrian "One Piece"-a dakar. Honekin neuk ere izan nituen gorabeherak DBGTren subtituluetan, gainera han 'Goku-san-en' moduko gauzak geratu zitzaizkidan eta azkenerako damutu egin nintzen. 81. orrian ere gidoiarena dator.

-'Mazo'. Erderakada handi xamarra egin zait, seriean 'astamakila' esaten dute, egia esan ez da sarri entzuten dugun hitz bat ba?a beno. 63,64, 70, 78 orrialdeetan

-Alvidak 'zer da itsasoko gauzarik ederrena' esaten du? edo 'nor da...?' ?

-'Marine' hitza darabilzu, ez duzu itzultzen, ba?a 'grand line' bai ordea. Beno, hau grand line erabiltzearen alde nagoelako ere badiotsut  :xD

Akatsak:

-65. orria  'Ez niri jo' uste dut gaizki dagoela esanda, 'Ez ni jo'

-74. orria  'Bat ere' gaizki dago, 'Batere' da

-83. orria  'errekrutatu' dakar eta 'errekLutatu' da, dena den igual hobeto 'kidetzat hartu' edo holako zeozer erabili

-99. orria  'bai baititut' hori ez dut ulertu

-85. orria  'itsasoan noraezean ibili besterik ez baduzu egiten' ez dakit nik 'baduzu' hori ondo dagoen, 'bazara' erabilita igual hobe


Ta azkenik hau ez dakit non sartu:

80. orriko kanjia Cobyren ondoan, badakizu zer esan nahi duen edo? agian batere gabe hobeto, ez du aportatzen ezer, inoiz egoten dira kanji batzuk alboan gaizki marraztuta pertsonaiak bajoiarekin daudenean grazia emateko, ba?a horrek zeozer esan nahi duela dirudi


Saiatu naiz lehenengo kapitulua jaisten ba?a linkak kadukatuta dagoe ta emuletik nabil jaisten, hura ere irakurriko dut akatsen bat ea ikusten dudan, baina gogoratzen dut ez zeukala ezer komentatzeko, 'bait'en erabilera hori gehixeagotan agertzen dela, ba?a ezer gutxi bestela.

Beno, gomendioena zeuk ikusi behar duzu zein kriterio jarraituko duzun

darko

Eskerrik asko Aju, hobetzeko kritikak beharrezkoak dira.

Aipatu-lerro bat kabitzen ez denean, hitzen bat zatitu behar bada, saiatu silaba erditik mozten, 69. orrian 'de-abru' dator, 'dea-bru' agian hobe. Eta bestela beste forma bat izan daiteke fuentea pixkat txikitzea, horrela 62. orrian 'u-rruneko' hitza osorik kabituko da; u solte 1 uztea arraroa egiten da.
Bai, beno, baina deabru hitzak hiru silaba ditu, de-a-bru. Ikusiko dut zer egin, aldatzea ere ez zait kostatzen. "Urruneko"ri buruz arrazoi duzu.

Aipatu-Bait-en erabilpena nik uste dut trinkotzea hobe dela, dena hitz baten, 'bait lezake' edo holakoren bat ikusi dut nonbait eta ahaztu egin zait apuntatzea. Dena den lehenengo atalean honelako gehixeago daude, ea jaisten dudan ze portatillean bakarrik daukat.
Ahal denean bai, uste dut kasu guztietan ezin dela hori egin. Hurrengo bertsioetarako errebisatuko dut.

Aipatu-Izen bereziak izen normaltzat hartu, atzetik gidoia jarri gabe, 72. horrian "One Piece"-a dakar. Honekin neuk ere izan nituen gorabeherak DBGTren subtituluetan, gainera han 'Goku-san-en' moduko gauzak geratu zitzaizkidan eta azkenerako damutu egin nintzen. 81. orrian ere gidoiarena dator.
Zer esan nahi duzu, "One Piecea" jartzeko? Gidoi hori behar du izena non bukatzen den jakiteko.

Aipatu-'Mazo'. Erderakada handi xamarra egin zait, seriean 'astamakila' esaten dute, egia esan ez da sarri entzuten dugun hitz bat ba?a beno. 63,64, 70, 78 orrialdeetan
"Mazo" eta "garrote" ere onartuak daude. "Astamakila", ondo dago, baina pentsatu beharko nuke nola deitu Alvidari: Alvida "Burdin-astamakila"?

Aipatu-Alvidak 'zer da itsasoko gauzarik ederrena' esaten du? edo 'nor da...?' ?
Ba gaztelerazko mangan behintzat: "qu? es lo m?s bello de todos los mares?", gutxi gorabehera.

Aipatu-'Marine' hitza darabilzu, ez duzu itzultzen, ba?a 'grand line' bai ordea. Beno, hau grand line erabiltzearen alde nagoelako ere badiotsut  :xD
Ba "marine" ere onartua dago, aizu XD. Baina norbaitek euskarazko sinonimorik badaki, esan dezala.

Grand Line, Smoker eta abar. Izenen kontua. Erabakia hartu dut eta izenak itzuli egingo dira. Arrazoiak: "Grand Line"-ek tokiaren deskripzio moduko bat egiten du, mapan marra handi bat alegia. "Smoker" erretzailea da ingelesez, pertsonaia edo bere izaera deskribatzen du beraz. "Akagami Shanks"en "akagami"k ilegorria esan nahi badu, Shanks ilegorria euskaraz. Berdin deabruaren fruituak, Luffyren erasoak ("Goma-gomazko pistola" eta ez "Gomu-gomu no pisutoru") eta abar eta abar. Sentitzen dut baina egokiena iruditzen zait. Jakina, Luffy edo Nami edo Arlong bezalakoak ezin dira itzuli.

("El mensaje excede la longit?d m?xima permitida (4000 caracteres)" jarri didanez, bitan zatitzen dut eta hurrengo postean jarraitzen du.)
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

darko

Aipatu-65. orria  'Ez niri jo' uste dut gaizki dagoela esanda, 'Ez ni jo'
Bizi osoa daramat duda honekin. Ez dizut jo edo Ez zaitut jo? Etxean lehena entzun izan dut beti, baina azkenean uste dut zuk esandakoa egokiagoa dela. Ea baiezta dezakedan.

Aipatu-74. orria  'Bat ere' gaizki dago, 'Batere' da
Bai, eta uste dut behin baino gehiagotan jarri dudala gaizki. Geroago konturatu nintzen, baina... :embarrassedd

Aipatu-83. orria  'errekrutatu' dakar eta 'errekLutatu' da, dena den igual hobeto 'kidetzat hartu' edo holako zeozer erabili
Interneteko Elhuyar hiztegiaren arabera (berriena) errekRutatu da, zergatik, Jaungoikoak bakarrik jakingo du. Baina arrazoi duzu, hobe "kidetzat hartu".

Aipatu-99. orria  'bai baititut' hori ez dut ulertu
"Bai baititut, bai bait ditut nire planak". Pirata ez izateko arrazoia bere planak badituela dela, alegia.

Aipatu-85. orria  'itsasoan noraezean ibili besterik ez baduzu egiten' ez dakit nik 'baduzu' hori ondo dagoen, 'bazara' erabilita igual hobe
Horrela ondo dago. Ez dakit oso ondo azaltzen, baina... "itsasoan noraezean ibili" ekintza da, eta hori egin egiten da. Horren ordez jarri "jan", "edan" edo beste aditz bat eta ikusten da "baduzu" behar duela.

Aipatu80. orriko kanjia Cobyren ondoan, badakizu zer esan nahi duen edo? agian batere gabe hobeto, ez du aportatzen ezer, inoiz egoten dira kanji batzuk alboan gaizki marraztuta pertsonaiak bajoiarekin daudenean grazia emateko, ba?a horrek zeozer esan nahi duela dirudi
Nik ez dakit japonieraz :wacko , jaisten ditudan ingelesezko scanetan japonieraz datozen ikurrak horrela utzi besterik ez dut egiten. Hori kenduz gero asko kendu beharko lirateke... ez dakit.

Lehen ataleko akatsak ere aipatu, Goenkaleko komisarian esaten den bezala "zuentzat txorakeria bat dena guretzat oso datu garrantzitsua izan daiteke".

Eta hau dena irakurtzeko potroak izan badituzue, segi Uploadetara eta jaitsi 4.atala: Morgan "Aizkora-beso" kapitaina. Teorikoki honek ez du inoiz kadukatu edo iraungi behar, betirako da.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Txapa guztia irakurtzeko potroak izan ditudanez, 4.atala jaistera noa. Pena da izenak itzultzea erabaki izana, baina eman dituzun arrazoiak kontutan hartuz ulertzekoa.
Segi horrela :thumbsup.

orionatk


Aju

jaitsita eta irakurrita, eskerrik asko!

2 komentario besterik ez,

109. orrian 'Luffy izena dut', estruktura aldetik ez dut uste ondo dagoenik, 'Luffy naiz', 'Luffy dut izena', 'Luffy deitzen naiz', horrek bai

Garezurren orria, azkena, Alvidarena 'saihets' dakar, saihets deitzen da alboa? Neuk ere ez dakit e

Aju

divshare hori interesgarria da, 53ra doa igoera

orionatk

#37
Aipatudivshare hori interesgarria da, 53ra doa igoera

Bai, itxura ona dauka. Hurrengo one piece audiak bertara igoko ditut ea nola doan.

Aju

Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2007ko Apirilaren 09a, 00:58:56
Aipatudivshare hori interesgarria da, 53ra doa igoera

Bai, itxura ona daukat.
Kreido  :xD :xD :xD :xD :xD

EDIT: argiago geratzeko zergatik diodan

FHarlock

Aipatu
Aipatu-65. orria  'Ez niri jo' uste dut gaizki dagoela esanda, 'Ez ni jo'
Bizi osoa daramat duda honekin. Ez dizut jo edo Ez zaitut jo? Etxean lehena entzun izan dut beti, baina azkenean uste dut zuk esandakoa egokiagoa dela. Ea baiezta dezakedan.

Azalpena hauxe da:
Ez niri jo "zerbait" niri jotzea behar du, Nor-nori-nork Zu nirei zerbait jo behar didazu. Ez niri jo, zuri ez jotzeko zer, arpa?
Ez ni jo, nor-nork. Zu ni jo.

Klaseak zerbaiterako balio izan zizkidaten.





Aipatu-74. orria  'Bat ere' gaizki dago, 'Batere' da
Bai, eta uste dut behin baino gehiagotan jarri dudala gaizki. Geroago konturatu nintzen, baina...
Neu ere hauekin burua nekatzen nabil. Nahi gabe, hizketan ahotsez erabiltzen diren elkardurak idazterakoan erabiltzeko joera dugu, idatziz oker daudelarik.

Gomendio bat, itzuli word-en, erabili bere zuzenketa, eta gero, photoshopera pasa cortar y pegar erabilita. Komikiekin hori da arruntena, rotulatzaileak itzultzaileak pasatako testua pasa arazten du.




AipatuCitar
-99. orria  'bai baititut' hori ez dut ulertu
"Bai baititut, bai bait ditut nire planak". Pirata ez izateko arrazoia bere planak badituela dela, alegia.
Zuzena hauxe dela uste dut: Bai, baditut edo bai baiditut. Bien artean duda mudan nago.




Aipatu-85. orria  'itsasoan noraezean ibili besterik ez baduzu egiten' ez dakit nik 'baduzu' hori ondo dagoen, 'bazara' erabilita igual hobe
Horrela ondo dago. Ez dakit oso ondo azaltzen, baina... "itsasoan noraezean ibili" ekintza da, eta hori egin egiten da. Horren ordez jarri "jan", "edan" edo beste aditz bat eta ikusten da "baduzu" behar duela.
Agian obe: "Itsasoan noraezean besterik ez bazabiltza"








jonnydbz

Aupa, 4. atala irakurri berri dut, azkenean manga hontara zaletu egin behar naizela uste dut  :thumbsup

Akats txiki bat ere aurkitu dut, 111. orrialdeko lehen bi?etan: "... nire bizia baino ere gehiago...!!". "ere" hori "are" izan beharko lukeela uste dut.

Gramatika eta aditzei buruzko gauzetan ez naiz oso ona, beraz, bestela niretzat oso ondo dago!!

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 09a, 01:20:11
Aipatu-74. orria  'Bat ere' gaizki dago, 'Batere' da
Bai, eta uste dut behin baino gehiagotan jarri dudala gaizki. Geroago konturatu nintzen, baina...
Neu ere hauekin burua nekatzen nabil. Nahi gabe, hizketan ahotsez erabiltzen diren elkardurak idazterakoan erabiltzeko joera dugu, idatziz oker daudelarik.

Gomendio bat, itzuli word-en, erabili bere zuzenketa, eta gero, photoshopera pasa cortar y pegar erabilita. Komikiekin hori da arruntena, rotulatzaileak itzultzaileak pasatako testua pasa arazten du.
Ni M$ Word-etaz ez naiz batere fidatzen, hobeto Xuxen erabiltzea, edo bestela Office-entzat duen gehigarria erabili.

Hala ere ondo dagoena "batere" da. Beste gomendio bat euskera-gaztelania hitz itzulpenak egiteko, Firefox-entzat dagoen Euskalbarra gehituiozue, Euskalterm, 3000 Hiztegia, Elhuyar, Hiztegi Batua... dakartza (baita Opentrad ere, barre batzuk botatzeko  :xD)
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

AipatuCitar
divshare hori interesgarria da, 53ra doa igoera

Bai, itxura ona daukat.
Kreido

EDIT: argiago geratzeko zergatik diodan

Jajaja!! "t" bat kolatu zait. Editatuta.

FHarlock

Aipatu
Ni M$ Word-etaz ez naiz batere fidatzen, hobeto Xuxen erabiltzea, edo bestela Office-entzat duen gehigarria erabili.[/quote]

Nik dakidala, Word-ek Xuxen hiztegia darabil integraturik, baina aparte deskarga daiteke, instalazio diska erabiltzen ez baduzu instalatu ahal izateko, edo darabilzun bertsioak ez badu edota ez badakizu Word-ek daramala.

Aparte deskargarena, sortzaileek hortan dabiltzala erakusteko da, integraturik balego, Microsoft-ek egiten duela usteko bailitz, eta ez kanpo enpresa batena dena, zeinek bere jabegotza mantentzen duen eta beste programetarako porta egin dezakeena, oppen office, adibidez.

Gainera, eguneratuta erabili nahi bada, oraingoz ez dute Office 2007-rako adaptatu, honek badakarren ere.

Modu guztietan, zuzentzaile ortografiko guztiak bezala, kendu autozuzenketa eta zuzenketa idazten zaudelarik, eta zuzenketa gainberatu, gertatzen dela gertatuta ere.

darko

5. atala deskarga zuzenean: Piraten erregea eta ezpatari handia.

Xuxen deskargatu dut azkenean, ez bainekien office 2000n baneukan edo ez. Akatsak zuzentzen ari naiz pixkanaka (seguru "Luffy izena dut" gaizki dagoela?). Saihetsa berez "costilla" da, baina alboaren sinonimoa ere bai, hortik datoz "saihestu" edo "sahiesbide" bezalako hitzak.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

orionatk

Jeitsita. Eskerrik asko!!  :grinn