Kaixo:
Kontu batzuk:
1.- Web orria eguneratuta dago. Serie berri bat eta beste lehengoko bi, hirurak osaturik. Honek poza ematen du.
2.- Harriketarrak seriea osatzekotan jakin nahi dut ea norbaitek 1x01, 1x02, 1x03 atalak dituen. ETB-n seriea botatzen hasten direnean (azken bost alditan gutxienez) beti 1x04-tik hasten dira.
Edo, behar bada, ez dira egongo euskaratuak... Ea norbaitek argitzen didan kontu hau... Azkenean, agian, gazteleraz jarriko ditut hiru horiek azalpen batekin eta seriea amaitutzat emango dut.
3. "Ley Sinde" delako horri buruz hau irakurri nuen: Bakarrik Espainiako serbidoreetan jarritako web orriak itxi daitezke. Gaitzerdi!!. Nik neria
zymic.com serbidorean daukat eta Inglaterran dagoenez espero dut arazorik ez edukitzea. Seguruenik nik baino gehiago dakizue honetaz, baina aipatzeagatik...
Ondo segi eta hurrengo post arte.