Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)

Sortzailea Aju, 2008ko Abuztuaren 22a, 01:16:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 3 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Beno, ez didazue esango akatsik gabeko tomoa atera dudala, ez? Egon behar du zerbaitek...

jonnydbz

jajaja, ba egia esan oraindik ez dut irakurri :uf: , baina ez dakit zergatik gaur gauean hasiko naiz irakurtzen...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Buaaaaaaaaaaa!! Hasi eta ezin izan dut gelditu!! A ze oroitzapenak, jajaja, beno hemen jartzen ditut ikusitakoak (?? ikurrekin zalantzak dira, ez nagoelako ziur):

029: nor daukazue gome?! -> non daukazue gome?!
031: (zalantza) nago eta -> nago-eta ??
052: bolkan -> sumendi (hobeto ez?)
070: dagoela-eta ??
080: nik neuk errekuperatu eta modifikatu dut gerra ibilgailu hau -> nik neuk berreskuratu eta moldatu dut gerra ibilgailu hau
094: ezin naiz zurekin fidatu -> zutaz fidatu ??
100: gero hitzegingo dugu horretaz -> gero hitz egingo dugu horretaz
122: guratiko baten esku... -> gugatiko baten esku ??
129: ezin naz besouztar egon -> naiz
151: arte martzial eta eskrima -> esgrima
154: eta illuntzean berririro -> berriro
154: trebea da eskriman -> esgriman
200-201 eta 202-203: orri bananduetan
217: azkenengo borrokatu ginenean -> azkenengoz
219: lehen binetan, bigarren bokadiloan letra txikitu da azken hitzan.

Gero eziozu, hartzazu eta horrelakoak ez dakit ondo edo gaizki dauden idazterako orduan. Elkarrizketa biharko utziko dut.

Gabon.
:holas:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
Buaaaaaaaaaaa!! Hasi eta ezin izan dut gelditu!!
Ostia, hau sustoa, pentsatu dut akatsez josita dagoela XD

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
100: gero hitzegingo dugu horretaz -> gero hitz egingo dugu horretaz
Uste dut biak daudela onartuta, zalantza horixe daukat, baina zalantzarik ez daukana banatua da, beraz, horixe erabiliko dut

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
122: guratiko baten esku... -> gugatiko baten esku ??
"gutariko" izango da, ez naiz ikusten "gugatiko" hitza erabiltzen XD

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
129: ezin naz besouztar egon -> naiz
Ez da bizkaierak ihes egin didala, akatsa da

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
151: arte martzial eta eskrima -> esgrima
Hiztegi honen arabera, K-rekin da, eta neuk ere beti ezagutu dut izen horrekin.

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
200-201 eta 202-203: orri bananduetan
Banatzea nahi dituzue? Horrela etorri ziren eta horregatik utzi nituen. Nahi duzuen moduan.

Eskerrik asko.

Lehen tomo hori oroitzapen ona bada, ikusiko duzu aurrerago! Lagunari egunero aurpegiratuko diozu vhsna XD

jonnydbz

jarri ditudan orrialde batuak ez dira elkarrekin doazen horietakoak, ez dakit zergatik dauden bat eginda. Eta esgrimarena nik beti 'g'-rekin ezagutu dut, baina beno euskaltzaindian ez dator ez bata ez bestea. 3000n eta euskaltermen 'g'-rekin dator eta Elhuyarren 'k'-rekin, auskalo nola den...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Elkarrizketatik aurrera:

321:
salon del mangan -> ez dakit nola baina nolabait itzul daiteke ez?? manga erakustaldia edo horrela.
"dairen abenturak"en manga -> "dairen abenturak" manga
beste manga batzukin batera -> batzurekin edo batzuekin ??

322:
autoreak sozietatean egiten duen eragina -> gizartean duen

325:
azalpenak betetzeko obligazioa -> betebehar

326:
es da botere definitibo bat -> erabateko

327:
manga gehienak errekuperatuz -> berreskuratuz
mangarekin jarraituko den ala ez -> duen

332:
sekulako gutun-jasa izan genuen beraienn iritzia azalduz -> beraien
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Bigarren liburukia eginda daukat, extrak dira falta zaizkidan gauza bakarra. Konkretuki bi gauza falta zaizkit:

-Edizio zaharreko portadako testua itzultzea, eta horretarako frantses dakien norbait behar dut, 7 parrafo baino ez dira izango guztira, gerokoen itzulpena badago eta.

-Edizio zaharreko liburukien azken orrietan Dragon Questi buruz erlazionatuta zegoen jendeari egiten zien elkarrizketen orriak, eta hauek jonnydbzk izango dituelakoan nago.

Hau ta gero lehen liburukia zuzenduta eta bigarrena igotzeko prest egongo dira.

Taichisan

Ba bikain orduan^^ zeren Planeta de agostiniri itxaron behar badiogu jai zeukeagu behintzar Dragon Questeko liburukiak eukitzekoXDD Errebindikatu beharko genuke empresa horietan katalanez egiten dituzten edizioak bezela euskaraz ere egin ditzatela, zeren zihur nago askok erosiko luketeela, behintzat euskal enkodings-zale baikoiztak bai jejejeje
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Horiexek hain zuzen. Daukazun bakarra horixe dela esan nahi duzu??

jonnydbz

Hori da, azken bi?etan Fly agertzen da (irudi horretako berdina) eta gero hau dator. Honen ostean argitalpen orrialdea (ISBN eta horrelakoak), barneko atzeko portada eta kanpoko atzeko portada dauzkat.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 14:01:27
Hori da, azken bi?etan Fly agertzen da (irudi horretako berdina) eta gero hau dator. Honen ostean argitalpen orrialdea (ISBN eta horrelakoak), barneko atzeko portada eta kanpoko atzeko portada dauzkat.
Ez ez, esan nahi nuena da ea beste tomoetakoak ere badauzkazun ala ez.

jonnydbz

Printzipioz izango ditut, lehenego 4ak gutxienez badute. Hurrengoak ez ditut begiratu, suposatzen dut egongo direla.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Beno, azkenean ere irakurri dut 1. liburukia. Akats batzuk gehiago ikusi ditut. Sentitzen dut beranduegi bada Aju, baina lehengo astera arte ez dut lasai irakurtzeko denborarik izan.

8, 11, 151 - Pixkat -> Pixka bat
9 - Doairik -> Dohairik
11 - Izendatzen gaituzte -> Izendatuko gaituzte
46-47 - Gerrauntzi -> Gerraontzi
48 - Itsasuntzi -> Itsasontzi
50 - Obispua -> Gotzaina
51 - Itxusi -> Itsusi
52 - Erreegak -> "Erregeak" izango dela pentsatzen dut
    - "Konjuru" onartuta dago, baina nik "arao" erabiliko nuke. Hori zuk ikusiko duzu.
55 - Inbokatzea -> Deitzea?
104 - Nahi haina -> Nahi adina
112, 304 - Konfidantza -> Konfiantza
170 - Niri azala -> Nire azala
191 - Sugarrak nahi elurteak -> Sugarrak nahiz elurteak
194 - Batenbat -> Baten bat
200-201 eta 202-203 orriak, nigatik aparte hobeto
222-1 - Datzate -> Dautza  :blink (badakit xelebrea dirudiela, baina behin esan zidaten eta ez zait ahazten)
250, 326 - Bertan bera -> Bertan behera
288 - Ezeukan -> Ez zeukan
321 - Adaptatzea - Egokitzea, moldatzea
322 - Ausnartu -> Hausnartu
      - Ze -> Zer
323 - Exportatu -> Esportatu

Gero, "ah" edo "uuhh" bezalakoak euskaraz h-rik gabe dira. Eta aditz hauek denak: ezidazu, itzuliguzu, esaiozu, izazu, egigun, ekiogun... Aparte idazten dira: ez iezadazu, itzul iezaguzu, esan iezaiozu, izan ezazu, egin dezagun, ekin diezaiogun... Horrela esaten ez badira ere, idazteko arauak halaxe dira.

Bestela, istorioa ez dago gaizki, orijinala ez bada ere. Ea esan bezala hobetzen doan eta jarraitzen baduzu nik behintzat irakurriko dut.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Sekula ez da berandu :meparto: Beti nago zuzendua igotzekotan, baina beti agertzen da zerbait ez igotzeko  :meparto:

Bide batez, esan nahi dizuet bigarren liburukia aspaldi bukatu nuela (3.aren erdia baino gehiago ere eginda daukat), eta egunotan igoko dudala. Atzeparenaren arrazoia orri extra bezala sartzen ditudan portada zaharrak dira. Ez daukat solapetako itzulpenik, eta Planetaren edizioari begira nengoen, baina 2009ra atzeratu zuten kaleratzea, data konkreturik gabe, eta klaro, ezingo naiz horri begira egon.

Horregatik pentsatu dut extrak karpeta aparte batean ateratzea (aurreko bertsioan liburuki barruan baleude bezala zeuden zenbakituta). Jaisten dituzuen artxiboetan liburukiaren karpeta eta extra karpeta aurkituko duzue. Nire ideia zeuen kabuz extra karpeta orokorra eratzen joatea da, hau da, lehen liburukiko extrak/gainazalak karpeta hartu, eta bigarreneko portadak hor sartu, eta horrela guztiekin. Suposatzen dut ulertuko zenutela zer esan nahi dudan.