Beno, azkenean ere irakurri dut 1. liburukia. Akats batzuk gehiago ikusi ditut. Sentitzen dut beranduegi bada Aju, baina lehengo astera arte ez dut lasai irakurtzeko denborarik izan.
8, 11, 151 - Pixkat -> Pixka bat
9 - Doairik -> Dohairik
11 - Izendatzen gaituzte -> Izendatuko gaituzte
46-47 - Gerrauntzi -> Gerraontzi
48 - Itsasuntzi -> Itsasontzi
50 - Obispua -> Gotzaina
51 - Itxusi -> Itsusi
52 - Erreegak -> "Erregeak" izango dela pentsatzen dut
- "Konjuru" onartuta dago, baina nik "arao" erabiliko nuke. Hori zuk ikusiko duzu.
55 - Inbokatzea -> Deitzea?
104 - Nahi haina -> Nahi adina
112, 304 - Konfidantza -> Konfiantza
170 - Niri azala -> Nire azala
191 - Sugarrak nahi elurteak -> Sugarrak nahiz elurteak
194 - Batenbat -> Baten bat
200-201 eta 202-203 orriak, nigatik aparte hobeto
222-1 - Datzate -> Dautza :blink (badakit xelebrea dirudiela, baina behin esan zidaten eta ez zait ahazten)
250, 326 - Bertan bera -> Bertan behera
288 - Ezeukan -> Ez zeukan
321 - Adaptatzea - Egokitzea, moldatzea
322 - Ausnartu -> Hausnartu
- Ze -> Zer
323 - Exportatu -> Esportatu
Gero, "ah" edo "uuhh" bezalakoak euskaraz h-rik gabe dira. Eta aditz hauek denak: ezidazu, itzuliguzu, esaiozu, izazu, egigun, ekiogun... Aparte idazten dira: ez iezadazu, itzul iezaguzu, esan iezaiozu, izan ezazu, egin dezagun, ekin diezaiogun... Horrela esaten ez badira ere, idazteko arauak halaxe dira.
Bestela, istorioa ez dago gaizki, orijinala ez bada ere. Ea esan bezala hobetzen doan eta jarraitzen baduzu nik behintzat irakurriko dut.