Sortzailea Oier Iturralde, 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38
0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.
Aipamenaren egilea: Oier Iturralde Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38Kaixo Gure ikastetxean literaturarekin lotutako egun berezia prestatzen gabiltza. Ildo horretan, literatura gaitzat izan dezaketen euskarazko filmen bila ari gara, baina nekez aurkitu dugu ezer.Hori dela eta, zuen laguntza eske gatoz: ezagutzen al duzue halako filmik?Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso agur bero bat.
Aipamenaren egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 15:14:48Aipamenaren egilea: Oier Iturralde Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38Kaixo Gure ikastetxean literaturarekin lotutako egun berezia prestatzen gabiltza. Ildo horretan, literatura gaitzat izan dezaketen euskarazko filmen bila ari gara, baina nekez aurkitu dugu ezer.Hori dela eta, zuen laguntza eske gatoz: ezagutzen al duzue halako filmik?Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso agur bero bat.Ze adinekoentzat? Haur txikientzat ala helduagoentzat?Okurritu zaizkidan filmak ez doaz literaturari buruz zehazki, baina tira erlazionatuta egon daitezke:-Haurrentzat:Shrek (printzesa eta printzeen literaturaren satira): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1657.0Matilda (liburuzale amorratua + ikasketen garrantzia): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4301.0-Helduentzat:Arrosaren izenean (liburu baten inguruko misterioa): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1435.0Ez dakit zehazki honen bila zenbiltzan, baina ez zait askoz gehiago okurritzen.