Kaixo Denoi.
Hari hau zabaltzen dut, denen artean 2018tik aurrera webgunean zerbait hobeto antolatzeko hartu beharko genituzkeen erabakiak hartzeko.
12 Urte pasa dira Aju, Taichisan eta hirurok foroan erregistratu ginenetik. Dagoeneko 9 administratzaile gara eta bakoitzak ahal duenaren arabera lan egiten jarraitzen du.
Material asko, TB asko.Dagoeneko material asko daukagu, eta 2018rako ikusten dudan gauza garrantzisuenetariko bat, daukagun
material guztia online izatea izango litzateke. Horretarako bolondresak beharko ditugu, bai betiko doako zerbitzarietan igo eta mantentzeko, bai materiala bide berrietatik banatzeko (
telegram, torrent, etabar.). . Izan ere, 1000 filme inguru ditugu euskaratuta, baina 700 inguru daude online. Ez nuke nahi 300 hoiek galtzerik nahi. Manga, komiki eta material guztiarekin ere berdin. Eginda daukaguna ez genuke galdu behar.
Nola sortu material gehiago? (Hor dugu beti Etb, eta bere nahieran, baina hortaz aparte badaude beste bide batzuk.)
Nola jarrai dezakegu material gehiago sortzen?
Azpitituluak.com webguneak lan izugarria egin du, euskal azpidatziak itzultzen. Gainera, Movistarrek eta Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenaren ondorioz filme eta telesail mordoaren azpidatziak askatu dituzte. Honela,
azpitituluak.com guneak ia 1000 filmeren azpidatziak ditu.
Bide hori hartu dugu aurten bai Burrundaiek eta bai nik. Zerbait handiagoaren lehen urrats bat bezala ikusten dut nik; Jatorrizko bertsioaren filmari euskal azpidatziak erantsi, eta une bat iritsiko da, non Euskarazko Ahotsa, Jatorrizko bertsioa eta Euskal azpidatzien muntaiak egin ahal izango ditugun (Total Recall, Izarretako guda V?, Aitajauna, badaude batzuk eta gero eta gehiago izango dira). Honek
euskaldunberrientzako
materiala sortuko luke. Euskaraz eta euskarazko azpidatziak dituen materiala alegia. 2018an baliteke ezetz, baina hurrengo urteetarako aukera bat izan liteke, bide honi jarraituz.
Animea Euskaratzeko Bolondresik?Euskomanga.com lan itzela egiten dabil Dragoi Bola Super euskaratzen. Nik One Piecen 20 bat atal itzuli nituen eta sekulako lan pila da. 10 atal falta zaizkit "Marine Ford" osoa euskaratzen amaitzeko. Ondo legoke lagunduko lukeen norbait. Aurreko batean, kalkuluak egin nituen eta One Piece osorik euskaratzeko 20 bat Laguntzaile eta 6 bat urte beharko liratekeela kalkulatu nuen.
Webgune bat?
Daukagunaren katalogo bat egitea ere garrantzitsua dela uste dut, eta Zumarrak bere egunean egin zuenaren antzeko zerbait, baina guztiz automatizaturik. Agian
webgune bat egitea izango litzateke onena. Azken finean, jende gehiena forora sartu bai, baina ez baitu parterik hartzen.
Filmeen datu base bat egin liteke, automatikoki gure katalogoak erakusteko (
azpitituluak.com) webgunean egiten duen antzera. Honetarako laguntzaileak beharko genituzke. Film bakoitzaren informazio guzti hori bildu eta datu base bat sortzeko, filmearen argazki eta guzti. Baliteke filmeen kartelen euskarazko bertsioak ere egitea, bolondresik balego.
Wordpress edo antzekoak erabil daitezke edo adibidez
www.sharerip.com, webguneak egiten duen antzerako zerbait katalogo hori egiteko.
Iradokizunen atalean sartuko dut. Ea zer iruditzen zaizuen diodana, eta zuek zer gehiago ikusten duzuen! Ongietorriak dira iritzi guztiak.