Egin ditudan pare bat aldaketa komentatzea ahaztu zait pare bat gauza. Pertsonaien izen eta teknika batzuk aldatu ditut, Perfect Bookean gure alfabetoan idatzita agertzen zirelako, eta suposatzen da zuzenak direla. Lehen kanjien itzulpenetan oinarrituta ateratzen ziren izenak, eta noski, bakoitzak nahi zuen interpretazioa ematen dio. Beste aldaketa bat "!?" idaztea izan da "?!" izan beharrean. "?!" egitea erabaki nuen baina ikusten dut asmatzeko %50a daukazunean zer gertatzen den :silba:
Darko, zure zuzenketetatik dena aldatu dut "konjuru", "inbokazio" eta "untzi" izan ezik, nire gusturako itzulpen aproposik ez dagoelako, eta "untzi" eta "ontzi" ondo daude biak, baina ontzik beste zentzu bat daukanez eta untzik bakarra, nahiago dut u-rekin. Eskerrik asko zuzenketengatik denoi.