BRINKOLA
"Brinkola"n, denbora aspaldi geratu zen. "Brinkola", mundutik aparte bizi den herria da, ez baitute inorekin inolako harremanik. Lehen, trena bertatik pasatzen zen, baina ditxosozko kotxeras bertan egin zutenetik, akabo herriko giroa, eta dena gainbehera datorkie. Etxeak aspaldikoak, arropak noizbaitekoak, eta bertakoen orrazkerak beste mundu batekoak dirudite.
"Brinkola"ko geltokia itxi zutenean, justizia, ekonomia eta izatekoa era propioa sortu zituzten? eta guzti hauek arautzeko, herria goitik behera gidatzen duen Kooperatiba gorpuztu zuten.
Gainera, kanpotarrik ezean, eskarola jan beharrean izaten dira Brinkolatarrak? haragijale itsuak izan arren. Brinkolatarrak oso muturrekoak dira. Exzentrikoak, disparatatuak, mesfidatiak, hitz batean esateko: xomorroak.
Kanpotarrak grinaz hartzen dituzte eta benetako jaia da eurentzat kanpotarrak Brinkolara etortzea. Harategia lepo betetze dute okelaz, orduan. Bada misterio ilun bat guztiaren atzean.
FITXA TEKNIKOAZuzendaritza: Telmo Esnal eta Asier Altuna
Produkzio urtea: 2009
Gidoia: Telmo Esnal, Asier Altuna, Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadizabal
Musika: Javi P3z
Produktoreak: Izaskun Pardina eta Ander Sistiaga
Aktoreak: Anjel Alkain, Ainere Tolosa, Egoitz Lasa, Mikel Laskurain, Ion Iraola, Anartz Zuazua, Mikel Pagadizabal, I?ake Irastorza, Ixabel Agirresarobe eta Pedro Arizaga.
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAKArduraduna: Akerbeltz
Iraupena: 37 minutu
Tamaina: 330 MB
Audioaren hizkuntza: Euskara
Azpitituluak: Ez
Emisioa: etb1
MEGAUPLOAD
Lehen atala: Eskarola
Bigarren atala: Oinalak
Hirugarren atala: Akersoro
Laugarren atala: Kia
Bosgarren atala: Komerianteak
Seigarren atala: Manuel