Beno, ba badiduri nire memoria inspiratuta dabilela azkenaldian. Atzo TVE BEn-Hur eman zuen, eta gogoratu nahiz nola duela urteak, ume nintzela amarekin aste santu baten barnetegi batera joan eta han erromatar filme bat ikusi nuela, bi vhs ziren, originalak, ez ETB-tik emandakoak, dendetan erosia, erromatar filma, Ben-Hur zela zin egingo nuke... baina ezin zin egin zihurtasunez. Agian aste santuan ematen diren luze horietako bat izatea posible da.
Film luzeetaz ari garela, buruan daukat baina ezin zin egin ere oraingoan, Otsoekin dantzan (Bailando con Lobos) ETB1 eman zuela uste dut. Eman bazen, zine muntaia, 3 ordukoa. Zuzendari muntaia, 4 ordukoa, duela gutxi ikusi izan al da telebistan.
Bai zihur nagoela, eman zela, Jin Henson Faktoriako bat. Rene igelaren jatorria kontatzen duena, bere urmaeletik nola irten zen famatua egin aurretik. Tituloa ez dakit orain zihur, baina eman, eman zutela hori bai zihur dakidala.