Aipamenaren egilea: Jabarro Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 16:32:34
Arratsalde on jende!!
Bideo muntaiak ari naiz egiten eta galdetu nahi nizueke, foroko jende guztiari, batez ere arlo hontaz dakizuetenak,ea ze bideo editore erabiltzen dezuen.
Gauza da anime bideoak ditudala eta euskerako audioa sartu nahi diet. 1080p-ko kalitatea daukate eta konbertsaio egiterakoan ez nahi nuke kalitatea galdu eta audioa erantsi, baina egiten dudanean audio desinkronizatua dago, erantsi dezaket baina montatu gabe.
hau lortu ahal izateko zein editore erabiltzen duzuea muntaiak egiteko?? nik erabiltzen dudanarekin ezinean nabil ta hainbeste daude ez dakidala nondik hasi.
Kaixo.
Hauek dira gustatzen zaizkidan hariak: ekarpenak egin nahian, bideoaren kalitateaz arduratuta eta entzuteko prest.
Nire esperientzia kontatuko dizut.
DVDen garaian, DVDen ISOak jaitsi eta neronek konprimatzen nituen. Orain HDaren aroan bizi gara, eta nik HD bideoak ez ditut konprimatzen jada. Badakit konprimatzen, baina ez du inondik inora merezi. Internetetik jaisten ditut eta tal cual erabiltzen ditut. Gaur egun bideoak erraldoiak dira eta denbora gehiegi eramaten du beraien kodifikazioak. Hartu beste batek konprimatutakoa eta kitto.
Nik Nyaa plataforma daukat erreferentziatzat:
https://nyaa.si/Nik audioa editatzeko Adobe Audition 1.5 erabiltzen dut. Antzina Audacity erabiltzen nuen, baina Adobe Audition dexente erosoagoa egiten zait. 1.5 bertsio hori 2003koa edo da, eta hainbat bertsio berritu atera dituzte ordutik hona, baina 1.5 horrek 100MB kotxino bakarrik okupatzen ditu eta behar dudan guztia dauka; bertsio berriak hain dira modernoak ze deserosoak egiten zaizkit. 1.5ari falta zaion bakarra 5.1 audioen soportea da.
Bideoari dagokionez, esan dizut ez ditudala konprimitzen. DVDak konprimitzeko meGUI erabiltzen dut. Aukera gutxi eskaintzen ditu egia esan; DVDak eta Blurayak zuzenean konprimitzeko aproposa da, baina eszenak editatu nahi badituzu, ez da bila zabiltzan bideo editorea. Nahiz eta aukera gutxi eskaini, ez da testu bidez momentu batean azaltzekoa, egia esan...
Gero bideoa eta audioa batzeko MKVToolnix erabiltzen dut.