Euskal Encodings

Igoerak => Komikiak => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 28a, 16:21:12

Izenburua: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 28a, 16:21:12
ALTZAIRU ALKIMISTA
MANGA EUSKARAZ







SINOPSIA
Edward eta Alphonse Elric anaiak  alkimiarekin esperimentatzen hasi ziren, hau natura eraldatzeko gai den botere mistikoa zen. Beraien nahirik handiena egi bihurtzeko gehiegizko prezioa ordaintzen dute: Edwardek beso bat eta hanka bat galtzen ditu, eta Alphonseren arima burnizko armadura batean harrapatuta gelditzen da.

Galdutako gizatasuna berreskuratzeko Edwardek eta Alphonsek arriskuz jositako bidai bat hasten dute. Etsiak atzetik dituzte, baina Elric anaiek aurre egiten diete... Altzairu Alkimistaren botereari esker.




FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala: ??????, Hagene no renkinjutsushi, Fullmetal Alchemist (izen anglosaxoia)
Argitalpen Urtea: 2001 - gaur egun.
Liburukiak: 18 eta argitaratzen.
Egoera: Irekia.
Egilea: Hiromu Arakawa.
Argitaletxea: Gangan Comics.
Nazionalitatea: Japoniarra.
Pertsonaiak: Edward, Alphonse, Winry, Roy Mustang,...

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: zip fitxategiak jpg irudiekin.
Arduraduna: jonnydbz (edizioa) eta Kiogo (itzulpena).
Maiztasuna: ahal denean.
Tamaina: 40 eta 50 MB artekoa.
Hizkuntza: euskara.




ZUZENEKO DESKARGA
LIBURUKIAK:





1.
(https://mega.co.nz/#!Khc2jQpK!LyTxUsXIEhPRHepsJRYEfpxn0vgplBJGIrq79EbNVuk)

* Banakako ataletan akatsen bat ikusten baduzu, esan beldurrik gabe eta zuzenduko da.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [0/18+]
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 28a, 16:51:25
Ala, azkenean atera egingo duzu e? Ala mendekua da? :xD :xD :xD
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 01:31:56
Azkenik hemen duzue manga bikain honen lehen liburukia:



    Edward eta Alphonse Elric anaiak  alkimiarekin esperimentatzen hasi ziren, hau natura eraldatzeko gai den botere mistikoa zen. Beraien nahirik handiena egi bihurtzeko gehiegizko prezioa ordaintzen dute: Edwardek beso bat eta hanka bat galtzen ditu, eta Alphonseren arima burnizko armadura batean harrapatuta gelditzen da.

Galdutako gizatasuna berreskuratzeko Edwardek eta Alphonsek arriskuz jositako bidai bat hasten dute. Etsiak atzetik dituzte, baina Elric anaiek aurre egiten diete... Altzairu Alkimistaren botereari esker.

Linka lehen mezuan duzue, fitxategiaren jatorrizko izena Altzairu Alkimista 01 - [Euskal-Encodings].zip zen.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 12:39:10
Nola nola nola.... lehen liburukia atera duzu a pelo???? joooooooder jonnydb, bikaina zea benetan ,horrelakorik ez det bez ikusiXDD jaiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiisten!^^
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 12:42:14
Hori da hori ondo hastea, lehenengo atala bakarrik igo beharrean, liburuki osoa :lmaosmiley3.

Jende nahikotxok esan dit oso ondo dagoela, baina orain arte ez naiz animatu animea ikustera ezta manga irakurtzera ere, baina orain kriston aukera dudanez, irakurtzen hasiko naiz.

Eskerrik asko bioi :thumbsup.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 12:52:28
Gogoratu Kiogorekin batera atera dudala, ze bestela nik bakarrik ezin izango nuen. Hemendik aurrera Kiogo itzulpenaz ardunatuko da eta ni edizioaz.

Ea zer iruditzen zaizuen.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 12:55:00
Banoa ba jaistera :behikorri

Eskerrik asko
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Neriel Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 13:05:07
Uooo!!!! :yahoo
Banoa jeistera! Bikaina, mil esker!! :hail
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 13:53:27

Lehenengo bi atalak irakurri dotaz eta akats batzuk aurkitu dotazela uste dot. CDisplay programak emoten dotzon numerazioagaz doaz, hau da, zenbagarren argazkian:

15- Daramazun (Goian ezkerran)
20- Letoismoan Hasieratu (hau ez dakit zelan izango zan, baina belarrira ez deu oso ondo emoten. Bilatuko dot zelan izengo zan)
39- Filosofoen Harria
48- Honi armarik gabe aurre egiteak ez dauka zentzurik
58- Alkimistok guztik debekatuta daukagun
59- Akatsik okerrena
69- Bat egin (goiko binetan)
74- Zure teoriak zuzena izan beharko luke (goian)
87- Eta nik... zure gorputza itzuliko nizula pentsatzen nuela (goian)
87- Zergatik gertatu behar da hau?  edo Zergatik gertatu behar du honek? (zergatik gertatu behar du hau?  hori dau idatzita)


Eskerrikasko egin dozuen lanagaitik biori.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 14:09:55
Liburuki osoaren akatsak aurkitzen dituzuenean bertsio berria jarriko dugu :thumbsup
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 17:08:34
Nik aurkitutakoak (igual arsenicumek ere aipatu ditu):


Itzulpen oso ona.

Naruto, FullMetal, Bleach, One Piece, Death Note... Irakurri beharreko manga guztiak dauzkagu martxan :pla
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Kiogo Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 19:53:02
Ueeee!!! Hasierako post-a oso ondo gelditu da jonnydbz, asko gustatzen zait argazkia!  :cheesyy
Printzipioz liburuki osoka jarriko dugu, beraz patxadaz irakurri lehenengo hau!

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 17:08:34Naruto, FullMetal, Bleach, One Piece, Death Note... Irakurri beharreko manga guztiak dauzkagu martxan :pla
Bai horixe, aupa euskal mangak!!   :yahoo
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 20:02:21
Hori da, ez pentsa askotan eguneratuko dela, ze liburuki oso egitea asko kostatzen da, lanak, ikasketak, aisia eta abarrak kontutan izanda. Bi edo hiru egun itxarongo ditut azken bertsioan lan egiten hasi arte, ea akats gehiago aurkitzen dituzuen.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: darko Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 02:40:52
Eskerrik asko bioi! Liburuki oso osoa gainera!

Bihar irakurtzen hasi eta bukatutakoan jarriko ditut ikusten ditudan akatsak :whistling :xD
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: darko Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 02:04:56
Beno, irakurri dut dena eta itzulpena asko gustatu zait. Arsenicum eta Ajuk aurkitutakoez gain, hemen beste akats batzuk (esan beharra dago gehienak ez direla akats potoloak eta asko errepikatutakoak direla):

- 002 orria: pelikulak gustuko ditut ? kutreak -> itsusiak hobeto, ez? ? amaierara arte ? gustatzen zaizkit
- 009: arriskuetatik gordetzeko
- 011: ?Fundatzailea?k erdarakada ematen du, baina ondo dago.
- 014: aurkituko duzue (letra txikietan)
- 020: letoismora bihurtu nahi duzue? ? jainkoagan sinestuz/sinetsiz gero ? ziur pixka bat ? nola sinets dezakezu
- 021: zientzialariek urteak daramatzate
- 022: alkimistok zientzialariak gara eta ez dugu ez Jainkoagan ez sortzailearengan sinesten, ezta horrelako izaki anbiguo batean ere ? geu, zientzialariak, Jainkoagan sinesten ez dugunak
- 023: zer/zein harroputza!
- 025: legeak dioenez.... ? gezurtero -> gezurti
- 026: masa kontserbazioaren legea
- 027: sinesten
- 029: egitasmoak asmatuz gero
- 032: egia izanez gero
- 036: gezurti horrengan sinesten jarraitzen du
- 037: ausardiarik ba al daukazu?
- 038: ongi etorri
- 039: zure jarraitzaileak (jarraitzaileei ez diezu ezer engainatzen, beraiek engainatzen dituzu)
- 041: gezurtero -> gezurti ? nahi izanez gero
- 042: ez dizute inoiz sinestuko/sinetsiko ? jarraituko dut
- 045: ez iezaiozu entzun
- 046: barka iezadazue
- 047: filosofoen harriaren boterea
- 050: atzaparrak gustuko dituzu?!
- 051: atzaparrek
- 062: bizitza sor genezakeela
- 066: billarrezko/billar-bola ? gaizki bukatu nahi ez badu
- 068: joanez gero
- 074: ezin sinetsirik/sinesturik nago
- 078: bizia emanez sinesten duten...
- 085: erakuts iezadazu ? beso bakar batengatik
- 086: ume moko hori akabatzeko
- 090: bidaia ezertarako ez (Ajuk jarri du, baina ziur behar duela)
- 091: esadazu!
- 094: duela askotik ez nintzen hemendik igaro ("igaro"k hemen balio du)
- 095: zein kaikua zaren!
- 096: ezdeus bat janez gero...
- 104: esan dizut garestia dela
- 105: duela askotik ez da alkimistarik etorri
- 106: alkimia egiten nuen ? deskontu berezia
- 117: zer arraio? ? pasean dagoen...
- 118: barka iezaiozu
- 119: horrelako hiri batean
- 120: pixka bat zakarra ? ikusten dut, Edward jauna ? elkartruke baliokideaz ? arrazoiketa bikaina
- 124: hiria "sakatzeko" -> salbatzeko? aurrera ateratzeko?
- 126: hazienda -> ogasuna ? gure hilobia
- 127: legea pixka bat hautsi behar dut
- 128: inor ez bada konturatzen
- 130: ... arinduko ditugu
- 132: zer arraio...
- 136: lingote ondo dago, ontza ez da gauza berdina
- 140: edanez gero ? hau hondamendia
- 145: kartzelaraturiko buruzagia ? a zer buruhaustea
- 146: a zer aurpegia
- 147: zein lasai
- 154: zein arraroa
- 155: zer...!
- 158: ipurtzuloa handituko dizut
- 160: zein gertu egon den! Zein gertu!
- 165: zer arraio diozu
- 166: adi kriminal guztiak
- 170. orriko azken bi?eta hutsik dago (ez dakit berez ere hala zen).
- 173: zer?
- 175: etorri ez zarela -> ez zarela etorri

Eskerrik asko Kiogo eta Jonnydbz :thumbsup

PD: Postaren izenburuak ematen du 18 urtetik gorakoentzat dela XD
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 02:33:14
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 02:04:56
PD: Postaren izenburuak ematen du 18 urtetik gorakoentzat dela XD

+1
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 11:30:46
Jesus darko, hau bai lan pilla!! Bigarren bertsioa datorren astetik aurrera jartzen saiatuko gara, orain unirako lan batzuk egin behar ditut eta.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Neriel Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 09:50:19
Liburuki osoa irakurri det eta bikaina da!

Hala ere, nik proposamen bat det: Zenbait orrietan (39, 56-57 eta 113), goitik behera jartzerakoan zerbait, adibidez "filosofoen harria" edo "altzairu alkimista", ezkerretik eskubira irakurtzen da. Hau pixka bat arraroa egiten zait neri, beste manga guztia eskubitik ezkerrera irakurtzen delako. Agian, hobeto litzateke hau ere eskubitik ezkerrera jartzea. Baina hau noski, nere iritzia da. :xD

Mil esker! :thumbsup
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 11:22:36
Kiogorekin hau hitz egin dut, eta egia esan ezin dut ulertu. Binetak eta bertako bokadilloak irakurtzeko ordena bada eskuinetik ezkerrera, baina bokadillo barruan dagoena betidanik irakurri da ezkerretik eskuinera. Hau horrela geldituko da, ze niretzat arraroa zuk diozuna da :lol
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 15:49:46

Nik be Nerielek dinon moduan irakurri nendun. Bokadillo barrukoa be eskuinetik ezkerrera irakurtzeko joera hartzen da.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 15:56:49
Niri ere Neriel eta Arsenicumi gertatu zaien berdina gertatu zitzaidan. Irakurtzen ditudan mangetan behintzat horrela dela uste dut.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 15:59:46
Bagara 4
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: darko Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 19:41:04
5  :arbus
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 19:47:53
Niri berdin gertatu zitzaidan hemengo mangak irakurtzean, bertikalki irakurri beharrekoak alderantziz zeudela ikustean. Galderatxo bat, noiz ikasi zenuten eskumatik ezkerrera irakurtzen?? Niri ikastolan beti esan zidaten ezkerretik eskumara egin behar zela. Biñetak jarraitzeko ordena bada eskumatik ezkerrera. Biñetako bokadilloak irakurtzeko ordena bada eskumatik ezkerrera. Baina bokadillo barruan doana euskarazko testua da, beraz normal irakurtzen da. Ez ditut manga gehiegi jarraitzen FMA eta Fairy Tail soilik, baina ez dut alderantzizko testurik ikusi.

Bokadillo batzutan gauza bat eta bestetan beste bat?? :wacko

PD: nahiko burugogorra naiz, beraz, badakizue zer daukazuen 100 bazarete ere :bleh
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: barraplaust Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 20:13:40
Arabiarrek bezela irakurtzen dezute ala?  :xD :xD Zurekin ados Jonny, arraroak eurak dira!  ;tximuzoro :lol
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 20:26:16
Aber aklaratzen garenXD
Ez da burugogor izateko gauza ala ez, baizik eta lehen jakin nola irakurtzen diren mangakXD guk betidanik irakurtzen dungun alderantzizkoa da beti, japoniarrek eskubitik ezkerrera irakurtzen dira betidanik.

Nik tamalez ondino ezin izan dot liburukia irakurri baino irakurtzen dodanean neure iritzia emango det^^
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 21:20:34
Burugogorrarena diot ze bat baino gehigo 7 pertsona hori esatean atzera egingo zuelako, neuk ez dut horren erraz atzera egiten.

Mangak nola irakurtzen diren lehen azaldu dut, baina errepikatu egingo dut:

Argudio hoberik ez baduzue, jai duzue nirekin, ze bestela lerro batean idatzitako hitzak kontrako ordenean jarri behar ditut?? Edo hitzetako hizkiak?? Eta "arraroa egiten zait" eta "besteek horrela egiten dute" ez ditut argudio bezala onartzen.

:starwars
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 23:16:36
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 21:20:34
Burugogorrarena diot ze bat baino gehigo 7 pertsona hori esatean atzera egingo zuelako, neuk ez dut horren erraz atzera egiten.

Mangak nola irakurtzen diren lehen azaldu dut, baina errepikatu egingo dut:

  • Bi?etak: eskumatik ezkerrera.
  • Bi?etetako bokadilloak: eskumatik ezkerrera.
  • Bokadillo barruko testua: japoniarrek bost axola niri nola irakurtzen duten eta zer egiten duten mangekin, neu euskalduna naiz, euskaraz idazten dut eta euskara idatzi daitekeen unetik ona beti ezkerretik eskumara idatzi da.

Bale, horain arrapatu zaitut ze esan nahi zenuen. Orduan esan nahi dut barruko testua hemen iraakurtzen dan moduan izan behar da noski, pentsatzen nuen estabaidatzen hari zinetela bineten bokadiolloak zirelaXD

Barkatu :embarrassedd

Argudio hoberik ez baduzue, jai duzue nirekin, ze bestela lerro batean idatzitako hitzak kontrako ordenean jarri behar ditut?? Edo hitzetako hizkiak?? Eta "arraroa egiten zait" eta "besteek horrela egiten dute" ez ditut argudio bezala onartzen.

:starwars
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 23:47:11
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 21:20:34
Burugogorrarena diot ze bat baino gehigo 7 pertsona hori esatean atzera egingo zuelako, neuk ez dut horren erraz atzera egiten.

Mangak nola irakurtzen diren lehen azaldu dut, baina errepikatu egingo dut:

  • Bi?etak: eskumatik ezkerrera.
  • Bi?etetako bokadilloak: eskumatik ezkerrera.
  • Bokadillo barruko testua: japoniarrek bost axola niri nola irakurtzen duten eta zer egiten duten mangekin, neu euskalduna naiz, euskaraz idazten dut eta euskara idatzi daitekeen unetik ona beti ezkerretik eskumara idatzi da.

Argudio hoberik ez baduzue, jai duzue nirekin, ze bestela lerro batean idatzitako hitzak kontrako ordenean jarri behar ditut?? Edo hitzetako hizkiak?? Eta "arraroa egiten zait" eta "besteek horrela egiten dute" ez ditut argudio bezala onartzen.

:starwars

Nik ez dotzut aldatzeko eskatu. :xD Holan irakurri dotela baino.

Halan ta guztiz ez da hasarratzekoa...
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 23:55:10
Ez, haserretu ez naiz egin, baina harritu pila bat.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: Kiogo Noiz: 2008ko Urtarrilaren 04a, 18:43:42
 :xD jajjaa Pare bat egun forotik kanpo eta a zelakoa montatu dezuten!  :lol
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/18+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Martxoaren 11a, 15:02:13
Atzo jarri zenituzten akatsak zuzentzen ibili naiz. Ea martxa hartzen dugun...

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 13:53:27
20- Letoismoan Hasieratu (hau ez dakit zelan izango zan, baina belarrira ez deu oso ondo emoten. Bilatuko dot zelan izengo zan)
Zer bait aurkitu duzu??

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 17:08:34

  • 011: ... Fundatzailea dakar, agian hobe sortzailea, ez dago hain ondo esan nahi duenarekin, baina fundatzailea erderakada bezala ikusten dut
  • 040: Guk bezalako alkimista batek erabiltzen badu, ematen du esaldi horretan -k hori soberan dagoela, baina Gu hori ondorengo esaldiarekin ere moskeante geratzen da. Hobe Gu bezalako alkimistek erabilia bada erabili, zalantza guztiak konpontzen dira
  • 094: hemendik igarotzen, igaro hitza ez da denborari buruz hitz egiteko? Zalantza daukat neuk ere
  • 111: nonnahi horrek n bat soberan dauka erdian
  • 124: Sakatzeko horrekin zer esan nahi duzue? Herria ezagutzera emateko bada, bultzatu hobe
  • 136: lingoterentzako ontzak balio du?
  • 145: Zertarako hori galdera ikurrarekin joan beharko litzateke
011: fundatzaile ez dago gaizki, gaztelaniatik dator baina euskarak gaur egun maileguetatik bizi da. (behar beharrezkoak ez diren gauzak ez ditut aldatu nahi :embarrassedd)
040: 'k' bakarrik kendu diot, ze azken aukera bai ez dudala ulertzen :wacko
094: igaro ez da denborarako bakarrik, zegoen bezala utzi dut.
111: gidoia jarri diot, horrela ere ondo dago: non-nahi.
124: askatzeko zen :xD
136: honekin ez nekien zer egin ze lingoteren itzulpenak ez daude ondo zehaztuta. Hiztegia 3000: totxo, barra, lingote. Elhuyar:  lingote; [de hierro] totxo. Euskaltzaindian ontza jartzean (http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=ontza) ontza urre dakar, baina hau ez dut sekula entzun... Zer diozue zuek?? :blink
145: ez da galdera, harridura baizik, ez dakit derrigorrez arridura markak jarri behar diren. De en plan "para qu?", indirekto bezala, mesprezu tonoarekin

Darkoren akatsak gaur arratsaldean zuzentzen saiatuko naiz (zuk eman behar didazula lana :xD), eta bihar komentatuko ditut. Ea zerbait diozuen hasieratu eta lingote kontuekin.

:bye1

PD: Kiogo hasi zaitez 5 atala prestatzen ok?? :msn-wink
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Maiatzaren 27a, 10:12:56
Web guneko frogatxo bat: http://euskal-encodings.freehostia.com/web/?p=9
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Maiatzaren 27a, 11:59:33
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Maiatzaren 27a, 10:12:56
Web guneko frogatxo bat: http://euskal-encodings.freehostia.com/web/?p=9

Ou yea, gauzak primeran dijoaz ^^

Nire post-ak kendu egin dut, ez baitzuen ezertarako balio xD

Orain zurea bakarrik dago, eta oso ondo geratzen da, egia esan.
Izenburua: Re: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Maiatzaren 27a, 15:41:55
Bikaina da webgunean egin dozuena!!XD
Izenburua: Er: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2015ko Ekainaren 25a, 13:20:00
Berriro igo dezakezue, mesedez?
Izenburua: Er: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Uztailaren 02a, 17:27:25
Ba egia esan nik ere ez dakit izango dudan... Norbaitek eskura baldin badu igo dezala mesedez, horrela nik ere gogoratuko dut nolako itzulpena egin nuen jajaja
Izenburua: Er: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2015ko Uztailaren 15a, 19:05:11
Espero dut norbaitek kopiaren bat izatea bestela pena bat izango litzateke betirako galdu izana...
 
Izenburua: Er: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Uztailaren 15a, 22:35:41
Beno, disko gogorretan bilatzen aritu naiz eta zortea izan dut. Lehen posta eguneratu dut esteka berriaz! Pena ez nuela jarraipenik izan...
Izenburua: Er: Altzairu Alkimista [1/19+]
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2015ko Uztailaren 17a, 23:03:07
Eskerrik asko jonnydbz zure lan apartagatik.
:pozik2: