Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: Godelet Noiz: 2011ko Uztailaren 14a, 22:32:12

Izenburua: Nagore (2010) [Helena Taberna] [MEGA]
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Uztailaren 14a, 22:32:12
NAGORE (2010)
(https://pics.filmaffinity.com/nagore-947958771-large.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: EH (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2d/Flag_of_the_Basque_Country.svg/20px-Flag_of_the_Basque_Country.svg.png)
Generoa: Dokumentala
Urtea: 2010
Zuzendaria: Helena Taberna
Gidoia:  Helena Taberna
Argazkia: José Luis Pimoulier
Musika: Aránzazu Calleja
Aktoreak: Dokumentala
Sinopsia: Helena Tabernak zuzendutako lan honek Nagore Laffageren hilketa bortitza du ardatz nagusi. Jose Diego Yllanesek hil zuen Nagore Laffage 2008ko San Fermin jaietan. Gertakari horrek zirrara sortu zuen gizartean eta ondorengo epaiketak ika-mika ere bai. Izan ere, auzia epaitu zuen herri-epaimahaiak homizidioa leporatu zion Yllanesi eta ez hilketa, eta ondorioz zigor txikiagoa ezarri zion hiltzaileari.
Asun Casasolak, Nagoreren amak, kontakizunaren hari nagusia bere gain hartuko du, bere alabaren heriotzaren gain justizia egin zedin gogor borrokatu den emakume adoretsuaren paperean.
Nota Filmaffinityn: 6,2



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 77 min.
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 694 MB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/YUM2yTLB#8ueQcqknhwdKPKLjdac-BJlzhlk7cyQhT5tPb9dRh1g)
Izenburua: Er: [Megaupload] Nagore (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Burrunbada Noiz: 2011ko Uztailaren 14a, 23:13:17
Eskerrik asko! Atzo ETBn ikusi nuen eta benetan merezi du; nahiz eta zenbait pasarte  oso gogorrak izan. Izan ere, oso derberdina da berria albisteetan entzun edo zehatz-mehatz kasua aztertu, lekukotasunak eta iritziak tartekatuz (hilketaren deskribapena edonori oilo-ipurdia jartzeko modukoa da, zinez). 
Izenburua: Er: [Megaupload] Nagore (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 14a, 23:54:31
Niri egia esango dizuet, ez zait batere graziarik egin neska honen amak egin duena honekin. Ez dakit zer pasako zitzaion burutik horrelako bortzakeria egiteko, hau egiteak gainera badakigu zerk dakarren: festibaletik festibalera eramatea dokumentala saldu ahal izateko... Eta ez dakit zer pasatzen zaion burutik bere alaba hilarekin diru egiteko. Eta ikusi duzuenez gainera ETBk produzitu du gainera,... Dirua, dirua ta dirua errudun baten hilketagatik.
Barkatu baino eske gai honek asko nazkatzen nau.
Izenburua: Er: [Megaupload] Nagore (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Burrunbada Noiz: 2011ko Uztailaren 15a, 00:20:11
Agian, esatea filmea edo dokumentala dirua barra-barra irabazte aldera egin duela, gehitxoa dela uste dut. Ez dut uste honekin aberastuko denik... Bestalde, bere burua nabarmentzeagatik ere ez dirudi saltsa horretan sartu zenik. Mina eta ezintasuna gehiago ikusten ditut nik honen guztiaren azpian. Hala ere, askotan krudeltasunaren ikuspegiaren eta morboaren arteko marra oso lausoa izaten da.
Izenburua: Re:[Megaupload] Nagore (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Urtarrilaren 06a, 19:02:38
Generoa......................: Komedia

Hau ondo dago?
Izenburua: Re:[Megaupload] Nagore (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Urtarrilaren 06a, 22:46:28
Aldatuta.
Izenburua: Er: NAGORE [MG/SS] (2010) [Helena Taberna]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Maiatzaren 03a, 22:03:12
MG-tik ere eskuragarri! :para:
Izenburua: Er: NAGORE [MG/SS] (2010) [Helena Taberna]
Egilea: baronluigi Noiz: 2015ko Uztailaren 09a, 00:29:38
Eskerrik asko filma igotzeagatik. Astelehenean bota omen zuten berriz eta eitbren web orrialdean ez dago eskuragarri  :kolpe:

Googlen bilatzen aritu naiz eta Poloniako foro batean bakarrik aurkitu dut ustez film honen link bakarra. Emule beharrezkoa zen jaisteko eta beraz ezin izan dut frogatu ba ote zebilen edo ez. Gero gogoratu naiz euskal filma izanik, ziuraski foro honetan igota egongo zela xD.
Izenburua: Re: NAGORE [MG/SS] (2010) [Helena Taberna]
Egilea: xbartola Noiz: 2017ko Azaroaren 18a, 10:56:34
Berriz ere eskura!
Izenburua: Er: NAGORE [MG/SS] (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Ainz Noiz: 2020ko Martxoaren 04a, 20:48:54
Estekaren gainean dagoen irudian (irudia ere erorita dago) txertatutako esteka erorita dago.
Izenburua: Er: NAGORE [MG/SS] (2010) [Helena Taberna]
Egilea: NIK Noiz: 2021ko Martxoaren 08a, 20:43:37
Kaixo, esteka ez dabil. Igo al zenukete berri bat?
Izenburua: Er: NAGORE [MG/SS] (2010) [Helena Taberna]
Egilea: Godelet Noiz: 2021ko Martxoaren 08a, 22:01:19
Berriro eskuragarri!