Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko telesailak => Gaiaren sortzailea: Ronbin Noiz: 2011ko Abuztuaren 28a, 18:01:49

Izenburua: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2011ko Abuztuaren 28a, 18:01:49
PARE GABEKO PAREA

(http://i.imgur.com/iKIPUhO.jpg)

SINOPSIA
90. hamarkadan etb-k emititutako serie britaniarra. 2 pisukide narratsen bizitza kontatzen digu. Askok "Gazteak" telesailaren jarraipena dela kontsideratzen dute, izan ere serie horren 2 aktorek hartzen dute parte: Adrian Edmondson eta Rick Mayall.


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: BOTTOM
Produkzio Urtea: 1991, 1992, 1995
Denboraldi kopurua: 3
Atal kopurua: 18 (6 denboraldi bakoitzeko)
Nazionalitatea: Britania handia
Emisioa Euskal Herrian: Etb1


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: DVD (atal bakoitza mkv batetan, kalitatea aldatu gabe)
Denboraldia: Denak
Iraupena: 30 Minutu
Tamaina: 1.1 GB  inguru
Bideoa: mpeg2 720 x 576 - 4:3
Audioa: ac3 Estereoa
Hizkuntza: Euskera eta Ingelera
Azpitituloak: Gaztelera eta Ingelera



(http://i.imgur.com/8CTMV23.gif)

SERIE OSOA (KARPETA) (https://mega.nz/folder/J8kiwARa#UJco4VaFhD15WlFqZ7jaXg)


Izenburua: Er: [Megaupload] PARE GABEKO PAREA
Egilea: Ronbin Noiz: 2011ko Abuztuaren 28a, 18:07:24
Aber ze iruditzen zaizuen serie hau. DVD-ak aspalditik dauzkat erosita, ez nituen ripeatu banekielako beste webgune batetan igotzeko intentzioa zegoela. Gauza da beste web hortan ez zutela euskerako audioa jarri, asike hemen daukazue. Serie osoa ripeatuta daukat, pixkanaka 18 atalak igoko ditut.
Izenburua: Er: [Megaupload] PARE GABEKO PAREA
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abuztuaren 30a, 11:09:40
Oso aportazio itzela motel!!
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 06a, 14:36:18
Robin, berriz berrigotzerik bai?
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Irailaren 06a, 17:15:09
Ostia, ez nekien telesail hau hemen igota zegoenik! Kristeneko oroitzapenak darkazkit gogora! Ta dagoeneko ez dago eskuragarri. A ze amorrua.  :shock:
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 06a, 22:38:01
Dagoeneko CEX bigarren eskuko dendetan 6 eurotan dago telesaila osoa.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2017ko Martxoaren 13a, 18:34:29
Norbaitek hau berrigotzerik bai?
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: zumarra Noiz: 2017ko Martxoaren 13a, 21:05:33
PM bat bidali dio Ronbin-i. Ea igotzerik duen. Azken aldian hemendik pasa zela, otsailaren 27n izan zen; beraz, espero dut mezua jasotzea...
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 07:50:07
Aupa gazteok! Zuen mezu zaparrada emailera iritsi zait, bai. Aspaldi hemendik pasa gabe, nahiko lanpetuta ibili naiz. Berez, hona igotzeko proiektu pare bat hasita dauzkat baina ez dakit noizbait amaituko ditudan... :shrug:

Bueno, gai honi dagokionez, igotako fitxategiak ezabatu nituen, baina dvd orijinalak gurasoen etxean dauzkat. Asteburu hontan berriz ripeatu eta igoko ditut.

Ondo segi!
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 10:14:12
Eskerrrik asko!

Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 16:07:24
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 07:50:07
Aupa gazteok! Zuen mezu zaparrada emailera iritsi zait, bai. Aspaldi hemendik pasa gabe, nahiko lanpetuta ibili naiz. Berez, hona igotzeko proiektu pare bat hasita dauzkat baina ez dakit noizbait amaituko ditudan... :shrug:

Bueno, gai honi dagokionez, igotako fitxategiak ezabatu nituen, baina dvd orijinalak gurasoen etxean dauzkat. Asteburu hontan berriz ripeatu eta igoko ditut.

Ondo segi!

Miraria bete da  :olatu2:

PD: Konexio ona izan ezkero, zer iruditzen DVD osoak berrigoko bazenituzke? Horrela ez legoke ezer ripeatu beharrik izango.

Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 17:24:44
Aipamenaren egilea: baronluigi

Miraria bete da  :olatu2:

PD: Konexio ona izan ezkero, zer iruditzen DVD osoak berrigoko bazenituzke? Horrela ez legoke ezer ripeatu beharrik izango.

Nere konexioa nahiko txarra da :(
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 18:51:16
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2017ko Martxoaren 14a, 17:24:44
Aipamenaren egilea: baronluigi

Miraria bete da  :olatu2:

PD: Konexio ona izan ezkero, zer iruditzen DVD osoak berrigoko bazenituzke? Horrela ez legoke ezer ripeatu beharrik izango.

Nere konexioa nahiko txarra da :(

Beno, ripeoarekin nahikoa orduan. XviD codeca erabiltzea gomendatzen dizut, DVDentzako onena egia esan.

Dena dela, mila esker.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2017ko Martxoaren 19a, 20:20:25
Aupa. Makemkv programa erabiliz atal bakoitza mkv fitxategi batera atera dut, barruan hau daukate:
-Bideo orijinala
-Euskerazko audioa
-Inglesezko audioa
-Gaztelerazko azpitituluak
-Inglesezko azpitituluak

Dena formato orijinalean dago ez dut bideo edo audio konbertsiorik egin. Atal bakoitzak 1.1 giga okupatzen dituenez eta nire konexioa oso ona ez denez, igoera egiteko irtenbide "erosoena" bilatu dut: portatil zahar batetan fitxategiak kopiatu eta google drive programarekin nere googleleko kontu batekin sinkronizatu. Atzo jarri nuen eta dagoeneko lehenengo tenporada osoa igota dagoenez, esteka horiek berritu ditut. Supongo astearterako serie osoa izango dugula xD

Hala ere, atalak ez ditudanez nere kontu horretan izan nahi, norbaitek jaitsi ondoren beste nonbaitera igotzen baditu eskertuko nioke.

EDIT: Esteka irekitzean atala online ikusteko aukera izango duzue, baina audio bakarrarekin, azpititulurik gabe eta bereizmen txikiarekin. Hobe atalak deskargatzea.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Martxoaren 20a, 23:21:14
 :Olatu:
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Martxoaren 20a, 23:31:22
Agian ingelesez eta jatorrizko azpidatziekin ikusteko aprobetxatuko dut, nire listeninga hobetzeko XD
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2017ko Martxoaren 21a, 17:21:10
Dena igota!

Esandakoa: norbaitek beste nonbaitera igotzen baditu eskertuko nioke.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [MU] [18/18]
Egilea: zumarra Noiz: 2017ko Martxoaren 22a, 05:26:57
Deskargatuta eta berrigota MEGAra. Eskerrik asko, Ronbin!!!  :pailazo:

Hala ere ezin ditut jaso diskoan, toki gutxi geratzen zait. Beste batek jasotzen baditu badaezpada ere beste baterako, hobe.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2017ko Martxoaren 22a, 23:48:07
Hostia, mila esker. Ea bihar jaistea lortzen dudan. Denak dauden bezala kopiatuko ditut nire disko gogorrean. Atalak kontu berri batera kopiatuko ditut berrigo behar izanik gabe (bai, google drivek aukera ori eskaintzen du).

Aldi berean, HANDBRAKE programarekin saltseatzen ibili naiz azkenaldian eta dagoeneko bere funtzionamendua era orokor batean ikastea lortu dut. Atalak X264 kodekean konprimatzen saia ninteke, antzeko kalitatea lortuz baina tamaina txikiagoan.

Hala ere mila mila esker benetan.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2017ko Martxoaren 23a, 00:17:08
Uepa. Hor dituzue atal guztiak google driveko beste kontu batzuetara kopiatuta. Bihar posible bazait ispilu gehiago sortuko ditut. Beraz, fitxeroak oraindik ez ezabatzea eskertuko nizuke RONBIN. Mila esker danagatik.  :olatu2:
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2017ko Martxoaren 23a, 14:01:57
Lasai, aste pare batez behintzat hor utziko ditut.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: Ronbin Noiz: 2017ko Maiatzaren 15a, 13:56:39
Gaur gai hontaz oroitu naiz xD

Bideoak oraindik ez ditut ezabatu. Baronluigi, amaitu al zenuen bigarren ispilu tanda?
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2017ko Ekainaren 05a, 00:05:53
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2017ko Maiatzaren 15a, 13:56:39
Gaur gai hontaz oroitu naiz xD

Bideoak oraindik ez ditut ezabatu. Baronluigi, amaitu al zenuen bigarren ispilu tanda?

Barkatu atzerapena. Nik ere ahaztuta neukan. Bihar amaitzen saiatuko naiz. Barkatu eragozpenak.
Izenburua: Re: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2018ko Maiatzaren 04a, 11:42:19
Azkenean, nik neuk ere telesaila erostea lortu dut. Amazon-en saltzen zuen denda batek unitate bat zeukan salgai, kasualitatez, oso prezio merkean.
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2022ko Martxoaren 01a, 21:55:52
Linkak hilda daude (Azkenaldian, Google aldi bateko helbide elektronikoeen bitartez sortutako kontuetan biltegiraturik dauden fitxeroenganako sarbidea ezabatzen ari da) eta ez naiz oroitzen MKVok disko gogor batean gorde nituen edo ez. Saiatuko naiz nire diska originalak ripeatu eta igotzen.
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: xabeer Noiz: 2022ko Martxoaren 03a, 14:32:58
Kaixo baronluigi, nik baditut mkv-ak. Berrigoko ditut zuk berriz ripeatu behar izan gabe, bai?
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: xabeer Noiz: 2022ko Martxoaren 03a, 18:30:58
Berrigota.
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Martxoaren 04a, 17:28:19
Ez nuen ezta gogoratzen ere seriea. Eskerrik asko berrigotzeagatik!
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: baronluigi Noiz: 2022ko Urriaren 31a, 22:32:38
Aipamenaren egilea: xabeer  Noiz: 2022ko Martxoaren 03a, 14:32:58Kaixo baronluigi, nik baditut mkv-ak. Berrigoko ditut zuk berriz ripeatu behar izan gabe, bai?

Mila esker lanagatik.
Izenburua: Er: PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]
Egilea: Ekaitz Aldi Noiz: 2022ko Azaroaren 28a, 23:43:24
PINTXOAK EUSKERAZ:

Kaixo Euskal Encodings-en lanean gogor ari zaretenoi (`Ronbin´ kasu hontan). Zuen "webguneko" erabiltzaile kontsumista izan gara azken sei-zazpi urtetan zer nahi hura hartu izan delarik gure ekintza hutsa, oraingoan ordea eskaera desberdin batekin gatorkizue, gune hontara igo/igotzeko duzuen materiala eskatzera hain zuzen ere. Ez dakigu zenbat zareten ez bakoitzak zer/zenbat material daukazuen eta gustatuko litzaiguke "dena" fisikoki (digitalki esan nahi dugu) lortzea (animazio eta irudi errealeko filmak, azpititulatuak batizpat eta zenbait serie ere bai) ondorenean jendeari "usb-etan edo" banatzeko batizpat (baina ez bakarrik) gure herriko/herrietako guraso munduan/munduetan (batizpat ikastola-eskola inguruetaz hari gara), euskerazko lanak familiartean eta etorkizuneko pertsona helduak bultzatzeko gunerik `gogorrena´ delakoan bait gaude.

Zenbait borrokak jarraitzen badu ere euskera eta ikus-entzunekoen inguruan (Pantailak eta plataformak euskeraz? Eitb beste bide bat hartzea? Zinemak euskaraz? Argia-Berria-Elhuyar-Tokiko komunikazio taldeetako yutubeko bideoak bakarrik ikusi? Euskaldun denak Euskal-encodings-en materiala igo eta jaitsi ibiltzea?) gure hau ekintza zuzen zuzena eta oso eraginkorra izan daitekeelakoan gaude, jendeak beren ordenagailuetan eta telebistetan pintxoetako ikus-entzunekoak gorde ditzaketelakoan baikaude. Bururapen hau agian ikastolako atarian ordu gehiegi igarotzen dugulako izango da, kar kar!!


I. eta S.

postdata:
Email hau 2 pertsonak sinatzen dugu baina materiala beste dezenakari helaraziko genioke guk eta horrela gelditu gabe zabal daitekeelakoan gaude, hau egiteko taldetxo bat ere erraz sortu daitekeelakoan gaude. Ikus-entzunekoak euskerara gerturatzeko bidean hasi hau ernaldu dezakegu!!

Istoria hontan parte hartu nahi bazenuke idatzi ezaiguzu beheko emailera eta gure helbidea zein den erantzungo dizugu, suposatzen dugu MEMORIA ERAMANGARRI horietakoetan bidaliko zenizkigukeela materialak, horrela balitz adierazi ezaiguzu zer nahi zenuken (berriro zuri bueltatzea "MEMORIA" behin guk kopiatu dugunean edo bere kostua [erosketa eta bidalketa] ordaintzea, edo beste moduren bat)


emaila:
ekaitzaldiabloga@gmail.com