Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: oier_one Noiz: 2011ko Abenduaren 19a, 22:57:36

Izenburua: Gabai
Egilea: oier_one Noiz: 2011ko Abenduaren 19a, 22:57:36
Gabairen komikiak eskuratu nahi ditut formatu elektronikoan.
Mila esker.
Izenburua: Er: Gabai
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abenduaren 21a, 12:07:58
Kaixo Oier_one, guri ere asko gustatuko litzaiguke Gabairen komiki guztiak eskuratu ahal izatea, inork komikirik badu eta eskaneatu baditzake, asko eskertuko diogu :osopozik:
Izenburua: Er: Gabai
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Abenduaren 21a, 12:48:02
Ezagutzen dut bat komikiak utzi zizkiotena, baina eskaneatzea gogorra da XD Eta ez naiz ni.
Izenburua: Re:Gabai
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Urtarrilaren 02a, 00:16:21
Nik be badekotaz danak. Baie orriek banan banan eskaneatzea.... pfff!!! Badagoz orri sorta bat era batera eskaneatzen duten eskanerrak (lanean badaukagu bat) baina horretarako komikak apurtu behar.
Izenburua: Re:Gabai
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 02a, 00:19:06
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 02a, 00:16:21
Nik be badekotaz danak. Baie orriek banan banan eskaneatzea.... pfff!!! Badagoz orri sorta bat era batera eskaneatzen duten eskanerrak (lanean badaukagu bat) baina horretarako komikak apurtu behar.
Jojojo!! Eztau merezi :ezez:
Izenburua: Er: Gabai
Egilea: baronluigi Noiz: 2020ko Otsailaren 19a, 17:55:43
Kaixo! Atzo doako trukegune batean, herriko norbaitek EGINEk 80 edo 90ko hamarkadan atera zituen ia bilduma osoa utzi zuen. 23 ale guztira- Atal bakar bat falta da, 17garrena. Bakar bat izanik,falta zaidan hau Interneten aurkitu dut salgai eta erosiko dut.

Hori bai, ez dakit noiz eskaneatu ahal izango ditudan. Oraindik VASCOS CON HISTORIA gaztelerazko bilduma eskaneatzea falta zait eta xD.