Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Tutorialak => Gaiaren sortzailea: Ajubita Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 23:29:18

Izenburua: Tutoriala - Nola egin dvdrip bat x264rekin
Egilea: Ajubita Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 23:29:18
Azalpen gehien behar duen tutoriala.

Hemen dvd batetik mp4 edo mkv bideo bat nola lortu azalduko da x264 codec-a erabiliz.

Bideotutoriala - Nola egin dvdrip bat x264rekin (http://www.multiupload.com/ZK6M13RMWI)

Beharrezko programak
-DGIndex
-meGUI

TUTORIALEAN EGITEN DENA

1) Kopiatu DVDaren .VOB fitxategiak karpeta batetara.

2) Zabaldu DGIndex. Honekin .d2v fitxategi bat sortuko dugu (ez galdetu zer den hori, horrela da XD). File+Open eta leiho berri bat zabalduko da. Bertan eman ADD et aukeratu .VOB guztiak. Garrantzitsua da ordenan egotea.

3) Puntu latzena, eta neuri ere ihes egiten didana. Video + Field operation aukeratu behar dugu. Hiru aukera daude: Honor Pulldown, Ignore Pulldown eta Forced Film. Zer da bakoitza?, BA NEUK ERE EZ DAKIT XD Dakidan gauza bakarra da katxondeo bat dela. Adibidez One Piecerako Forced Film da. Dragoi Bolarako beste bat zen (gainera gero 5 fotogramatik bat kendu behar zitzaion). Onena probak egitea da. Aukeratu bat eta eman File + Save. Emaiozu izen esanguratsu bat (adibidez one piece honor pulldown, baina jarri zein motatan ari zaren). Bere eragiketak egiten hasiko da eta geziarekin apuntatzen dizuet ze fps-tara ateratzen ari den bideoa. BIDEOA ZE FPS-TARA JOAN BEHAR DEN JAKIN BEHAR DUZUE. Tutorialean 29'970ra doazkit bi, beraz One Piece 23'976 fps-tara denez horiek ez dira. Gogoratzen naiz Dragoi Bola 29'970tara atera behar nuela eta gero 5 fotogramatik 1 kendu (29'970x4/5=23'976), baina zorionez zuei ez zaizkizue sekula halako gauzak egokituko.

4) DGIndexek bukatu duenean bi fitxategi agertuko zaizkizue: .d2v eta .ac3 bana. Konturatu zaitezte .ac3aren izenean DELAY 0 dakarrela. DGIndexean bideoa oso-osorik atera dugulako da; berez DGIndexek badauka erreguladore bat atera nahi duzun zatia aukeratzeko (iragarkiak kentzeko adibidez), baina horrela eginda desfaseak sortzen dira eta putada bat dira. Errazena oso-osorik ateratzen da, gero forma erraz batean moztuko baitugu bideoa.

5) .d2v horrekin .avs bat sortuko dugu meGUIrekin. Zabaldu meGUI. Tools + AVS Script Creator. Leiho berri horretan aukeratu Video Inputen .d2v-a.

6) Bideo probisionala agertuko zaigu. Baztertu ezazue leihoa ez tapatzeko. Pesta
Izenburua: Re:Bideotutoriala - Nola egin dvdrip bat x264rekin
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Urtarrilaren 08a, 00:28:11
Mudiala!
Oso lan bikaina eta fina.
Eskerrik asko, Ajubita. :baibai:
Izenburua: Re:Bideotutoriala - Nola egin dvdrip bat x264rekin
Egilea: Ajubita Noiz: 2012ko Urtarrilaren 08a, 00:31:51
Baten batek egin dezala hau jarraituta ripeo bat, mesedez!! Jakiteko non zuzendu zer.
Izenburua: Re:Bideotutoriala - Nola egin dvdrip bat x264rekin
Egilea: Ajubita Noiz: 2012ko Urtarrilaren 13a, 23:33:57
Tutorial hau aurkitu nuen, (http://www.antiscreeners.com/phpBB2/viewtopic.php?t=5916) nire mierda baino hobea, eta gainera honek nik baino gauza gehiago dakizki.