Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Gaiaren sortzailea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 19:53:37

Izenburua: Berebiziko espioiak - Totally spies! (2001) (David Michel) [480p|MG/GD] [156/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 19:53:37
BEREBIZIKO ESPIOIAK  -  TOTALLY SPIES! (2001)

(https://pics.filmaffinity.com/totally_spies_totally_spies_undercover_tv_series-200118767-mmed.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Frantzia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c3/Flag_of_France.svg/20px-Flag_of_France.svg.png)
Generoa: Akzioa, Abentura
Urtea: 2001
Denboraldiak: 6
Atal kopurua: 156
Zuzendariak: David Michel (sortzailea), Vincent Chalvon-Demersay (sortzailea), Stephane Berry, Pascal Jardin, John Stocker
Gidoia: David Michel, Vincent Chalvon-Demersay, Rhonda Smiley, Nicole Demerse, Michelle Lamoreaux, Richard Clark, Robert Lamoreaux, Franklin Young
Musika: Nick Coler, Fabrice Aboulker, Brian Higgins, Timothy Powell
Ekoizpena: Marathon Filmproduktion / TF1 Films Production
Sinopsia: Sam, Alex eta Clover, Beverly Hillseko ikastetxe bereko ikasleak, elkarrekin bizi dira etxe zoragarri batean. Lagun minak dira, eta hori baino gehiago: espioiak dira!
Nota Filmaffinityn: 4,2



1. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 20 min ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 160 MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 480p
Atal guztiak dituen karpetaren esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/folder/ZFZQUYDI#r2eeLEniush2cQLsouc4Bw)



2. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 20 min ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 185 MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 480p
Atal guztiak dituen karpetaren esteka (MEGA) (https://mega.nz/#F!p183VSST!5hJLu8OWaDi2ei5AuCBp8Q)
OHARRA: Lehenengo 3 denboraldiak .7z formatoan daude eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar dira. Pasahitza: ab



3. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 20 min ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 185 MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 480p
Atal guztiak dituen karpetaren esteka 1 (DRIVE) (https://drive.google.com/drive/folders/12eDu8NQKzlnIdOr4EwEuN6JbmRZNU-qs?usp=sharing)
Atal guztiak dituen karpetaren esteka 2 (DRIVE) (https://drive.google.com/drive/folders/1GX4_edD3C5g3lGXhA-ViYvSC15b3zHuh?usp=sharing)
OHARRA: Lehenengo 3 denboraldiak .7z formatoan daude eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar dira. Pasahitza: ab

Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 19:55:38
Azkenean hemen. Urte dexente dira grabatzen hasi nintzenetik eta urte batzuetan 3., 4. eta 5. denboraldiak bueltaka ibili dira. Azkenean, orain, 1goa eta 2. botatzen hasi dira baina, nahiz eta saiorik galdu ez, 2x16 ez dute bota. Norbaitek lehendikan baldin badauka, jar dezala, mesedez.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 11:08:46
Zumarra, CRACK BAT ZERA MUTIL!!!
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: Egotaku-san Noiz: 2012ko Martxoaren 13a, 22:21:34
Hau ez da japoniar animazio serie bat ezta?, gutxienez ez du dirudi..., ikusi duen norbaitek esan ahal dit ona den edo ez animazio hau? eskerrik asko!
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Martxoaren 13a, 22:23:16
Aipamenaren egilea: Egotaku-san  Noiz: 2012ko Martxoaren 13a, 22:21:34
Hau ez da japoniar animazio serie bat ezta?, gutxienez ez du dirudi..., ikusi duen norbaitek esan ahal dit ona den edo ez animazio hau? eskerrik asko!

Kanadak eta Frantziak egindako produkzio bat dela uste dut, animeetako expresioak hartzen dituelarik.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Martxoaren 14a, 05:43:50
http://es.wikipedia.org/wiki/Totally_Spies!
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: Egotaku-san Noiz: 2012ko Martxoaren 14a, 23:12:48
Ai ene, Tv tokyon bota zuten eta openinga egin eta guzti:
http://www.youtube.com/watch?v=9s8zZIvDGW8 (http://www.youtube.com/watch?v=9s8zZIvDGW8)
Japoniar hauek... eskerrik asko linkengatik, animazioa ikusten hasiko naiz ea merezi duen.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Egilea: Euskadiman Noiz: 2012ko Martxoaren 15a, 16:23:23
neuk ikusita daukat eta animazioa ona da. seriea ez da nik gustukoenen artean daukadanetako bat baina ona bada.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS][129/130]
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Irailaren 01a, 12:23:36
SendSpace-n eskuragarri!  :cool2:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 30a, 15:46:54
Kaixo:

Azken 7 urte hauetan 3. aldia da 2. denboraldia botatzen dutena, baina aurrekoetan bezala, 2x16 ez dute bota; salto egin dute.

Horregatik, azkenean Harriketarrak-ekin bezala egitea erabaki dut: gazteleraz jarri atal hori gutxienez gustoko duenak serie hau osorik ikusi ahal izateko. Aurrerago botako dute? auskalo! Erne egongo naiz.

Bestalde, 2x14 atala moztuta zegoen eta oraingoan osorik harrapatu eta jarri egin dut.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Urtarrilaren 30a, 16:00:55
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Urtarrilaren 30a, 15:46:54
Kaixo:

Azken 7 urte hauetan 3. aldia da 2. denboraldia botatzen dutena, baina aurrekoetan bezala, 2x16 ez dute bota; salto egin dute.

Horregatik, azkenean Harriketarrak-ekin bezala egitea erabaki dut: gazteleraz jarri atal hori gutxienez gustoko duenak serie hau osorik ikusi ahal izateko. Aurrerago botako dute? auskalo! Erne egongo naiz.

Bestalde, 2x14 atala moztuta zegoen eta oraingoan osorik harrapatu eta jarri egin dut.

Beno, atal batengatik ez dut uste axola izango duenik. Eskerrik asko lanagatik.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 30a, 16:35:47
mmmm... kontrako iritzirik baldin badago, esan eta kendu egingo dut.  :baibai:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Urtarrilaren 30a, 23:55:05
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Urtarrilaren 30a, 16:35:47
mmmm... kontrako iritzirik baldin badago, esan eta kendu egingo dut.  :baibai:

Imagina dezakezu askotan egon naizela Totally Spies-en erdarazko atalen bila eta inoiz ez ditudala aurkitu? Bikoizketak konparatzeagatik zen.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 15a, 19:41:12
Kaixo lagunok:

Harrigarria bada ere, BEREBIZIKO ESPIOIAK seriea OSATUTA!!!!!!

Gaur bota dute 2x16 atala euskaraz. Duela bi aste, jadanik etsita, gaztelerazko bertsioa jarri nuen seriea nolabait osatzearren eta, orain, azken 7 urteetako 2. denboraldiko 4. pasadan, azkenean, atal hau bota dute.

Hau lasaitasuna hartu dudana. Ezin da hitzekin azaldu daukadan poza.....  :osopozik: :osopozik: :osopozik: :osopozik: :osopozik:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: Euskadiman Noiz: 2013ko Otsailaren 15a, 23:21:32
zumarra, gazteleraz esaten den moduan "mas a gusto que un arbusto" geratu zara. jajaja zorionak
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 16a, 05:13:50
Hoixe!  :barre:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/SS/SF][130/130]
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abuztuaren 13a, 18:00:28
Bigarren denboraldiko 15. atala, eta hiru, lau eta bosgarren denboraldi osoak erorita daude!  :threat:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/SS/SF][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abuztuaren 14a, 13:26:55
Ados.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/SS/SF][130/130]
Egilea: Godelet Noiz: 2014ko Abuztuaren 14a, 17:20:02
Bai, ez dizuet esan baina... SS zegoen guztia, erorita egon da ere :puppy2:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abuztuaren 15a, 08:50:54
1go, 2. eta 3. denboraldiak eskura.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/130]
Egilea: Godelet Noiz: 2014ko Abuztuaren 15a, 09:50:16
Aupa hi!
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/130]
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abuztuaren 17a, 22:15:28
Serie osoa eskura berriz.  :pozik: :pozik:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Irailaren 20a, 19:55:48
Datuak aldatu ditut, oraintxe jakin berri baidut telesailaren beste denboraldi bat estreinatu zutela iaz Frantzian. 26 atal gehiagorekin. Ez dut uste hauek euskeratuak izango direnik.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Irailaren 20a, 21:34:40
Ederki.  :barre:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: Brisada Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 17:48:39
MILA MILA ESKER!! Duela gutxi topatu dut webgune hau, eta berreskuraezinak uste nituen serie asko ari naiz berreskuratzen zure lan paregabeari esker. Benetan, hau bai altxorra!! Zorionak
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 19:23:19
Ba..., badakizu: unibertsitatean bezala (gutxi gora behera).... E(RA)MAN TA ZABALZAZU!!!  :barre: :barre:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Martxoaren 14a, 09:41:14
Kaixo zumarra.

Nire kontua da ala... 6. denboraldia ari dira emititzen ETB3n arratsaldeetan?
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: baronluigi Noiz: 2015ko Martxoaren 14a, 13:18:30
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Martxoaren 14a, 09:41:14
Kaixo zumarra.

Nire kontua da ala... 6. denboraldia ari dira emititzen ETB3n arratsaldeetan?

Ba ez, arrazoi duzu, seigarren denboraldia botatzen ari dira

Hemen dioenaren arabera

http://todotele.com/programacion-de-etb-para-el-viernes-13-de-marzo/

Atzo 7garren eta 8garren atalak bota zituzten.

https://www.youtube.com/watch?v=6we4S0Ffvz8&noredirect=1

https://www.youtube.com/watch?v=nIb4HFKRxlg

Gaur 9garren eta 10garren atalak botako dituzte, 18.45tik aurrera
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 14a, 18:49:58
Ba, oraintxe enteratu naiz. Gaurkoak hartzen ari naiz baina aurrekoak ez. Ea norbaitek harrapatu dituen edo aurrerago errepikatzen dituzten...
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: baronluigi Noiz: 2015ko Martxoaren 14a, 20:24:14
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2015ko Martxoaren 14a, 18:49:58
Ba, oraintxe enteratu naiz. Gaurkoak hartzen ari naiz baina aurrekoak ez. Ea norbaitek harrapatu dituen edo aurrerago errepikatzen dituzten...

Nik ere azkenean gaurkoa harrapatzea lortu dudala uste dut (pendrive batean grabatzen utzi dut, ez dut oraindik dena ondo dagoen zihurtatu). Erritmo honetan jarraitzen badute (eguneko bi atal berri botaz) hurrengo larunbaterako bukatuko zaizkie atal berriak, 26 baitira guztira.

EDIT: Bai, ondo grabatu dut guztia. Alex-en ahotsa aldatu dutela era konturatu naiz xD
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 17a, 20:07:09
6. denboraldia botatzen ari direla, gaurko atalak galdu ditut: 6x15 eta 6x16.  :giveup:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: baronluigi Noiz: 2015ko Martxoaren 22a, 17:03:41
Gaur botatzen dituzte denboraldiko azken 2 atalak, atal bakarra osatzen dutelarik. 19:20tan botako dituzte.

http://todotele.com/programacion-de-etb-para-el-lunes-23-de-marzo/

Bihartik aurrera, 6garren denboraldia errepikatzeari ekingo diote. Falta zaizkuzun atalak grabatu ahal izango dituzu, zumarra.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 22a, 19:09:03
Hala espero dut.  :threat:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Martxoaren 22a, 20:01:23
Neuk ere grabatuko ditut badaezpada ere! :agur2:
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 31a, 21:23:09
6. denboraldia pres!!

22. atalaren bukaera moztuta dirudi.

Berritzekotan...
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Apirilaren 02a, 20:28:44
Gaur, berriz, 22. atala bota dute eta, aurrekoan bezala, moztuta dagoela esango nuke. Besteak baino 3 min. motxagoa da..
Izenburua: Re: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Egilea: Ardeth Noiz: 2016ko Abenduaren 09a, 18:50:28
Kaixo, lehenengo eta bigarren denboraldietako hainbat atal erorita daude eta DLCan seigarren denboraldia falta da, zuzendu ditzakezue mesedez???? eskerrik asko aurretiaz eta egun ona pasa
Izenburua: Re: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Abenduaren 09a, 22:43:04
Berrigotzen hasiko naiz. Pazientzia!!!  :orden2:
Izenburua: Re: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Abenduaren 10a, 11:51:46
Ia berrigota. Pare bat ordu barru prest egongo dira atal guztiak. Karpetaren linka jarrita lehenengo mezuan.
Izenburua: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/GD][156/156]
Egilea: baronluigi Noiz: 2020ko Otsailaren 10a, 22:31:23
Kaixo! Lotura guztiak oraindik online mantentzen direnez eta Zumarra aspalditik sartzen ez dela kontuan ikusita, badaezpada ere, 156 atalak jaitsi eta berrigotu egin ditut, google drivera kasu honetan.

Horrez gain disko gogor batean gorde ditut atalak. Ea lotura hauek luze irauten duten.
Izenburua: Er: Berebiziko espioiak - Totally spies! (2001) (David Michel) [480p|MG/GD] [156/156]
Egilea: arrakala Noiz: 2020ko Maiatzaren 16a, 19:14:49
MEGA-ra atal guztiak igota, online ikusteko moduan