Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak => Gaiaren sortzailea: zumarra Noiz: 2012ko Apirilaren 30a, 21:20:59

Izenburua: Hartz txiki, pelikula - The Little Bear movie (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Apirilaren 30a, 21:20:59
HARTZ TXIKI FILMA  -  THE LITTLE BEAR MOVIE (2001)
(https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/covers/0.2603133964805193.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Kanada (https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/flags/can.png)
Generoa: Abentura
Urtea: 2001
Zuzendaria: Raymond Jafelice
Gidoia: James Still, Nancy Barr, Raymond Jafelice
Musika: Lesley Barber
Ekoizleak: Nelvana Limited, Wild Things Productions
Sinopsia: Hartz txiki eta Hartz aita basoan kanpatzen ari dira, kume txiki bat aurkitzen dutenean bere familiaren bila. Hartzek bere familia aurkitzen lagunduko diotela erabakiko dute.
Nota Filmaffinityn: 6.5



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 75min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 695MB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (DLC) (http://www.solidfiles.com/d/16ac990743/)
 

Oharra: Film hau J Downloader (http://jdownloader.org/download/index) programarekin jaitsi behar da.

  1. JDownloader ireki
  2. Esteka (linka) hautatu
  3. "Kopiatu"ri eman
  4. Deskarga programatik bertatik egin
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF][180U] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 08a, 20:37:06
180 UPLOADera berrigota.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF][FU] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 10a, 23:41:55
FILE-UPLOAD-era aldatua.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF][FU] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Ekainaren 22a, 17:32:25
Jdownloader-ek "Archivo .dlc invalido" esaten dit.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF][FU] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 22a, 17:47:19
Ederki gaude ba!! Espero diat FU-en igota dauden beste artxiboak ondo egongo direla. Etxera iritsitakoan begiratuko diat. :goku:
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF][FU] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Ekainaren 22a, 17:49:58
Besteren bat ere gaizki dago baina batzuk ere ondo topatu ditut. "I"-n nago.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 08:46:51
2SHARED-en ere eskuragarri.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 08:51:05
Aizu Burrundaie. Atzo FU-ko.dlc hau ez zebilen eta gaur bai ????

Hau adarra jotze galanta!!!!
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 08:55:56
Horixe esan diat lehen ere. FU-ko artxibo gehienak beren onera etorri direla. Orain ikusten ari nauk ea Vicky-z aparte beste baten bat geratzen den oraindik ez dabilenik...
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 09:02:32
Behintzat zuk ere ikusi ahal izan duzu arazoa. Orduan ondo; akats puntuala izan bada, ez da ezer gertatzen. Begiratuko dugu aurrerago ere bai.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 09:08:59
Hik atzo esandako gehienek gaizki jarraitzen ditek. Atzo 4Shared-ekin probak egin nizkian eta jDownloaderrekin deskargatzeko orduan arazoak eman zizkidaken: premium kontua eskatzen zidaken. Hala ere, 4Shareden zuek igotako beste artxibo batzuk kristoren ondo jaitsi nizkin. Momentuz 2Shared, itxuraz behintzat, nahiko txukun zebilek, eta horrekin segituko diat.
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 09:50:16
Orain ez dut ulertzen zergatik batzuetan 4Shared-en erregistratu behar den eta beste batzuetan ez. Jdownloader erabiltzeko probatu hau:


NOLA DESKARGATU 4SHARED ZERBITZARITIK:

4Shared-etik deskargatu ahal izateko erregistratu behar da (Sign Up) eta kontua aktibatu (Login).
Bestalde, Jdownloader erabili nahi izanez gero, programan bertan, erregistroko kontuaren datuak sartu behar dira (Ajustes>Servidores y Premium>Premium>Agregar cuenta, eta gero, sortutakoaren gainean;: Eskubiko botoia>Actualizar cuenta).
Izenburua: Er: HARTZ TXIKI, PELIKULA [MF/FU/2S] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Ekainaren 23a, 10:00:50
Eskerrik asko Zumarra! Probatu egingo diat. :osopozik: