Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Gaiaren sortzailea: korrokoia Noiz: 2013ko Martxoaren 10a, 20:27:04

Izenburua: Kaixo Denoi!!
Egilea: korrokoia Noiz: 2013ko Martxoaren 10a, 20:27:04
Kaixo lagunok,
Duela urte batzuk ezagutu nuen orri hau, baina egia esan kasu handirik ez diot egin, ez bainaiz oso telebista zalea. Kontuak kontu, ETBtik grabatu nuen U-571 filmearen VHSa topatu dut gaur eta zuekin gogoratu naiz. Gogo handirik ez neukanez irudi ona zuen bideo batekin audioa sikronizatzen hasteko, audioa ripeatu dut eta hemen jartzen dizuet, norbaitek muntaia egin nahiko balu:
http://www.mediafire.com/?rf2q2pk622cxlnt,ka4az5v52scqiiu (http://www.mediafire.com/?rf2q2pk622cxlnt,ka4az5v52scqiiu)

Azken mohikanoaren VHS bat eta El Padrino filmearen lehenengo eta bigarren zatiak ere nonbait euskaraz baditudala uste dut, topatzen ditudanean igoko ditut.
Ondo ibili!!!

Izenburua: Er: Kaixo Denoi!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Martxoaren 10a, 20:42:31
Kaixo korrokoia! Titulu horiek gure film bildumari gehitzea oso-oso interesgarria izango litzateke zalantzarik gabe. Neu ez naiz oso trebea halako muntaiak egiten, baina ziur naiz beste batzuek gustura hartuko dutela zure proposamena. Mila esker eskaintzarengatik adiskide! :osopozik:
Izenburua: Re: Kaixo Denoi!!
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Abenduaren 23a, 11:19:54
Urte baztuk berandu jejeje baina aitajaunaren audio onak, kalitate onean izateko posible da? HD-an jartzeko ideia neukan baina deskargatzeko daukaguna oso gaizki entzuten da eta ez du merezi.