Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 11:59:18

Izenburua: Dragoi ehiztaria (2012) (Patxi Barko) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 11:59:18
DRAGOI EHIZTARIA (2012)

(https://pics.filmaffinity.com/dragoi_ehiztaria_el_cazador_de_dragones-331834046-mmed.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2d/Flag_of_the_Basque_Country.svg/20px-Flag_of_the_Basque_Country.svg.png)
Generoa: Drama
Urtea: 2012
Zuzendaria: Patxi Barko
Gidoia: Manuel Perez
Argazkia: Javier Agirre Erauso
Musika: Alvaro Fernandez Gaviria
Aktoreak: Asier Hormaza, Itziar Ituño, Roberto Tananta, Carlos Acosta-Milian, Pablo Amigo, Xabier Aguirre, Ion Collar, Mikel Losada, Aitzpea Goenaga, Gotzon Sánchez, Isidoro Fernández, Joli Pascualena, Andros Perugorría, Javi Alaiza, Mikel Antero, Edwin Fernández, Javier Guilarte, Jorge Perugorría
Sinopsia: ETA pm-ko militante baten istorioa da filma, Euskal Herrian borroka armatuan jarraitzeko arrazoirik ikusten ez duen arren, Latinoamerikako gerrillei laguntzera joan den batena. Bere barne kontraesanak erakutsiko dira, batez ere, semeak gaztetan zer egin zuen galdetzen dionean
Nota Filmaffinityn: 3,9



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 102 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 730 MB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/file/OVgCHa4Y#2epwCunQxgn5QehZxmb9V57HGWTCLWMdmCerYkTZL84)

Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 22:44:25
Aupa Burrundaie:

Kostata deskargatu dut baina 19. zatia falta da. Lehenengo link-ak Zintzilik.01.rar eskeintzen du...
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 22:55:37
Neu ere kostata ari nauk, lagun. Ordenagailua ospitalean zeukat eta sendatu bitartean (baldin eta sendabiderik balu, noski) ordenagailu zahar bat lortu diat. Dagoeneko ahaztuta nioken lehengo ordenagailuen martxa penagarriarekin, bi gauza batera ezin egin, behin eta berriz blokeatu....Saiatuko nauk lehenbailen konpontzen arazoa. :shock:
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 23:12:25
Zein da arazoa, lagun? Hardware-a edo Software-a?

Softwarea arazoa baldin bada....

Ez dut gehiegitan gai hau aipatu nahi baino..... Linux-i aukera ematea akaso es litzateke gaizki....

Oraintxe konpondu dut Pentium M 1.6 ghz. (512 mb.) hilzorian zegoen duela 10 urteko portatil bat Slacko Linux 5.6 izeneko Linux sistema batekin eta.... airea bezala dabil....
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Irailaren 16a, 00:07:42
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 23:12:25
Zein da arazoa, lagun? Hardware-a edo Software-a?

Softwarea arazoa baldin bada....

Ez dut gehiegitan gai hau aipatu nahi baino..... Linux-i aukera ematea akaso es litzateke gaizki....

Oraintxe konpondu dut Pentium M 1.6 ghz. (512 mb.) hilzorian zegoen duela 10 urteko portatil bat Slacko Linux 5.6 izeneko Linux sistema batekin eta.... airea bezala dabil....
Ez zekiat zein den arazoa, ez dik arrankatzen. Espero diat disko gogorraren arazoa ez izatea (lehen ere eduki zian halako arazoa baina, orain ez bezala, orduan garantian zioken). Agian Linuxen aukera ordenagailu honekin probatzea ez duk hain ideia txarra.... Tira, ikusiko diagu. Uste diat linken arazoa konponduta dagoela, jaitsi behintza arazorik gabe jaitsi diat filma. Ea oraingoan.
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Irailaren 16a, 00:34:54
Beno. Pelikula jeitsita. Eskerrik asko.  :pozik:

Ordenagailuaren kontuaz.... asko hitz egin genezake....

Ez dela pizten, zer esan nahi du? BIOS-a ere ez du kargatzen? edo BIOS-a bai eta gero "System not found" jartzen dizu? Diska edo Placa base-ko arazoa baldin bada, Linux-ak ez dizu lagunduko. Sistema-ko arazoa baldin bada, posible litzateke zeozer egin.

Zuk esango. Animo!!
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Irailaren 16a, 08:19:44
Biosa nire ustez kargatu egiten duk, baina aurrerago ez duk joaten.  Ea zer esaten didaten. Linuxen aukera betidanik iruditu zaidak oso interesgarria. Baina hainbeste urtez sistema batekin ohitu ezkero, erreparo pittin bat ere ematen dit. Horregatik uste diat ordenagailu zaharra aukera polita izan litekeela Linux ezagutzen hasteko, eta gero gerokoak.
,
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Irailaren 16a, 10:14:04
Linux ondo dago sistemako arazoak baldin badituzu. Windows-ak arazoak ematen badizkizu. Baina Linux-en hasteagatik ez duzu Windows baztertu behar. Beti erabilgarria izan ahal zaizu. Ondo dago bi sistemak edukitzea.

Eta bai, zaharrarekin probatzea ondo dago. Baina berriarekin ere oso erosoa izan daiteke "Maquina Virtual" baten bidez eginez gero. Disko gogorra ukitu gabe.

Botaiozu begirada bat honi:

http://www.linuxirun.com/2-Mate/4-Virtual-1Descar.html (http://www.linuxirun.com/2-Mate/4-Virtual-1Descar.html)
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: Joseja72 Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 01:26:19
Kaixo

Lehenik eta behin, eskerrik asko zuen lanagatik. Marrazki bizidunen web orritik ezagutu zintuztedan eta oso ondo dago.

Gaur filmea jeisten saiatu naiz baina estekak erorita daude. Berriro igo ahal dituzue?

Beste orri batean gazteleraz topatu dut baina nahiago dut euskaraz ikustea, jatorrizko bertsioa delako.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 11:58:54
Igotzen. Iluntzerako prest!
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [SF] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 12:13:01
Eginda. Lasai Zumarra, ez galdu horretan denborarik. :pozik:
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [DIVX] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: Joseja72 Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 12:46:01
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 11:58:54
Igotzen. Iluntzerako prest!
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 12:13:01
Eginda. Lasai Zumarra, ez galdu horretan denborarik. :pozik:
Mila esker biei ;)
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Urtarrilaren 12a, 19:57:36
MEGA-n ere eskura. Egun ososan kanpoan egon naiz eta lanean utzi dut ordeangailua.  :threat:
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Urtarrilaren 14a, 19:34:21
Eskerrik asko baina, niri behintzat, bideoa "tiraka" ikusten zait. Ez da oso nabarmena baina pertsonaien mugimendu bakoitzean "tiroitxo" antzeko batzuk nabarmentzen dira, pausoka mugituko balira bezala. Ez dakit zergatik. Videoa 23.976 fps tan dagoelako agian?
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Urtarrilaren 14a, 21:40:55
Zein bertsio jeitsi duzu? Probatu bionak ea ezberdinak diren...
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Urtarrilaren 14a, 23:12:42
Google Driven igota dagoen bertsioa. Oraintxe gogoratu naiz, ni azaltzen ari naizen arazoa lehen neukan TDT grabagailuan Pendrive batekin grabatzerakoan gertatzen zitzaidala: Datuak ez zituen ondo grabatzen eta "saltotxo" edo "tiroiak" nabaritzen ziren une oro.
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 15a, 06:37:54
Ba nik beste bertsiorik ez diat. Egia duk halako salto ttikiak nabari direla, baina ez diat uste hainbesterainokoak direnik. Pelikula ondo ikusi zitekek.
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Urtarrilaren 15a, 12:24:43
Ez dakit, ba. Neria ondo ikusten dela iruditzen zait. Probatu deskargatzen Mega-ko bertsioa eta esan...
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [GD/SF/MG] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Urtarrilaren 15a, 15:25:43
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 15a, 06:37:54
Ba nik beste bertsiorik ez diat. Egia duk halako salto ttikiak nabari direla, baina ez diat uste hainbesterainokoak direnik. Pelikula ondo ikusi zitekek.

Tamalez ni oso maniatikoa naiz kontu horietan xD :beldur:
Izenburua: Er: DRAGOI EHIZTARIA [SF] (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abuztuaren 31a, 02:54:21
Bertsio hobetua jarrita zaharraren partez. :txistu:
Izenburua: Re: DRAGOI-EHIZTARIA (2012) (Asier Hormaza, Itziar Ituño)
Egilea: xbartola Noiz: 2018ko Urtarrilaren 02a, 16:48:04
Hau ere prest!
Izenburua: Re: DRAGOI-EHIZTARIA (2012) (Asier Hormaza, Itziar Itu�o)
Egilea: EHgaizka Noiz: 2018ko Urriaren 02a, 23:56:30
Kaixo! Driveko estekak errorea ematen du. Badu norbaitek konpontzeko modurik? Asko eskertuko nuke!

Eskerrik asko eta ondo izan
Izenburua: Re: DRAGOI-EHIZTARIA (2012) (Asier Hormaza, Itziar Itu�o)
Egilea: burrundaie Noiz: 2018ko Urriaren 03a, 08:24:08
Gauerako prest!
Izenburua: Re: DRAGOI-EHIZTARIA (2012) (Asier Hormaza, Itziar Itu�o)
Egilea: burrundaie Noiz: 2018ko Urriaren 03a, 19:50:52
Megatik ikusteko eran berriz ere.
Izenburua: Er: DRAGOI-EHIZTARIA (2012) (Asier Hormaza, Itziar Itu�o)
Egilea: Olibares99 Noiz: 2020ko Irailaren 21a, 23:42:03
Kaixo!

Norbaitek badu filma eskuragarri?

Eskerrik asko!
Izenburua: Er: Dragoi ehiztaria (2012) (Patxi Barko) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2020ko Irailaren 26a, 17:50:59
Berrigota, MEGA-n online ikusteko moduan. Topatu dudan bertsioak zati batzuk gazteleraz dauzka, ez dut azpititulurik topatu zati horientzat.. ez dakit bere garaian etb1-en botatzeko zati horiek azpititulatu edo bikoiztu ote ziren...

Bertsio honek behintzat gaztelera hutsean dauzka zati horiek. Baten bat azpitituluak sortzera animatzen bada, primeran!