Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 06a, 20:33:56

Izenburua: Cadillacs eta Dinosauroak - Cadillacs and Dinosaurs (1993) [13/13] [MG]
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 06a, 20:33:56
Cadillacs eta Dinosauroak - Cadillacs and Dinosaurs (1993)





Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Marrazki Bizidunak
Urtea: 1993
Denboraldiak: 1
Atalak: 13
Zuzendaria: Raymond Jafelice
Gidoia: Steven E. de Souza (Cómic: Mark Schultz)
Musika: John Tucker
Sinopsia: TELEBISTA-SERIEA (1993-1994). 13 atal. Dinosauroak nagusi diren mundu futuristan bizirik suertatu diren gizaki batzuen abenturak.
Nota IMDBn: 7,0



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 23 min.
Pisua (atal bakoitzeko): 300 MB
Erresoluzioa: 640x460
Adina Egokia: 8+ urte
Lehen Denboraldiko Esteka (MEGA) (https://mega.nz/folder/gPFjCaAD#uWi91EkDN_qeWWWapjHRTA)

Spoiler

Cadillacs eta Dinosauroak.00.Hasera
Cadillacs eta Dinosauroak.01.Dino amorratua
Cadillacs eta Dinosauroak.02.Dinoak garraiatzen
Cadillacs eta Dinosauroak.03.Izpi hilgarria OSOA
Cadillacs eta Dinosauroak.04.Setiaturik
Cadillacs eta Dinosauroak.05.Basamutila
Cadillacs eta Dinosauroak.06.Gizakiak ala robotak
Cadillacs eta Dinosauroak.07.Biziraupena
Cadillacs eta Dinosauroak.08.Gauez bakarrik ateratzen da
Cadillacs eta Dinosauroak.09.Oroitzapenak
Cadillacs eta Dinosauroak.10.Tenrecken atzetik
Cadillacs eta Dinosauroak.11.Hannah badoa
Cadillacs eta Dinosauroak.12.Norgehiagoka
Cadillacs eta Dinosauroak.13 Sutea oihanean

Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK (1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 06a, 21:45:36
??????????????????
Zer da hau?? Jokuaren seriea??
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK (1993)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urriaren 06a, 22:21:12
Irudi errealekoa edo animaziokoa da? Marrazkiagatik animazioa dirudi.

Jeisten!!!!!
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK (1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 06a, 22:47:21
Joooooooodeeeeeeeeeeeeeeer super bateko logoarekin eta guzti jajaja.
Guztiak jeisten jarriko ditut! Eskerrik asko!!

PD: animazioa da, foroz mugitu beharko da ;)
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Urriaren 07a, 10:02:11
Artadi, nondik ateratzen dituzu gauza hauek?. Eskerrik asko.

EDIT: Interneten pixkat begiratu ondoren dvdrip bideoak aurkitu ditut, idealena audioa Artadiren vhs-etatik kalitate maximoan atera eta haiekin muntaia egitea litzake.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Godelet Noiz: 2013ko Urriaren 12a, 09:04:53
Aupa hi, Artadi! Heroi Nagusiaaaaaaaaaaaaaaaa!  :rock:
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Urriaren 14a, 18:00:13
BUALATXABAL!!! Flipatzen nabil!! CADILLACK ETA DINOSAUROAK jokoaren telesaila berreskuratu dugu!! Esker mila Atardi, GODZILLA telesaila amerikarra duzula esaten badidazu ya izango da demasa!!
Mila esker zure lan fin ta pozgarriagaitik!
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 15a, 08:23:47
"GODZILA the series" telesailaren bi sasoietako atal erdiak (20 bat) dauzkat gutxi gora behera. VHS kalitatean hori bai. Datorren asteburuan ekingo diot igoteari.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Urriaren 15a, 10:18:37
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Urriaren 15a, 08:23:47
"GODZILA the series" telesailaren bi sasoietako atal erdiak (20 bat) dauzkat gutxi gora behera. VHS kalitatean hori bai. Datorren asteburuan ekingo diot igoteari.
Esaidazu Fly daukazula eta monumentu bat egingo dizut

Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 15a, 18:14:46
Jodeeeeeeeee hori bai izango zela itzela!
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 13:49:59
Je je. Ba, bai VHS kalitate eskasean ere, baina lehen 12 atalak dauzkat. Iladan jartzen dotez, eta aste pare batetan Euskal Encodingsen egongo da.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 14:27:26
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 13:49:59
Je je. Ba, bai VHS kalitate eskasean ere, baina lehen 12 atalak dauzkat. Iladan jartzen dotez, eta aste pare batetan Euskal Encodingsen egongo da.
Diooooooooooooooooooooooooooooos!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Baina zu noiz hasi zinen serieak grabatzen ba?, urte mordoa da eman zutela! Ala SuperBat kanalean eman zuten gerora?. Ya esperantza galduta eta dena neukan. Ez dozu ezagutuko baten bat osorik daukona?.

Por cierto, segun zeintzuk serie dauzkazun audioa kalitate maximoan atera eta gero dvdetatik ateratako bideoekin montatu daitezke, Cadillacs&Dinosaursen kasuan moduan.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 15:51:18
Benetal ARTADI, egunen baten esan ahalko zeniguke ze nolako euskarazko bidioteka dakazun?? Eske flipatzen dogu guztiok pasada bat!!
Godzilla badakuazu, Flyren abenturak ere(batzuk baina tira)... JETMAN daukazula esaten didazu ta Gernikara noa zuzenean estatua erraldoia jartzeko Gernikako arbolaren parean!
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 17:08:45
JETMANekin EZ da suerterik egon. Duela urte asko hasi nintzen nire bideoteka egiten (VHS). Bai Euskaltelen Superbat lagungarria izan zen. Non egongo da Superbat telebistaren bideoteka? ETBren bideotekarekin batera? Lonja galdu batetan? Interesgarria izango zen jakitea.
Nire bilduma: ez pentsa horren handia denik. Hori bai, pelikuletan nahiko zabala da: ahalegintxoa egin nuen udal liburutegietan, Donostiko HABEren liburutegi ederrean,.. VHS formatoan zeukatenaren kopiak egiteko. Gero DVDak lortu eta irudiak eta soinu bandak lotzeko orduak eta orduak bota nebazen.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 18:03:29
Oker ez banago, duela urteak hemen baten batek aipatu zuen ETBk bere bideoteka digitalizatu zuenean analogikoa Donostiako Amarako instituzioren bati eman ziola, eta aukera zegoela bertara joan eta gauzak ikusteko.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 20:44:50
Behin galdetzen hasita... Arale??

Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 23:29:58
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 18:03:29
Oker ez banago, duela urteak hemen baten batek aipatu zen ETBk bere bideoteka digitalizatu zuenean analogikoa Donostiako Amarako instituzioren bati eman ziola, eta aukera zegoela bertara joan eta gauzak ikusteko.

Nik dakidala, Amara auzoan euskal filmategia dago.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 17a, 18:08:37
Gaur goizean Donostitik ibili naiz, eta sartu naiz "Filmoteca Vasca"n. Oso abegikorrak izan dira, baina ezetz esan daustie, ez daukatela VHS, Betacam edo enparauen artxibategirik. GAldetu dot ea VHS zaharren artxiboa daukaten (El Padrino aipatu diot atendidu nauen neskari).
Esan daustie euren funtzioa euskadin ekoizten denarekin dagoela lotuta, eta kontzeptu horretan EZ dagoela sartuta atzerrriko filmen bikoizketa. Arlo hori ez dutela lantzen.

Dena den, uste dut bikoizteko laguntzen dekretoetan (ez dakit noiztik) jartzen zuela bikoiztutako filmearen kopia bat "Filmoteca Vasca"ra bidali behar zela. Boletinetan begiratu behar dot, baina aukera bi dago: dirulaguntza hartzen dutenek ez dute betetzen dekretoa edota Filmotecak hartu eta baztertu egiten ditu VHS eta DVDak. To be seen.....
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 17a, 19:51:06
Eta filme galduen bilaketa egiteko beste bide bat: Tinko elkartea. Begiratu bere webgunea: tinkoeuskara.org. Hor daude zerrendatuta bizkoiztu dituzten filmak. Gehienak DVD euskarriak atera dituzte eta hor harrapatu ditugu.
Baina badira baten batzu EZ zirenak kometzializatu: Asterix eta Kleopatra, Emil detektibea, The Borrowers, Big (Tom Hanks).
Bururatzen zaio inori moduren bat harribitxi hauek gure biltegian sartzeko????
Lehen eta behin eurei e-mailtxo bat bidali beharko genieke, beharbada.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 17a, 20:04:37
Kuskuseatzen interneten aurkitu dut word artxibo interesgarri bat ETBko "Dokumentazio eta Artxibo
departamentua"ri buruz: lau atal dauzka a.idazkiak, b.soinuak, c.irudi biziak(programaziokoak erabiltzen dituztenak) eta guretzat interesgarriena,d.biltegia"

EL ALMACEN (FOTOS 9-11)
Por ultimo, encontramos el almacén. Todo el material documentado se guarda aquí para optimizar su conservación. Las cintas están archivadas en 2 depósitos, uno aquí (en el que se conservan los programas informativos y deportivos) y otro en Miramon (en este se conservan las series y demás programas), en condiciones de temperatura y humedad adecuada. Las cintas más antiguas se han transferido a cintas de video digital para asegurar su conservación.
Esta conservación del material se da desde sus inicios, en este almacén está recogido el material desde el año 1983. La duración de estas cintas suelen ser de 20 a 30 años.


Idazkian dagoena ondo bada, egoera larri larria da: 1983-93 artxiboak galtzear dira!!!!
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Urriaren 17a, 21:07:20
Kuriosoa da azkenengo hori, batez ere EITBri galdetzerakoan esan zigutelako, "Material askotxo erre egin zela" ez dakit noiz, zerbait gertatu zanean...
Dena den beraiek edukitzekotan BIKOZKETA GUZTIAK ETB hasi zenetik hona, ez dakit zergaitik esaten digute erre zireka edo ta telesail eta filme askoren soinu banda ez dutela (zeren bestela JETMAN edukitzen badute, originalak erosteko prest negoke, aurreztuz ta aurreztuz :evil:)
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Urriaren 18a, 10:55:50
Asterixen film hori jada bota dute pare bat aldiz azken hilabeteetan, hori ez da galduko behintzat.

Taichisan, Jetmanen dvdak (japoniarrak) asiandvdclub-en daude jaisteko. Nik lehenengoa jaitsi nuen frikada gisa. Euskarazko audioa da falta dena.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 01:43:25
Jetmanen dvdak aspaldi ditut, gogoan izan TOKUSATSUaren friki itzela naizelaXD Baita ere azpititulatuta daukat gaztelaniaz, baliteke egunen baten str-ak ikusten baditut euskaratzen hastea, nork daki.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 07:11:37
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Urriaren 18a, 10:55:50
Asterixen film hori jada bota dute pare bat aldiz azken hilabeteetan, hori ez da galduko behintzat.

Taichisan, Jetmanen dvdak (japoniarrak) asiandvdclub-en daude jaisteko. Nik lehenengoa jaitsi nuen frikada gisa. Euskarazko audioa da falta dena.

Aurten eman dutena Marrazki bizidunen filma izan da (eskasa benetan). Tinkok dauka irudiko errealeko filma DEPARDIEU Obelixena egiten duena. Nik dakidala 3 filme egin dituzte Asterixenak, eta azken biak Euskal Encodingsen daude (Olinpiadentan eta Bretainian), baina lehengo hori, Kleopatrarena, Tinkok bikoiztu eta banandu zuen zinema geletan, bakar batzu ikusteko, baina ez zuen DVDrik atera, eta ETBri ere ez zaio emititzeko eskubideak erostea bururatu.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 13:41:52
Cadillac-era bueltatuz XD
13. atala avi beharrean mpg izatearen arrazoia zein da?
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 14:44:20
Formatoaz gain, neurria ere ezberdina du 13. atalak. Nik, jeitsitakoan, besteen formatora pasa nuen. Nahi baduzue, igoko dut.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 17:06:52
Nik nahiago dut denak berdin edukitzea.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 06:19:55
Nire bertsioa gehitu dut. Zati beltzak kenduta eta formato eta neurri berdinakin.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 12:11:17
Baina denak igo dituzu? Zureak 200 megakoak dira, eta Artadinak 300 mega ingurukoak. Itxaron egingo dut ea berak 13.a avi formatuan igotzen duen.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 14:16:56
Bai. Nik txuikuntzean (berriz konprimitzerakoan) pisu gutxiarekin ateratzen dira.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 18:32:58
Arratsaldeon lagunok. Aldatu dut 13. atala. Orain, beste guztiak bezala ".avi" formatoan dago.
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 18:56:55
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Urriaren 17a, 20:04:37
Kuskuseatzen interneten aurkitu dut word artxibo interesgarri bat ETBko "Dokumentazio eta Artxibo
departamentua"ri buruz: lau atal dauzka a.idazkiak, b.soinuak, c.irudi biziak(programaziokoak erabiltzen dituztenak) eta guretzat interesgarriena,d.biltegia"

EL ALMACEN (FOTOS 9-11)
Por ultimo, encontramos el almacén. Todo el material documentado se guarda aquí para optimizar su conservación. Las cintas están archivadas en 2 depósitos, uno aquí (en el que se conservan los programas informativos y deportivos) y otro en Miramon (en este se conservan las series y demás programas), en condiciones de temperatura y humedad adecuada. Las cintas más antiguas se han transferido a cintas de video digital para asegurar su conservación.
Esta conservación del material se da desde sus inicios, en este almacén está recogido el material desde el año 1983. La duración de estas cintas suelen ser de 20 a 30 años.


Idazkian dagoena ondo bada, egoera larri larria da: 1983-93 artxiboak galtzear dira!!!!

Aurkitu dut baita ere argazki zoragarri hau:



eta blog berean informazio gehiago ETBren dokumentazio departamentuari buruz:
Nombre de la empresa: ETB – Euskal Telebista
Área de difusión: Euskal Herria
Página web: www.eitb.com
Dirección: Capuchinos de Basurto, 2. 48013 Bilbao
Teléfono: 94 656 30 00
Persona de contacto: Jesús Anderez Unquera (Jefe del Departamento de Archivo y Documentación)
E-mail: anderez_jesus@eitb.com
Fecha de inicio: 1985, pero la conservación del material en el almacén comenzó en 1983.
Tipo de usuario: Usuarios internos y otros externos autorizados. El servicio de préstamo es únicamente interno. No existe un servicio para el cliente.
Número de trabajadores en el Servicio de Documentación: 21
1.- Departamento de Archivo y Documentación:


El Departamento de Archivo y Documentación de ETB tiene principalmente dos funciones. Por un lado, guarda las emisiones de ETB y sus programas, además de realizar el tratamiento documental a los informativos y programas de la empresa, a través de bases de datos que crean un índice y descripción del material archivado. Por otro lado, prepara las cintas de emisión. Además, ofrece un soporte documental (imágenes, audio e información) a usuarios internos y a los externos autorizados. Este servicio está formado por tres departamentos: Servicio de Documentación Escrita (hemeroteca), Servicio de Fonoteca y Servicio de Videoteca.

Eta baten bat aspertzen bada hona hemen Ibon Perezen lan mardula Departamentoari buruz:
http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=7&ved=0CE0QFjAG&url=http%3A%2F%2Fkotalaia.files.wordpress.com%2F2009%2F05%2Feitb-ko_dokumentazio_zerbitzua_ibon-perez.pdf&ei=wxBkUvnlHuTD0QXa-oCQBw&usg=AFQjCNGl7ZnbuLJLAypxIqVbwrxUkYw24Q (http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=7&ved=0CE0QFjAG&url=http%3A%2F%2Fkotalaia.files.wordpress.com%2F2009%2F05%2Feitb-ko_dokumentazio_zerbitzua_ibon-perez.pdf&ei=wxBkUvnlHuTD0QXa-oCQBw&usg=AFQjCNGl7ZnbuLJLAypxIqVbwrxUkYw24Q)
Izenburua: Er: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 21:54:44
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 18:32:58
Arratsaldeon lagunok. Aldatu dut 13. atala. Orain, beste guztiak bezala ".avi" formatoan dago.
Eskerrik asko!! Horrela denak berdin izango ditut.
Izenburua: Re: CADILLAC&DINOSAUROAK [MG][13/13](1993)
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2017ko Abenduaren 26a, 19:24:59
Link guztiak erorita daude
Izenburua: Er: Cadillacs eta Dinosauroak - Cadillacs and Dinosaurs (1993) [13/13] [MG]
Egilea: Godelet Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 12:27:28
Berriro eskuragarri!
Izenburua: Er: Cadillacs eta Dinosauroak - Cadillacs and Dinosaurs (1993) [13/13] [MG]
Egilea: xabeer Noiz: 2022ko Abuztuaren 05a, 08:25:02
Berrigota.