Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2014ko Otsailaren 21a, 21:22:38

Izenburua: Kortozirkuitoa - Short Circuit (1986) (John Badham) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Otsailaren 21a, 21:22:38
KORTOZIRKUITOA  -  SHORT CIRCUIT (1986)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Zi-Fi / Komedia
Urtea: 1986
Zuzendaria: John Badham
Gidoia: S.S. Wilson, Brent Maddock, Jay Tarses
Argazkia: Nick McLean
Musika: David Shire
Aktoreak: Steve Guttenberg, Ally Sheedy, Fisher Stevens, Austin Pendleton, G.W. Bailey, Brian McNamara, Marvin J. McIntyre, John Garber, Penny Santoni, Vernon Weddle, Barbara Tarbuck, Tom Lawrence, Fred Slyter, Billy Ray Sharkey, Robert Krantz, Jan Speck, Marguerite Happy, Howard Krick, Marjorie Card Hughes, Herb Smith, Jack Thompson, William Striglos, Mary Reckley, Shay McLean, Eleanor C. Heutschy
Sinopsia: Robot-fabrika batean modelo sofistikatu bat eraikitzen da helburu baketsuekin, baina arduradunek erabakitzen dute gerrarako ere balio dezakeela. Asmakizunaren aurkezpenean, tximista batek robota jotzen du eta une horretatik aurrera makina militarra izateari uzten dio. Ihesi doala neska batekin topo egingo du eta honek estralurtarra delakoan etxera eramango du.
Nota Filmaffinityn: 5,8



1. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 95 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,28 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka [MEGA -ONLINE] (https://mega.nz/file/qKQERBxb#Awfy0aJf-t3CrLD7m56lhYzCSdyLwBrhIGpkRmbfrYI)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



2. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 95 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,19 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka [MEGA] (https://mega.co.nz/#!IQggEagJ!4B_SGoRsDVtQv_pvLuGDKNBSU42juzAdNPsyWoYxr30)

Izenburua: Er: ZIRKUITO ETENA (1986)
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Otsailaren 21a, 21:32:52
Hau da igoteko prest neuzkan filmetatik azkena. Altzo-Gipuzkoan aurkitu berri dut altxorra: 150 filme 90 hamarkadakoak hango Antxon lagunak eginda. Den denak VHS formatoan. Oraintxe bertan digitalizatzen ari naiz eta bizpairu astetan bukatuta egongo da fase hau. Horren ostean aztertu zer dagoen eta baten batzu "ripeatu" (irudiaren kalitatea hobetu) eta igo Euskal encodingsera. Benetazko harribitxiak daude, eta baten batzu ripeatu aurretik igoko ditut, Indiana Jones Iekin egin dudan legez.

Galdera bat: pelikulen irudiak lortzeko zer egiten duzue?? Nire irizpidea: pelikula on onak badira DVD lortzen dut (erosi edo alokatu liburutegietan); pelikula balekoa besterik gabe bada, itxaron telebistatik eman arte. Ba al da beste proposamenik?¿?¿?¿
Izenburua: Er: ZIRKUITO ETENA (1986)
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 01:33:19
Nik zure sistema jarraitzen dut. Beti ere eskuragarri dagoenean eta merkea bada, erosi egiten dut. Bestela bertan behera usten dut

PD: Film horien artean ez duzu deabruzko panpina izango, ezta?
Izenburua: Er: ZIRKUITO ETENA (1986)
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 09:20:32
Ba, bai. Suertea egon da. Kalitatea ez da oso ona eta "salto" txiki bi dauzka. VHS kinta gorde dut badaezpada. Hor duzu esteka:

https://shared.com/4rbh3ehf8j?s=l
Izenburua: Er: ZIRKUITO ETENA (1986)
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 10:37:53
Harrigarria benetan! Mila esker!

Gero posteatzen baduzu, google drivera berrigoko dut

PD: Konjurua ere euskerara itzuli dute eta xD :pozik:
Izenburua: Er: ZIRKUITO ETENA (1986)
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:18:02
Ba muntaia batzuetan ez badituzu egiten igo dauden bezela eta listo, gero norbaitek muntaiaren bat egin nahi badu bapo, horrela lana bananduko dugu elkarrekin.
Parke Jurasikoa ez da egongo sorta horretan ezta??
Izenburua: Er: Kortozirkuitoa - Short Circuit (1986) (John Badham) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Ekainaren 27a, 10:18:49
1080p bertsioa gehitua, MEGAn online ikusteko moduan
Izenburua: Er: Kortozirkuitoa - Short Circuit (1986) (John Badham) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: MikelEiza Noiz: 2021ko Ekainaren 27a, 15:01:54
Oso ona Arrakala! Bilduma zoragarria dugu HDn, film mitiko pila. Eskerrik asko!

Buruan neuzkan ia denak iada argitaratuta dituzu. Ez dakit zein lehentasunekin egiten dituzun, baina Hackerrak eta Txip aparta zerrendan dituzu?
Izenburua: Er: Kortozirkuitoa - Short Circuit (1986) (John Badham) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Ekainaren 27a, 21:30:10
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2021ko Ekainaren 27a, 15:01:54Oso ona Arrakala! Bilduma zoragarria dugu HDn, film mitiko pila. Eskerrik asko!

Buruan neuzkan ia denak iada argitaratuta dituzu. Ez dakit zein lehentasunekin egiten dituzun, baina Hackerrak eta Txip aparta zerrendan dituzu?

Aupa MikelEiza! Ba 80ko hamarkadari buruzko bilduma bat prestatzen aritu naiz aste hauetan eta horregatik zaharberritu ditut film batzuk.

Orain oporrak ditut eta kanpoan ibiliko naiz, baina apuntatzen ditut zerrendan, ahal dudanean egiteko.

Segi bizkor!
Izenburua: Er: Kortozirkuitoa - Short Circuit (1986) (John Badham) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: xabimaiden Noiz: 2021ko Uztailaren 01a, 10:57:14
1080p-en igo dituzuen azkeneko 9 pelikulak altxorrak dira!! mila esker!!
Izenburua: Er: Kortozirkuitoa - Short Circuit (1986) (John Badham) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Uztailaren 01a, 21:06:01
Aipamenaren egilea: xabimaiden  Noiz: 2021ko Uztailaren 01a, 10:57:141080p-en igo dituzuen azkeneko 9 pelikulak altxorrak dira!! mila esker!!

Aupa xabimaiden! Eskerrik asko zure hitzengatik, filmak zaharberritzen jarraitzeko indarrak ematen dituzte horrelakoek! Jarraituko dugu ba, ahal dugun martxan altxorrak zaharberritzen. Besarkada bat!