Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2014ko Uztailaren 20a, 07:41:01

Izenburua: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Uztailaren 20a, 07:41:01
(http://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/thumb/2/21/Police_Academy_2_film.jpg/220px-Police_Academy_2_film.jpg)

https://mega.nz/file/czUACKJL#pi66s4BbLMcUByjcLibDSr3o2g2P-UptjApf0m9MlD8
[/b]
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Uztailaren 20a, 11:32:30
A ze pelikula puskak!!Aupa gure Artadi, galtzak bete opari beti bezala! Denak jaisten eta eskerrik asko, lagun!! :osopozik: :osopozik: :osopozik:
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Uztailaren 21a, 07:42:55
Geldiro geldiro, DVD kalitatera pasatzen ari naiz ALTZOn aurkitutako VHS mordoa. DVDak lokalizatzen egon naiz liburutegietan eta oporretan joango naiz kopiak egitera. Behin eta DVDa eduki, euskerazko soinu banda "josi" beharra dago. Datorren hilabetean beste dozena erdi bat filme eta irailetik aurrera astebururo bat edo bi filme igoteko asmoa daukat.
Jostuna lanak batzutan errazak izaten dira, kasurik onenean pelikula osoa ikusi behar da (ordu pare bat), baieztatzeko soinua eta irudia koordinatuta daudela. Polizia akademia honetan adibidez ondo joan dira gauzak eta 4 edo bost ebakiekin nahiko izan da. Baina beste batzutan, ikusten duzu DVDtik hartutako irudia eta soinu bandaren luzera desberdina daukatela, eta aztertu behar da zer dela eta: batzutan irudien abiadura aldatu dutelako, besterik ez, baina beste batzutan eszenak kendu edo ipini egin dituztelako DVDa ateratzean.
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Uztailaren 21a, 13:56:57
Dena jeitsita.

Eskerrik asko, lagun langile hori....!!!!
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: Godelet Noiz: 2014ko Uztailaren 21a, 21:17:04
Eskerrik asko, lagun!
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Uztailaren 22a, 11:47:36
A zelako poza eman didazun Artadi!! Nire pelikula kuttunenetakoa da eta gainera sekulako K2000 bikoizketa dauko!
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Uztailaren 22a, 14:15:33
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Uztailaren 21a, 07:42:55
Geldiro geldiro, DVD kalitatera pasatzen ari naiz ALTZOn aurkitutako VHS mordoa. DVDak lokalizatzen egon naiz liburutegietan eta oporretan joango naiz kopiak egitera. Behin eta DVDa eduki, euskerazko soinu banda "josi" beharra dago. Datorren hilabetean beste dozena erdi bat filme eta irailetik aurrera astebururo bat edo bi filme igoteko asmoa daukat.
Jostuna lanak batzutan errazak izaten dira, kasurik onenean pelikula osoa ikusi behar da (ordu pare bat), baieztatzeko soinua eta irudia koordinatuta daudela. Polizia akademia honetan adibidez ondo joan dira gauzak eta 4 edo bost ebakiekin nahiko izan da. Baina beste batzutan, ikusten duzu DVDtik hartutako irudia eta soinu bandaren luzera desberdina daukatela, eta aztertu behar da zer dela eta: batzutan irudien abiadura aldatu dutelako, besterik ez, baina beste batzutan eszenak kendu edo ipini egin dituztelako DVDa ateratzean.

Ni nabile gaztelerazko orri honetan DVD osoak elkarbanatzen ditugu. Agian lagungarria izan daiteke zuretzat

http://www.exvagos.com/dvd-full-rat-castellano/

Deabruzko panpinaren kasuan adibidez, Europa guztirako saldu zen bertsioa (MGM-ek aterata) osorik igota daukat nik. Kontua da DVD hori egin zutenean, bideoa ez zutela ondo elkarlotu eta mugimenduetako uneetan "itzal" antzeko markak nabaritzen direla (irudia astiro astiro mugituko balitz bezala).
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: durrutia Noiz: 2024ko Urtarrilaren 28a, 09:09:17

Kaixo! Fitxategiak badu zerbait hautsita. Laupabortz aldiz jaitsi dut eta, guzietan, 51. minutua aldera filma gelditu egiten da. Ea konpontzerik duzuen. Mila esker!
Izenburua: Er: POLIZIA AKADEMIA 2 (1985)
Egilea: arrakala Noiz: 2024ko Urtarrilaren 29a, 06:37:09
Aipamenaren egilea: durrutia  Noiz: 2024ko Urtarrilaren 28a, 09:09:17Kaixo! Fitxategiak badu zerbait hautsita. Laupabortz aldiz jaitsi dut eta, guzietan, 51. minutua aldera filma gelditu egiten da. Ea konpontzerik duzuen. Mila esker!

Lixto, mp4-ra pasa dut fitxategia, eta orain badirudi ongi dabilela. Online ere ikus dezakezu gainera. Ongi izan!