Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko telesailak => Gaiaren sortzailea: euskalripper Noiz: 2014ko Irailaren 12a, 18:02:27

Izenburua: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: euskalripper Noiz: 2014ko Irailaren 12a, 18:02:27
GAZTEAK  -  THE YOUNG ONES (1982)


(https://pics.filmaffinity.com/the_young_ones_tv_series-435909300-large.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Erresuma Batua (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/thumb/a/ae/Flag_of_the_United_Kingdom.svg/20px-Flag_of_the_United_Kingdom.svg.png)
Generoa: Komedia
Urtea: 1982
Atal kopurua: 12
Zuzendariak: Rik Mayall (Sortzailea), Lise Mayer (Sortzailea), Ben Elton (Sortzailea), Ed Bye, Paul Jackson, Geoff Posner
Gidoia: Ben Elton, Rik Mayall, Lise Mayer, Alexei Sayle
Musika: Peter Brewis
Aktoreak: Rik Mayall, Ade Edmondson, Nigel Planer, Christopher Ryan, Alexei Sayle, Stephen Frost, Ben Elton, Mark Arden, Paul Bradley, Robbie Coltrane, Dawn French, Jennifer Saunders
Sinopsia: Kultuzko komedia, lau britaniar ikasleren ingurukoa. Tipo zakarrak eta dibertigarriak dira, Monty Pythonen umorea eta 80eko hamarkadako punkaren arteko nahasketa eroa.
Nota Filmaffinityn: 7,7



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 30 min inguru ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 600 MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 576p
MEGAko esteka - ONLINE (https://mega.nz/folder/m1wnGSKR#SwWELqHu0qcbr2fZGMHDSg)



2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 30 min inguru ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 260-529 MB tartean
Erresoluzioa: 540p
MEGAko esteka (https://mega.nz/folder/K5hWyZLD#g-hLW3JZZxCwj24mXbBW4g)

Izenburua: Er: Gazteak [Mega]
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 13a, 10:14:42
Eskerrik asko Euskalripper!
Izenburua: Er: GAZTEAK [Mega][12/12]
Egilea: Ati_1000 Noiz: 2015ko Urtarrilaren 25a, 13:57:35
Kaixo Lagunok!!!
Hau mundiala!!! A zer oroitzapenak!!!!!!
Onenak zarete!!
Izenburua: Er: GAZTEAK [Mega][12/12]
Egilea: JON I Noiz: 2016ko Abuztuaren 05a, 09:41:33
JOE!Hau bai altxorra, azpaldi eskatua nizuen eta begira nundik agertu ere ,lagun guztiekin partekatuko dut ,gora gu ta gutarrak.izugarria! :olatu2:Mila esker! :Zahar: :Zahar:
Izenburua: Er: GAZTEAK [Mega][12/12]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2020ko Apirilaren 16a, 18:45:56
Lehenengoa doa soilik. Hau ikusteko gogoak neuzkan, igo ahal bazenute, eskertuko nuke.
Izenburua: Er: GAZTEAK [Mega][12/12]
Egilea: izasorma Noiz: 2021ko Urtarrilaren 01a, 20:23:54
Nik ere soilik aurrenekoa ikus dezaket. Eskertuko nuke gainerakoak ere eskuragarri jarriko bazenituzte.

Mila esker
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Urtarrilaren 15a, 18:16:51
Bigarren denboraldia berrigota! DVDa lortu dut eta MEGAn online ikusteko moduan daude orain. Ea lehenengo denboraldiko DVDa ere lortzen dudan eta guztiak igotzen ditudan. Oraingoz lehen denboraldiko lehen atala ere igo dut. Gozatu!
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Nidun Noiz: 2021ko Urtarrilaren 19a, 03:47:26
Eskerrik asko, Arrakala!
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 16:43:41
Lehenengo denboraldia ere igota! Telesail mitiko hau osorik online ikusi daiteke orain MEGAn. Gozatu!
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 17a, 21:32:07
DVDak eskuratu eta konpresio on batekin bertsio hobeago bat egin dut. Lehen mezuko esteka eguneratuta dago.
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Apirilaren 19a, 22:18:09
Barkatu Aju, baina ez dut ongi ulertu egin duzuna.. nere bertsioak ere DVDtik ripeatutakoak ziren, berdintsu pisatzen zuten eta mp4-ean igo nituen online ikusi ahal izateko..

mkv-ak ezin dira online ikusi. Iruditzen zait bertsioa hobetzea baino, atzera pauso bat ematea dela, ez?

Ene iritzi apalean behintzat..
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 19a, 22:33:50
Duela hilabete batzuk begiratu bat eman nion eta desentrelazatua gaizki zeukatela ikusi nuen. DVDak lortu nahian ibili naiz eta lortzean begiratu gabe ordeztu ditut jarrita zeudenengatik. Sentitzen dut ba, jarri zureak.
Izenburua: Er: Gazteak - The Young Ones (1982) (Rik Mayall) [576p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Apirilaren 21a, 10:03:57
Bi bertsioak utzi ditut eskuragarri azkenean. Eskerrik asko zure lanagatik, Aju! Besarkada bat