Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2014ko Abenduaren 20a, 08:36:39

Izenburua: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Abenduaren 20a, 08:36:39
Eta euskerazko soinubandarekin !!!!

"Hurrak eta lapurrak" ere urtarrilean..... baina ematen du EZ dutela EUSKERAZko soinu banda sartu.   Zineuskadikoek EZ zuten lotu ondo beste behin, DVDren banaketa. KOnponduko duzue arazo hori dirulaguntzen deialdi berrietan ????
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Abenduaren 24a, 09:33:35
Zineuskadik esan zidan bezala, beraiek soilik zinema aretoetarako lizentziak erosten dizuzte soilik, eta gero eusko jaurlaritzak edo ez dakit nork erosi behar ditu lizentziak dvd salmentarako, hau esan nahi du filme batzuetan lizantzia erosterakoan zine eta dvd salmenta sartzen direla barne, eta beste batzuentzako ez. Hau da betiko komeria eta nik Hurrak eta Lapurrak ikusi barik eta ezinean audioak grabatu mugikorra puxkatu zait eta.
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: txapek Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 19:11:18
Nik etxean daukat eta rippeatu det. Nahi badezue igoko det   :festa:
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 20:17:34
Film hau Zinegabonak kanpainaren barruan bota behar dute. Badakit eman behar dituztenen artean, batzuk dagoeneko foroan jasota daudela. Hala ere, nik pixka bat itxoingo nuke (urtarrilaren 4ean bukatzen da ekimena), pare bat aste edo. Nik ere Tarzan igotzeko daukat, baina zain nago gabonak noiz bukatuko paratzeko. Pare bat aste beranduago jartzeagatik ez da ezer gertatuko eta hartara, sikiera, hain bakanak diren jendearengana euskal zinema gerturatzeko kanpainak ez ditugu oztopatuko. Geure helburua ere horixe baita: ikus-entzunezko materiala ahalik eta jende gehienaren eskura jartzea. Horixe nire iritzia. :agur2:
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: txapek Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 20:47:27
nik ez nekien hori !! Ba itxoingo deu  :pozik3:
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 21:56:31
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 20:17:34
Horixe nire iritzia. :agur2:

AMEN! :bow:
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: Godelet Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 22:03:04
Namaste! :pailazo:
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 22:17:27
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 21:56:31
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 20:17:34
Horixe nire iritzia. :agur2:

AMEN! :bow:

Aipamenaren egilea: Godelet  Noiz: 2014ko Abenduaren 28a, 22:03:04
Namaste! :pailazo:

A zer nolako parrokiya aparta dugun hemen!!! :pozik3: :pozik3:
Izenburua: Er: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: Mihiluze Noiz: 2015ko Abuztuaren 12a, 12:01:35
Aupa!
Maya erlea badekozue igotzeko?
Mila esker!
Izenburua: Re: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 18:01:26
Erosi berri dut DVD barri bi Snow Queen eta Phantom Boy Bilbondon.
Euskeraz noski eta KARATULAK ERE EUSKERAZ!!!!
Zenbat denbora karatula euskeratuak ikusi barik!!

Oharra: mezu hau 3G konexiorekin igoten ari naz. Etxeko ordenagailu eta tabletekin ezin konektatu nabil. Login ondo doa (erabiltzaile ta pasahitza ontzat ematen ditu, baina cookyen politika aldatzeko diost). Arazo berea dekon inor???
Izenburua: Re: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 18:07:52
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 18:01:26
Oharra: mezu hau 3G konexiorekin igoten ari naz. Etxeko ordenagailu eta tabletekin ezin konektatu nabil. Login ondo doa (erabiltzaile ta pasahitza ontzat ematen ditu, baina cookyen politika aldatzeko diost). Arazo berea dekon inor???
Ni bakarrik etxeko ordenagailuarekin sartzen naiz (Linux) eta ez dut arazorik...
Izenburua: Re: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 19:54:50
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 18:01:26
Erosi berri dut DVD barri bi Snow Queen eta Phantom Boy Bilbondon.
Euskeraz noski eta KARATULAK ERE EUSKERAZ!!!!
Zenbat denbora karatula euskeratuak ikusi barik!!

Oharra: mezu hau 3G konexiorekin igoten ari naz. Etxeko ordenagailu eta tabletekin ezin konektatu nabil. Login ondo doa (erabiltzaile ta pasahitza ontzat ematen ditu, baina cookyen politika aldatzeko diost). Arazo berea dekon inor???
3G izateak ez dauka zerikusirik.

Ez dakit zergatik gertatzen zaizun hori. Nik konponketa honen aurretik bai izaten nituen arazoak mezu guztiak irakurrita bezala jartzeko botoiarekin (cookiekin arazo bat zeukan eta deslogeatu eta logeatuta konpontzen zen) baina orain dena doa ondo.
Izenburua: Re: Maya erlea DVD abenduaren 26an
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 19:56:00
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 18:07:52
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Abenduaren 07a, 18:01:26
Oharra: mezu hau 3G konexiorekin igoten ari naz. Etxeko ordenagailu eta tabletekin ezin konektatu nabil. Login ondo doa (erabiltzaile ta pasahitza ontzat ematen ditu, baina cookyen politika aldatzeko diost). Arazo berea dekon inor???
Ni bakarrik etxeko ordenagailuarekin sartzen naiz (Linux) eta ez dut arazorik...

Neuk ere arazorik ez ordenagailutik sartzeko...