Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 29a, 23:39:09

Izenburua: Egiak ezkutatzen duena (2013) [MEGA|720p]
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 29a, 23:39:09
Egiak ezkutatzen duena  -  Egiak ezkutatzen duena (2013)



(http://i.imgur.com/c5w1MQO.png)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: EH (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2d/Flag_of_the_Basque_Country.svg/20px-Flag_of_the_Basque_Country.svg.png)
Generoa: Thrillerra
Urtea: 2013
Zuzendaria: Olatz Beobide, Aitor Osa
Gidoia: Maite Duque, Pedro Fuentes
Aktoreak: Kandido Uranga (Abel), Isidoro Fernández (Julian), Naiara Arnedo (Esther), Martxelo Rubio (Kandido), Ione Irazabal (Dorothy) Itziar Ituño (Nekane). 
Sinopsia: Garbiñeren heriotza kolpe latza izan da haren inguruko jendearentzat: berauek nekez ahantz eta gaindi dezakete igarotako guztia. Ikerketa polizialak irekita dirau, baina egunetik egunera, garbiñek norbait lapurretan harrapatu ote zuelako hipotesia indartuz doa...   



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 115 min.
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,11 GB
Erresoluzioa: 1024x576
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/#!1uw2xKCa!ITmKF9t6xF2jyGYKlH87AvufM2x-WbdEWKpey0-I0p4)
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: Godelet Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 00:52:13
Aupa hi!
Eskerrik asko, lagun !!!  :agurtu:
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 07:25:22
Hara! Grabatu nuen eta interneten begiratzean datu teknikoak, Goenkale-ko atal berezia zela ikusi nuen eta borratu egin nuen!  :shit:
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: xbartola Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 10:36:18
Dena delakoa izanda ere, bideotekara! Milesker!!!
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: xbartola Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 12:53:40
Ez dakit, ba! Amaiera moztua dagoela esango nuke...
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 18:41:21
Bai. Itxura hori zuen....
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 21:02:57
Nire ustez hau da Goenkaleren gainean egindako pelikula tv movie formatoan (ezin bestela izan, noski). Hortik haren iraupen luzea (120 minutukoa ). Estrenaldiaren iragarkian, 20.denboraldia "ospatzeko" egindako pelikulaz http://www.eitb.eus/eu/bideoak/osoa/1484948/egiak-ezkutatzen-duena-goenkaleren-pelikula-etb1en/ mintzatzen zaigu. Pelikula al da? Atal berezia? Nik Goenkale ez dut jarraitzen (azken 15 urteotan ez, behintzat), ez dakit honako hau deboraldiaren atarikoa izan ote zen ala film oso bat. Filmaren bukaerari dagokionez, hala eman zuten; edo, hobeto esanda, hala moztu zuten. Iraupen osoa 120 minutukoa dela jakinik, eta tarteko iragarkiak kenduta daudela kontutan hartuta, gutxi gora-behera grabatutako 115 minutuko denbora ematen digu, horri guztiari bukaerako kredituak ez direla azaltzen eransten badiogu hor nonbait ibiliko gara. :orden2:
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 21:48:31
Bai. Nik ere, zuk bezala, urte mordoa da Goenkale jarraitzen ez dudana.

Bukaerako bapateko mozketa hori alde batera utzita (kredituak moztea oso ohikoa da ETB-n) nire duda da (benetan ez dakidalako diot) ea pelikula hau ikusi daiteken Goenkale inoiz ikusi gabe egonda (hala balitz "Pelikula" izendatuko nuke) edo Goenkale jarraitu behar den saio hau ulertzeko. Hala balitz, "Atal berezia" izendatuko nuke.

Ulertzen al da nire hausnarketa?
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 22:03:50
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 21:48:31
Bai. Nik ere, zuk bezala, urte mordoa da Goenkale jarraitzen ez dudana.

Bukaerako bapateko mozketa hori alde batera utzita (kredituak moztea oso ohikoa da ETB-n) nire duda da (benetan ez dakidalako diot) ea pelikula hau ikusi daiteken Goenkale inoiz ikusi gabe egonda (hala balitz "Pelikula" izendatuko nuke) edo Goenkale jarraitu behar den saio hau ulertzeko. Hala balitz, "Atal berezia" izendatuko nuke.

Ulertzen al da nire hausnarketa?

Ez eskatu niri, arren, bi orduko "ladrillo" hori ikusteko hire duda argitzeko. Nik tv movie bat dela ulertzen diat (Goenkalen oinarritutako pelikula osoa, alegia). Hala ere, nahiago  zulora joan zalantza hura dudala, telebistaren aurrean kulebroi amaigabe hori irentsi baino!!! :shock:
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 31a, 05:45:41
Niregatik lasai. Horrela utziko dugu. Nik ere ez daukat asmorik.  :barre:
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: xbartola Noiz: 2014ko Abenduaren 31a, 12:17:21
Kar kar! Bagara 3!!!
Izenburua: Er: EGIAK EZKUTATZEN DUENA [CM] (2013) (Kandido Uranga,Isidoro Fernández)
Egilea: Godelet Noiz: 2020ko Martxoaren 10a, 21:32:35
Berriro online!