Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2015ko Otsailaren 28a, 20:07:19

Izenburua: Joxean's Hil Eben/Ataun Of The Dead 2 (2014) (E) [YT]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Otsailaren 28a, 20:07:19
JOXEAN'S HIL EBEN / ATAUN OF THE DEAD 2 (2014)




(https://pics.filmaffinity.com/joxean_s_hil_eben_ataun_of_the_dead_ii_s-959483255-large.jpg)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2d/Flag_of_the_Basque_Country.svg/20px-Flag_of_the_Basque_Country.svg.png)
Generoa: Komedia
Urtea: 2014
Zuzendaria: Beñat Iturrioz, Xabier Padin
Aktoreak: Etxahun Galparsoro, Asier Oiarbide, Xabier Padin, Beñat Iturrioz, Ander Arrese, Xabier Kueto
Sinopsia: Lehenengo Zatia, Ataun Of The Dead (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4892.0)
Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.




Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 40min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: - (youtube)
Erresoluzioa: 1080p



·Extrak: Soinu Banda Originala eta info gehiago: Joxean's Hil Eben (http://www.katihotsak.eus/filmeak/joxeans-hil-eben)
Izenburua: Er: JOXEAN'S HIL EBEN (ATAUN OF THE DEAD II) (erdimetraia) [YT] (2014)
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Otsailaren 28a, 21:58:32
Eskerrik asko!!

Hala ere, nik honi izenburua jarriko nioke aldrebes:

ATAUN OF THE DEAD II (Joxean's hil eben)

A-koak ordenean jartzekotan biak elkarrekin eta ondoan agertzeko...
Izenburua: Er: JOXEAN'S HIL EBEN (ATAUN OF THE DEAD II) (erdimetraia) [YT] (2014)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Martxoaren 01a, 12:01:55
Nire iritziz dagoen moduan ondo dago, izan ere egileek horrela jarri dute (http://www.katihotsak.com/), kartelean Joxean's Hil Eben agertzen da eta ez Ataun of the Dead II.
Izenburua: Er: JOXEAN'S HIL EBEN (ATAUN OF THE DEAD II) (erdimetraia) [YT] (2014)
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 01a, 13:35:39
Bale.  :agurtu:
Izenburua: Er: JOXEAN'S HIL EBEN (ATAUN OF THE DEAD II) (erdimetraia) [YT] (2014)
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Martxoaren 01a, 21:56:52
Txerrinatorren trailerra sekulakoa daXD Lastima audioaren nibelak pixkat txapuzeroak izatea zeren musika ahotsa jaten du. Nik prest nago bikoizteko beharrezko bada ;)
Izenburua: Er: JOXEAN'S HIL EBEN (ATAUN OF THE DEAD II) (erdimetraia) [YT] (2014)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Martxoaren 01a, 22:54:28
Hemen uzten dizuet proiektuaren zuzendariei egindako elkarrizketa bat Info7 irratian. Nola hasi ziren azaltzen du eta nahiko interesgarria iruditu zitzaidan:
http://www.info7.com/2014/10/29/joxean-s-hileben-eko-zuzendariekin-elkarrizketa/

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Martxoaren 01a, 21:56:52
Txerrinatorren trailerra sekulakoa daXD Lastima audioaren nibelak pixkat txapuzeroak izatea zeren musika ahotsa jaten du. Nik prest nago bikoizteko beharrezko bada ;)
Kontuan eduki izan duten baliabideak ez direla munduko onenak izan. Beraiekin kontaktuan jarriz gero agian sartzeko aukera izango zenuke. Ez dakidana da bikoizleak beharko dituzten.
Izenburua: Re: Joxean's Hil Eben/Ataun Of The Dead 2 (2014) (E) [YT]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 01a, 17:12:08
youtube gailuarekin zuzenean erantsia.