Euskal Encodings

Igoerak => Beste Batzuk => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2015ko Apirilaren 11a, 23:28:26

Izenburua: XAHAKOA PASTORALA
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Apirilaren 11a, 23:28:26
XAHAKOA




(http://www.ztkdiskak.com/WebRoot/ce_fr2/Shops/202361/4EDC/BB1A/E136/1388/C430/3EC1/CD0B/E933/xahakoa3.jpg)




XX.mentean bizi izan den Alexis Etchecopar Attuli barkoxtar idazle famatüaren obrak dira ohoratzen Xahakoa pastoralean.
Attuliren kantoreen bidez, pastoralak kontatzen dütü bere gaztetarzüna, 2.mündüko gerlako alemanen jabetzaren denbora, igaileen lana, 1944eko üztailako jente-hartzea, mikeletegoak eho züan herritarraren gertakizüna eta azkenik gerlaren ürrentzea.    Gerlatik landako urteek agerrarazten düe kültüraren lekü handia Attuli eta Barkoxtarren bizian. Ohidüraren kanbiatze edo moldatzearen nahikünteareki, 1946eko maskaradetan, lehentze dira emazteak sartü arizale bezala. 1953an, Marxe Eihartzet eta Etxahun Iruriri esker, Xiberoko pastorala handizki kanbiatüko da Etxahun Koblakari pastoralareki : lehen aldikoz da Eüskal Herriko gei bat aipatzen arizale horiekin : Lohidoi, Attuli.... Kültüra gertakari ezbardinak, kantü txapelgoak edo koblakarigoa, laborari bizia, gazteen hiriala joaitea, ürzoka, jeiak, merkatüak edo feirak, eüskara eta eüskal kültürarentako amodioa izan dira Attuliren obren aipagei nausiak. Poetak, kantoreetako bertset aberatsak üzten deizkü (Bedatsean, Erresiñola, Goizean goizik, Sor leküa kitatü, Herriko bestak, Oilar zaharra) eta bereziki pastoralari izena eman deion kantore famatüak : Xahakoa. 




(http://3.bp.blogspot.com/-c-oRQiJduAc/Uj6W8jaaMPI/AAAAAAAAAIg/DOQrsaevNIc/s200/i8OawlV5xep7M.png)

Spoiler
  https://mega.co.nz/#!0582BSiY!eJj6JkvS7IJUDXqwBvW_QmQpTUcc-jJQoAGLxiMmM0A 





Izenburua: Er: XAHAKOA PASTORALA
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Apirilaren 11a, 23:37:02
Ah, ze sorta daramazuna....!!!  :Olatu: