Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Terminologiak => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 19:42:27

Izenburua: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 19:42:27
Egonik aurrekoan idatzi zuela eta, One Piecen atalak ahalik eta errazen euskeratzeko modua ikusten ibili nintzen. Schichibukkai fansubekoek bideoak matroska formatuan dituzte, eta barruan azpitituluak dituzte sartuta, efektu eta guzti erraz erraz aldatzeko (hori bai, lan eginda).

Gauza da atzo gauean berotu egin nintzela eta Marinefordeko 477 atala jaitsi nuen. Amaiera izugarri ustatu izan zait musika eta guzti. Berotu egin nintzela diot ze atala euskeratu egin nuen.

Ez nintzen "hika" itzultzen hasi, dena "zuka" itzuli dut. Baina froga bezala balio dezake.

Gauza da, lerro batzuk ez dakizkidala erabiltzen. Kartel modukoren batzuk dira, eta ez dut lortzen ikus daitezen.

Hemen jaitsi daitezke bideoak):

Schichibukai Fansub bideoak (https://mega.nz/#F!UEolEYwZ!8GvwE39eZIDW7wPeWYFGvw)

Behin-behineko azpitituluak:


459-477 Azpitituluak (https://drive.google.com/open?id=0BwSQ7n8A1EnSME1pR3BQbFdHWHc)
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: JASS Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 23:00:26
53. segundukoa bezalakoengatik diozu ezta!?

Hori bada, arazoa bideoa editatu eta bideo berberaren gainean gainidatzita dagola da, beraz ez da azpitituluen parte. Hori konpontzeko bideoa editatu beharko zenuke bideo edizio programaren batekin...
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 23:13:33
Hori da bai, baina azpitituluetan lerro batzuetan "hiru almiranteak" "ace" "plaza" jartzen duenez, ba eztakit posible ote den hori azpitituluekin aldatzea. Atalaren izenburuarekin ere berdin gertatzen da.

Ikusten baduzue eritziak nahi ditut! :pozik2:
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 15:03:50
Ondorengo dudak izan ditut:

Shirohige, Bizarzuri moduan itzuli dut.
Viejo deitzen diotenean, Zaharra itzuli dut. Zahar? Agure?
Shiki Leon dorado --> Shiki Lehoi Urretsu
Akainuren erasoa Inugami Guren --> Txakur sutsua.
Archipielago Sabaody--> Sabaody Uhartedia ala artxipielagoa?
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 15:16:54
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 15:03:50
Ondorengo dudak izan ditut:

Shirohige, Bizarzuri moduan itzuli dut.
Viejo deitzen diotenean, Zaharra itzuli dut. Zahar? Agure?
Shiki Leon dorado --> Shiki Lehoi Urretsu
Akainuren erasoa Inugami Guren --> Txakur sutsua.

Archipielago Sabaody--> Sabaody Uhartedia ala artxipielagoa?
"tsu" horrek ez nau konbentzitzen. "Urrezko lehoi" eta "Suzko txakur" erabiliko nituzke nik printzipioz (testuingurua ezagutu gabe).
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 15:45:46
Aupa Arsenicum!
Oraintxe ikusi dut atala eta oso ondo dago itzulita.

Kartelei buruz, JonAnderMindegiak esan dizun bezala, bideoa editatu beharko zenuke euskaraz jartzeko. Baina hori lan gogorra da. Errazena beharbada RAW original bat erabiltzea litzateke eta dialogo-lerro bat bailitzan itzulpena idatzi kartelik egin beharrik gabe.

Bestalde itzulpenean gaztelerazko "¿" eta "¡" batzuk eskapatu zaizkizu eta Ace txikia bandidoekin dagoenean lerro bat itzuli gabe dago.

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 15:03:50
Ondorengo dudak izan ditut:

Shirohige, Bizarzuri moduan itzuli dut.
Viejo deitzen diotenean, Zaharra itzuli dut. Zahar? Agure?
Shiki Leon dorado --> Shiki Lehoi Urretsu
Akainuren erasoa Inugami Guren --> Txakur sutsua.
Archipielago Sabaody--> Sabaody Uhartedia ala artxipielagoa?

"Bizarzuri" primeran.
"Agure" euskaraz naturalagoa dela esango nuke baina zeuk ikusi.
Nik "Shiki Urrelehoi" erabiliko nuke. Japonieraz 金獅子のシキ (kinshishi no SHIKI) 金=kin=urre / 獅子=shishi=lehoi
"Inugami Guren" -> inugami = txakur jainkoa / guren = gorrimin
"Sabaody Uhartedia" politagoa da euskaraz.

Asko gustatu zait atala. Lan bikaina egin duzu, Arsenicum! Eta orain konturatu naiz Buggy faltan botatzen dudala XD
Itzulpenekin jarraitzen baduzu gure aldetik animoak ez zaizkizu faltatuko ^^

EDIT: Ene bada! "lehoi" hitzari "h" jartzea ahaztu zait...  :lotsa:

EDIT 2: "Inugami Guren" kanjiz idatzita begiratu dut eta 犬噛紅蓮 da, hau da, 犬=txakur / 噛=hozkada / 紅=gorrimin / 蓮=loto-lorea.
Dena esaldi labur batean itzultzeko zaila benetan. Beharbada "Txakur hozkada gorrimina" edo "Txakur hozkada loto-gorria"... edo nahi duzuna! Ez duzu zertan literala izan behar XD
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 19:38:07
Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 23:00:26
53. segundukoa bezalakoengatik diozu ezta!?

Hori bada, arazoa bideoa editatu eta bideo berberaren gainean gainidatzita dagola da, beraz ez da azpitituluen parte. Hori konpontzeko bideoa editatu beharko zenuke bideo edizio programaren batekin...


Frogak egiten ibili naiz eta nik uste dut egin daitekeela nik diodana. Azpitituluak denboran mugitzea leku batetik bestera, edo kutxa baten mugatzea. Oraindik ez dut lortu, baina kodigo hau sortzen joan zait. Ea Aegisuben katedradun bat agertzen den hemendik eta zerbait azaltzen didan. :xurga:

{\move(630,180,626,66,7522,7522)}Ace
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 20:33:56
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 19:38:07
Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 23:00:26
53. segundukoa bezalakoengatik diozu ezta!?

Hori bada, arazoa bideoa editatu eta bideo berberaren gainean gainidatzita dagola da, beraz ez da azpitituluen parte. Hori konpontzeko bideoa editatu beharko zenuke bideo edizio programaren batekin...


Frogak egiten ibili naiz eta nik uste dut egin daitekeela nik diodana. Azpitituluak denboran mugitzea leku batetik bestera, edo kutxa baten mugatzea. Oraindik ez dut lortu, baina kodigo hau sortzen joan zait. Ea Aegisuben katedradun bat agertzen den hemendik eta zerbait azaltzen didan. :xurga:

{\move(630,180,626,66,7522,7522)}Ace


Zuk diozuna egin daiteke... baina kode askoz konplexuago bat beharko duzu ezpazio-denbora behar bezala kontrolatu nahi baduzu perfekto geratzeko (mugimenduaren abiadura eta azelerazioa kontuan hartuta). Nik honetan ezin dizut lagundu, baina esperientziagatik esan diezazuket azpitituluak bideoarekin perfekto sinkronizatzeko (fansub horrek eginda duen bezala) eskuz ia ezinezkoa dela. Horretarako After Effects, Mocha eta halako programa lagungarriak erabili beharko dituzu (sortuko diren kode-lerro guztiak eskuz egitea buruaz beste egitea da), baina katedradun bat bilatu beharko duzu nik ez baititut inoiz erabili. Eskuz eginez mugimendu sinpleak baino ez dituzu lortuko, baina saiatu zaitezke.

Beharbada errazenera jo behar zenuke: mugimendurik gabe jartzea.
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 14a, 19:36:58
459 eta 460 itzuli ditut. Lehenengo postan jarri ditut. 477ari zuzenketan egin dizkiot eta bertan igo dut bertsio berria.
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 14a, 20:40:32
Lan bikaina ari zara egiten, Arsenicum!  :txistu:

Bere garaian Marineford ez zitzaidan asko gustatu, baina atal hauek berriro ikusi ondoren oso saga ona izan zela aitortu beharra daukat. Hori bai, niretzat Impel Down askoz hobea izango da beti  :barre:
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 15a, 17:38:56
Eskerrikasko Egoni!

Marinerford niri asko gustatu zitzaidan. Baina noski, Marineford istorio luze baten amaiera bezal ikusi behar da. Water 7tik hasi, Ennies Lobby, Impel Down eta Marineford, oso loturik dago dena, eta saga batek hurrengora eramaten gintuen.

Marineford euskeratzen saiatuko naiz. 32 atal dira guztira. Ahalegina egingo dut eta gero, bukaturik dagoen egunean, agian jende gehiago animatuko da, edo lan talde bat sortu daiteke. Ikusiko da! 
Izenburua: Re: One Piece
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 17a, 00:20:36
461a itzulita! Norbait atalak ikusten badoa, eskertuko nuke itzulketak errebisatzen badu!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 18a, 12:44:13
462.na itzulita!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 19a, 01:57:06
463!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 19a, 18:38:42
464.na prest!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 21a, 00:47:42
465.na itzulita!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 21a, 13:37:44
466.na ere bai!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 23a, 00:54:14
467.na ere itzulita!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 23a, 13:14:28
Mila esker opariongatik, Bizarzuri!  :barre:

Oraindik ez ditut denak ikusi. Ea asteburuan astirik dudan.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 23a, 16:34:27
Egoni, eskomangan begira ibili naiz, tipografia berberak erabiltzeko,
https://euskomanga.com/forum/viewthread.php?thread_id=23
Jaitsi egin ditut baina ez dakit nola instalatzen diren... :xurga:
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 23a, 18:08:53
.ttf fitxategiaren gainean eskumaz klikatzean ez zaizu "instalatu" aukera agertzen?
Bestela "C:" barruan "Fonts" karpeta bilatu eta fitxategiak bertan utzi (Windowsen ari bazara, bestela ideiarik ez).

Dena dela, zer asmo duzu font horiekin? Gogoan dut bere garaian pertsonaia bakoitzarentzat kolore desberdina erabiltzen genuela eta abar, baina agian ez du merezi horrenbesteko lana hartzerik. Tekniketarako font desberdinak erabiltzea ere ez nuke egingo.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 23a, 19:17:21
Fontak baino, uste nuen estiloak zirela, eta Luffyri edo beste edozeini zuzenean txertatu ahalko zitzaiela.
Ideia, frogak egitea zen, erasoak zuek esandako era horretan jartzeko.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 23a, 20:43:16
Fontak dira, bai. Estiloak .ass fitxategian bertan sortzen dira. Gaur egun erasoetarako estiloak aldatzen aritzea denbora alferrik galtzea dela iruditzen zait. Onena erasoak elkarrizketa-lerro sinple bat bezala idaztea litzateke, modu bizkor eta txukunean. Nik uste.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 25a, 02:37:35
468!
Hau asko kostatu zait!! :evil:
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 25a, 14:54:30
Sekuako lana egiten ari zara Arsenicum!
Erritmo honetan laster dugu Marineford osoa euskaraz!  :txalo1:
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 27a, 16:16:22
469.na prest.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 03a, 12:02:20
470.na bukatzeko "as bajo la manga" itzultzea falta zait.

http://intza.armiarma.eus/cgi-bin/bilatu2.pl?kodea=el02772

Hemengo lokuzioetan "atzera mardo egin" jartzen du. Dudan nago horrela jarri edo beste era batera. Nik behintzat ez dut inoiz entzun esakera hori. Zer uste duzue?

Lokuzioaren fitxa
atzera mardo egin
Azalpena: indarrak azkenerako gorde
Adibideak:
--   Atzera-mardo egin
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: guardar un as en la manga
Frantsesez: garder une poire pour la soif
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Martxoaren 03a, 15:43:40
Ez nuen inoiz "atzera mardo egin" entzun, baina oso arraro geratzen da.  :xurga:

Saiatu testuinguruaren arabera itzultzen. Gaztelerazko itzulpena ere ez da literala azken batean.

"kaigun ga ookiku shikakeru" -> Itsas Armadak indar betean ekin dio.

Hori da lerroa, ezta?  :barre:
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 01:24:46
Bai, hori zen! 470.na prest!

470. atal honetao eszena bat ere asko gustatzen zait. Belatzbegi eta Vista borrokan dauden bitartean, Belatzbegik Luffyri buruz pentsatzen duena. Begiratuko duzu Egoni, horrela ondo dagoen, edo zerbait aldatuko zenuke?

Bestalde, hika idaztearenak gero eta gehiago "larritzen" nau...

Japonieraz badaude hitzegiteko modu asko.
Dono,San,Sama,Kun... ez dakit horretariko zein den Hika hitzegitea eta zein berorika adibidez... eta nik Hika erabiltzen ez dudan arren, Luffy eta Acen arteak hika egin beharko luketela uste dut. Ezta?

Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 11:39:17
Dono, san, sama, kun eta horiek ez dute hikarekin zerikusirik. Hika zerbait izatekotan japoniarrek darabiltzaten azentu/dialektoak liratekeela esango nuke.

Egia esan ez nuke jakingo esaten hika noiz erabili zehazki. Hizkeragatik adibidez Gokuri izugarri nabari zaio hizkera nolabait esateko "brutoagoa" edo "herrikoiagoa" erabiltzen duela. Hala ere nik ez diot hika ipini ez konplikatzearren.

Pertsonaien arteko erlazioak kontuan hartuta, Luffy eta Aceren artean hika erabiltzea litzateke normalena. Baina Luffyk japonieraz hizkera berbera erabiltzen du mundu guztiarekin. Horrek guztiekin hika erabiltzen duela esan nahi du? Niretzat behintzat konplikatua da hika noiz erabili erabakitzea.

Belatzbegiren hitzalditxoa ongi dago, bai. Nire ere gustatzen zait zati hori :)
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 16:15:28
Ez duzu pentsatu behar japoniarrek hika noiz egingo luketen, euskaldunek baizik. Anai-arreba eta lagun artean hika, gurasoek seme-alabei ere, edo errestu gabe hitz egiterakoan edo mespretxuz ere hika (gaizkileak, gaiztoek onei hitz egiterakoan,...). Beste kasuetan zuka beharko lukete: zaharrei, nagusiei, maisuei,...

Japonierako atzizkiek ez dute zuzenean honekin zerikusirik, baina bai zeharka. Norbaiti -san/-sama atzizkiaz deitzen badio, zuka behar du. Karate Kid-en Daniel-san adibidez, Daniel jauna litzateke eta hori, nahiz eta maisuak ikasleari esan, errespetuz da, euskaraz ez dauka zentzurik norbaiti jauna deitu hika eginez: "Daniel jauna, lan bikaina egin duk". Beste gauza bat da euskaraz zentzurik duen maisu batek ikasleari jauna deitzea.

Zuk erabaki beharko duzu zein kasutan den atzizki horiek itzulpenik duten, baina hauek zein hizkera erabili behar den defini dezakete.

Begiratu hau langungarri bazaizu: https://es.wikipedia.org/wiki/Honoríficos_japoneses
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 05a, 14:01:55
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 16:15:28
Ez duzu pentsatu behar japoniarrek hika noiz egingo luketen, euskaldunek baizik. Anai-arreba eta lagun artean hika, gurasoek seme-alabei ere, edo errestu gabe hitz egiterakoan edo mespretxuz ere hika (gaizkileak, gaiztoek onei hitz egiterakoan,...). Beste kasuetan zuka beharko lukete: zaharrei, nagusiei, maisuei,...

Japonierako atzizkiek ez dute zuzenean honekin zerikusirik, baina bai zeharka. Norbaiti -san/-sama atzizkiaz deitzen badio, zuka behar du. Karate Kid-en Daniel-san adibidez, Daniel jauna litzateke eta hori, nahiz eta maisuak ikasleari esan, errespetuz da, euskaraz ez dauka zentzurik norbaiti jauna deitu hika eginez: "Daniel jauna, lan bikaina egin duk". Beste gauza bat da euskaraz zentzurik duen maisu batek ikasleari jauna deitzea.

Zuk erabaki beharko duzu zein kasutan den atzizki horiek itzulpenik duten, baina hauek zein hizkera erabili behar den defini dezakete.

Begiratu hau langungarri bazaizu: https://es.wikipedia.org/wiki/Honorificos_japoneses



Eskerrikasko Jonny, orain zerbait argiago geratu zait japoniar hizkuntzak darabiltzan forma hauek. Hau irakurrita beste duda bat ere sortzen zait. Bizarzurik bere tripulazioko guztiak semetzat hartzen ditu, eta ez dakit Hika hitzegingo lieken.

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 11:39:17
Dono, san, sama, kun eta horiek ez dute hikarekin zerikusirik. Hika zerbait izatekotan japoniarrek darabiltzaten azentu/dialektoak liratekeela esango nuke.

Egia esan ez nuke jakingo esaten hika noiz erabili zehazki. Hizkeragatik adibidez Gokuri izugarri nabari zaio hizkera nolabait esateko "brutoagoa" edo "herrikoiagoa" erabiltzen duela. Hala ere nik ez diot hika ipini ez konplikatzearren.

Pertsonaien arteko erlazioak kontuan hartuta, Luffy eta Aceren artean hika erabiltzea litzateke normalena. Baina Luffyk japonieraz hizkera berbera erabiltzen du mundu guztiarekin. Horrek guztiekin hika erabiltzen duela esan nahi du? Niretzat behintzat konplikatua da hika noiz erabili erabakitzea.

Belatzbegiren hitzalditxoa ongi dago, bai. Nire ere gustatzen zait zati hori :)


Ace eta Luffyren artekoa hika jarriko dut beraz.
Marineford-en tripulazioa banaturik dagoenez, ez dut arazorik nakamen artean nor norekin hika edo zuka dabilen. (Sanjiren Robin-swan, Nami-chwan eta hoiek...) Arazo hori beste saga baterako utziko dugu  :cool2:

PD: 471.na igo dut. Hauek denak behin-behinekoak dira. 477ra heltzerakoan, zuzenketak egin eta Bideo ta guzti igotzen hasiko naiz.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Martxoaren 05a, 22:28:07
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Martxoaren 05a, 14:01:55
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 16:15:28
Ez duzu pentsatu behar japoniarrek hika noiz egingo luketen, euskaldunek baizik. Anai-arreba eta lagun artean hika, gurasoek seme-alabei ere, edo errestu gabe hitz egiterakoan edo mespretxuz ere hika (gaizkileak, gaiztoek onei hitz egiterakoan,...). Beste kasuetan zuka beharko lukete: zaharrei, nagusiei, maisuei,...

Japonierako atzizkiek ez dute zuzenean honekin zerikusirik, baina bai zeharka. Norbaiti -san/-sama atzizkiaz deitzen badio, zuka behar du. Karate Kid-en Daniel-san adibidez, Daniel jauna litzateke eta hori, nahiz eta maisuak ikasleari esan, errespetuz da, euskaraz ez dauka zentzurik norbaiti jauna deitu hika eginez: "Daniel jauna, lan bikaina egin duk". Beste gauza bat da euskaraz zentzurik duen maisu batek ikasleari jauna deitzea.

Zuk erabaki beharko duzu zein kasutan den atzizki horiek itzulpenik duten, baina hauek zein hizkera erabili behar den defini dezakete.

Begiratu hau langungarri bazaizu: https://es.wikipedia.org/wiki/Honorificos_japoneses



Eskerrikasko Jonny, orain zerbait argiago geratu zait japoniar hizkuntzak darabiltzan forma hauek. Hau irakurrita beste duda bat ere sortzen zait. Bizarzurik bere tripulazioko guztiak semetzat hartzen ditu, eta ez dakit Hika hitzegingo lieken.

Lehen esan bezala zuk erabaki beharko duzu hori. Nik ez dut OP ikusten baina semeei hika egitea ondo dago, erlazio mota hau indartu nahi baduzu hika, agintaritza indartu nahi baduzu zuka.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 06a, 23:20:02
472.na itzulita!

Etbko atalak begiratzen ibili naiz. 95.nean Ace agertzen da eta Luffyrekin zuka hitzegiten dut. Beraz... zuka jarriko dut dena eta kitto!
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Martxoaren 06a, 23:54:03
ETBk aspaldi utzi zion hika erabiltzeari, marrazkien bikoizketetan behintzat.
Ez dakit zein izan zen zehazki horren arrazoia, baina haiek bai garai ederrak Dragoi Bolan hika barra-barra erabiltzen zutenean edota Erraldoi hikaz mintzo zitzaienean Nobita eta besteei.

Nire aholkua nahi baduzu, utzi hika une berezietarako. Mespretxua asko nabarmendu behar denean edo norbaiten nagusitasuna asko nabarmendu behar denean adibidez.

Baina hika erabiltzerako unean, Jonnyk lehenago esan duen bezala, euskaraz pentsatuz egin behar duzu, ez japonieraz. Japoniar formak oso bestelakoak dira eta ezin duzu beti itzulpen jakin bat zehaztu forma bakoitzerako. Egoerak markatzen du itzulpena eta egoerari zentzua euskaraz ematen saiatu behar gara.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 07a, 14:06:49
473.na itzuli dut!  :festa:
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 07a, 17:38:12
474.na ere! :pozik3:
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Martxoaren 07a, 22:37:35
Kontuan izan Dragoi Bolan ere hika egiten zutenean ere zukarekin tartekatzen zutela. Hika oso esaldi motzetan erabiltzen zutelakoan nago eta ez elkarrizketa luzeetan.
Izenburua: Re: One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 08a, 12:53:10
Ondo jonny.

459-477 atalak itzulita dauzkat.

Hurrengo egunetan ikusi, zuzendu eta moldatu egingo ditut. Hikarekin esaldiren batzuk sartuko ditiat  :banan:.

Gero, muntaiak igotzen hasiko naiz. Norbaitek hurrengo egunetan ikusi eta proposamenak helarzi nahi badizkit, lehenengo mezuan jarri ditut denak rar batean sartuta, eta bideoak schichibukai fansub-etik jaitsi daitezke. Lehen mezuan dago linka baita ere.