Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2017ko Irailaren 30a, 12:11:44

Izenburua: euskaltel grabatu disko gogorrean
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Irailaren 30a, 12:11:44
Euskalkel telebistako Estrenos katean peli askok euskerazko azpitituluak dauzkate.

Dekodifikatzailearekin grabatzeko, bertatik  urteten den seinalea bikoiztu egin behar da splitter batekin (babesa kentzeko) eta hdmi seinalea grabatzeko gauza den zerbait behar da. Play jokoak grabatze dituzten gailu bereziak daude horretarako (Hauppage eta avermedia).

Beste aukera bat: euskaltel edonon instalatu PC batetan eta software bereziren batekin grabatu.

Azken bide hau da errazena eta merkeena. Jorratu al du inork bide hau?????
Izenburua: Re: euskaltel grabatu disko gogorrean
Egilea: burrundaie Noiz: 2017ko Urriaren 01a, 01:25:52
Ba nik beste modu errazago batez lortu dut: dekoa dvd grabatzaile zahar batera konektatu dut eurokonektore baten bidez, zuzenean grabatzeko aukerari eman eta kitto. Aurretik, noski, pelikulan jatorrizko hizkuntza eta euskarazko azpitituluak aukeratuta. Bihar emaitza ikusgai jarriko dut, dvd batera grabatzea lortzen badut, zeren eta grabagailua nahiko kili-kolo baitabil...
Izenburua: Re: euskaltel grabatu disko gogorrean
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Urriaren 01a, 23:22:20
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2017ko Irailaren 30a, 12:11:44
Euskalkel telebistako Estrenos katean peli askok euskerazko azpitituluak dauzkate.

Dekodifikatzailearekin grabatzeko, bertatik  urteten den seinalea bikoiztu egin behar da splitter batekin (babesa kentzeko) eta hdmi seinalea grabatzeko gauza den zerbait behar da. Play jokoak grabatze dituzten gailu bereziak daude horretarako (Hauppage eta avermedia).

Beste aukera bat: euskaltel edonon instalatu PC batetan eta software bereziren batekin grabatu.

Azken bide hau da errazena eta merkeena. Jorratu al du inork bide hau?????

Horrela asko pentsatu gabe, Camtasia edo halako zerbait erabil daiteke pantailan dagoena grabatzeko; Juego de Tronos, Walking Dead eta abar jaisten ditugunean askotan horrela grabatuak izaten dira: jarri Camtasia grabatzen, eman Play atalari bideoa maximizatuta eta ordenagailua geldirik utzi grabatzen atala bukatu arte.
Izenburua: Re: euskaltel grabatu disko gogorrean
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Urriaren 03a, 18:27:27
Eskerrik asko lagunok. Lana jarri didazue astebururako!!
Aukera biekin egingo dut froga:
1.nire  "deko"k AVI irteera dauka irudi analogikoa ateratzeko, eta hortik saiatuko naiz grabagailuarekin konentatzen

2. Aipatu duzun CAMTASIA programa instalatu eta grabatzeari ekingo diogu.

Esango dizuet.