TENGEN TOPPA GURREN LAGANN
FITXA TEKNIKOA
Izen originala: グレンラガン (Tengen Toppa Gurren Lagann)
Autorea: Hiroyuki Imaishi
Produktorea: Gainax
Produkzio urtea: 2007
Atal kopurua: 27
SINOPSIA
Mundu posapokaliptiko batean, non gizakiak lurrazpian bizitzera behartuak izan diren, lurrazpiko herrixka batean Kamina eta Simon lurrazaletik ateratzeko gogoz altxatuko dira bere ohitura eta bizitzaren aurka. Kamina herriko gaizkilea da eta Simon, berriz, herriko zulatzaile onena.
Herrian oso ohikoak dira lurrikarak egotea eta hori da ihes egiteko daukazkaten arrazoietako bat. Gainera, herria txikitxo geratzen ari zitzaien.
EZAUGARRIAK
Arduraduna: Markel529 (Deitu Markel nahi izanez gero)
Proiektuaren egoera: Amaitua
Bideoa: BD 1080p
Audioa: Japonieraz
Azpitituluak: Euskaraz
Formatua: .mkv
Tamaina: 1,3 GB-2,3 GB
DESKARGAK
ATAL GUZTIAK: https://mega.nz/#F!S4dQXbrY!glZATCMLZyc29yj748QFjg (https://mega.nz/#F!S4dQXbrY!glZATCMLZyc29yj748QFjg)
GURREN HEN ETA LAGANN HEN PELIKULAK
Autorea: Hiroyuki Imaishi
Produktorea: Gainax
Produkzio urtea: 2008-2009 hurrenez hurren
Pelikula kopurua: 2
SINAPSIA
Seriearen berdina, pelikulak seriearen laburpena egiten baitute.
EZAUGARRIAK
Arduraduna: Markel529 (deitu Markel nahi izanez gero)
Proeiktuaren egoera: Amaitua
Bideoa: BD 1080p
Audioa: Japonieraz
Azpitituluak: Euskaraz
Formatua: .mkv
Tamaina: 3.72 gb eta 6.13 gb hurrenez hurren
Pelikulak: https://mega.nz/#F!kuohEICC!lbT3oofGbIWELKAWrPY0TQ
Eskerrikasko Markel! Eskomangatik ateratakoak dira, ala zuk egin dituzu?
Ez horregatik Arsenicum! Nik egindakoak dira, baina lehenik EuskoMangan argitaratu nituen. Horregatik, pentsatu dut hemen ere argitaratzea, jende gehiagok ikus dezan. :mihi:
Ea ikusteko astirik dudan egunen baten!
Jeisten hasi naiz eta lehen atala ikusi dut. Ortografia eta estilo akatsa batzuk ikusi ditut, hauen berri ematea nahi duzu zuzenketak egiteko?
Bai, mesedez. Eskertzekoa litzateke, egia esan. Nire lehen azpititulua izan zen eta ziur nago akats asko dituela, beraz, esan beldurrik gabe!
Lehen atalean ikusitakoekin nator eta nire proposamenak luzatzen ditut. Batzutan mekanografia akatsak dira eta beste batzutan nire iradokizunak jartzen ditut, besteren batek eztabaidatu nahi badu ikus ditzan. Batzutan nire iradokizunak argudiatuta datoz, baina ez denak.
1. ATALA:
Unea | Oharra |
00:12 | Izenburua pantaila erdialdean agertzen da, arraroa egin zait eta badaezpada jartzen dut, ez baitakit nahita jarri den leku horretan. |
02:02 | Zortzugarren > Zortzigarren |
02:25 | Ez dira nahiko duinak gure etsaiak izateko > Uste dut "Ez dira nahikoa duinak" izan behar dela. |
03:00 | Atalaren izenburua falta da. |
04:29 | Oh, Kamina! => Interjekzion hauek euskaraz 'h' gabe dira: O, Kamina! (Elhuyar (http://www.euskadi.eus/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/o/E/Heu146126_0)) |
04:44 | Ez egin kasu neska petral haiei. > kasurik edo jaramonik |
05:49 | ?!?! > Ez dago gaizki baina ohikoena !? erabiltzea da (foro honetan eztabaidatu zen aspaldi (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1341.0)) |
06:52 | inorrek ez daki nora joan zen > inork |
06:54 | Esaldi hau oso denbora tarte motzean agertzen da eta ez du ia ezer irakurtzeko astirik ematen. Agian aurrekoarekin batera jartzea komeni da eta denbora pixkat luzatzea. |
07:19 | ?!?! > !? |
08:01 | Ez hasi larritu > hadi |
09:02 | Horregatik ez ditut behar kasu egiten ez didaten jendea! > Horregatik ez dut behar kasurik egiten ez didan jendea! |
10:37 | Beno, bihar goizen itzultzen banauk ez gaituztek aurkituko. > Beno, bihar goizerako itzultzen banauk, ez gaituztek harrapatuko. (Baldintza eta ondorioa komarekin bananduta) |
12:05 | Han goiean! > Han goian! |
12:09 | Han goiean dago lurrazala! > goian |
13:04 | Eh? > E? |
13:09 | Orduan esango dizut, beraz garbitu belarri horiek! > Orduan esango dizut, beraz, garbitu belarri horiek!(Normalean "beraz" hitzaren ondoren koma jartzen da) |
15:06 | Mugitu zaitez, ipurdi handi hori! > Mugi zaitez, ipurtandi hori! |
15:15 | Goian: Nota > Oharra |
| Behean: Yokok hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da. |
15:46 | Emakumeen ez dute hitz egin behar > Emakumeek |
16:29 | Simonek hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da. |
16:36 | Kaminak hitz egiten du baina estiloa Simonena da. |
18:15 | Ba-bai, Anaia! > Ba-bai, anaia! (minuskulaz beharko luke) |
18:29 | ez eta pentsatu ere! > ezta pentsatu ere! |
18:46 | Gizonak borrokatu egiten dira hil egiten baditek ere! > Gizonak borrokatu egiten dituk hil egiten badituk ere! (Ez naiz hikan oso trebea, baina "dira" moldatu egin beharko litzateke. "baditek" ez dakit ondo egongo litzatekeen, uste dut "badute"-ren baliokidea dela) |
20:05 | Uste dut Simonek hitz egiten duela baina estiloa Kaminarena da. Eta Kaminak hitz egiten badu, hika jarri beharko litzateke: bukatu diagu. |
25:43 | Nik egingo dut, beraz zuk ere egingo duzu! > Nik egingo dut, beraz, zuk ere egingo duzu! (koma) |
PD: ez zaitez damutu, e!? Badakit hasiera baten gauza asko ematen dutela.
Aipamenaren egilea: Markel529 Noiz: 2017ko Azaroaren 30a, 11:51:07
Ez horregatik Arsenicum! Nik egindakoak dira, baina lehenik EuskoMangan argitaratu nituen. Horregatik, pentsatu dut hemen ere argitaratzea, jende gehiagok ikus dezan. :mihi:
Kaixo !
Egin dituzue beste manga batzuk euskarraz ? EuskoMangak web orri bat du ?
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.
Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.
Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Berehalako arazo teknikoak direla eta, zerbitzua ez dago erabilgarri. Ez luke 24h baino gehigo iraun behar dena normaltasunera bueltatu arte.
2. atalarekin nator. Izenburuaren kontua atal guztietan dago beraz, ez dut gehiagotan jarriko.
2. ATALA:
Unea | Oharra |
07:06 | antzinako jendean zerua ikusten zuela... > jendeak |
08:08 | behatzak > atzamarrak (behatzak oinetako hatzak dira) |
08:50 | Ara, mugitu daiteke eta! > Hara (Elhuyar (http://www.euskadi.eus/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/hara*/E/Heu099848_0) 3. adibidea) |
10:33 | Zer ondo! > Zeinen ondo! |
11:00 | Experientzia berri pila bizitu dituzte gaur > Esperientzia |
15:21 | Testua pantaila erdian agertzen da. |
15:45 | Baina berak gidatzen badu nik ere gidatuko dut! > ... gidatzen badu, nik ere... (koma) |
16:35 | burutik joatzen dira ginduak > burutik joaten dira aginduak |
17:26 | ?! > !? |
19:21 | ganmen ziztzinak! > ziztrinak |
19:25 | ?!?!?! > !? |
20:10 | Kolpe letala! > Kolpe hilgarria! |
21:12 | Nota > Oharra |
21:18 | Nire > nire (aurreko lerroa komarekin amaitzen da, beraz, minuskulaz jarraitu behar du) |
24:15 | Behean: urrengo > hurrengo |
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.
Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Milesker ! oso ongi egin da web orri hori !
Egun batzuetan ezin sartu Bartzelonan nengoelako eta hara ikusi dut lana egin didazula, James! Mila esker! Orain jarriko naiz zuzenketan.
Ikusten dudanez akats asko teklatuan nahi gabe emandako hizkiak dira, ea nire hurrengo azpitituluetan adi nagoen!
Horrez gain, izenburuarena nahita dago hor jarrita, baina orain dela urtebete baino gehiago egin nuen eta orain ez nago ziur hor uzteari buruz. Zer diozu zuk?
Aipamenaren egilea: Markel529 Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Egun batzuetan ezin sartu Bartzelonan nengoelako eta hara ikusi dut lana egin didazula, James! Mila esker! Orain jarriko naiz zuzenketan.
James baino nik jarri ditut zuzenketak :barre:
Aipamenaren egilea: Markel529 Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Ikusten dudanez akats asko teklatuan nahi gabe emandako hizkiak dira, ea nire hurrengo azpitituluetan adi nagoen!
Bai, horrelakoak ugari daude ataletan zehar. Hurrengo atalak jartzen jarraituko dut.
Aipamenaren egilea: Markel529 Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Horrez gain, izenburuarena nahita dago hor jarrita, baina orain dela urtebete baino gehiago egin nuen eta orain ez nago ziur hor uzteari buruz. Zer diozu zuk?
Nire ustez hobe da azpidatziak behe inguruan jartzea, baina beno, izenburua izanda ez da ere hain garrantzitsua. Dagoen moduan jarrita
Barkatu, nahaztu egin naiz. Eskerrik asko, Jonny! Azkenean, izenburua kendu egin dut. Lehen ondo zegoela uste nuen, baina gabe hobeto ikusten dut, egia esan.
Kendu egin duzu edo azpian jarri? Azpidatzi gabe beti dago hobeto, baina idatzita zer dagoen eta zer esaten den jakin behar dugu XD
4. ATALA:
Unea | Oharra |
02:09 | Zer botere ezezagu ni izango dute... > ezezagun izango |
02:13 | EGINTEN > EGITEN |
03:56 | eskularriak > eskularruak |
04:05 | Ah,... > A,... / trasto > traste |
04:44 | Oh,... > O,... |
04:55 | Honetan ez nago ziur, ez baitakit mecha esan nahi duen: Nire machatxoa > mechatxoa |
06:37 | Zein da azaroa? > arazoa |
07:19 | Ez hartu niri adarrik gero! > Ez niri adarrik jo gero! (adarra jo eta ez adarra hartu) |
10:31 | duguun > dugun |
10:56 | gutsiesteko > gutxiesteko |
11:09 | ordundik > ordutik |
12:08 | Ara! > Hara! |
12:47 | Hauek atzetik egon gara... > Hauen |
12:55 | Anaia.arreba beltzak > Anai-arreba |
13:07 | Kaminak hitz egiten du baina estiloa Simonena da. |
15:04 | arimank > arimak |
18:18 | hanguagoa > handiagoa |
18:43 | Ez zaiak > zaidak |
18:45 | gaunera > gainera |
19:08 | zaiak > zaidak |
19:17 | degok > zegok |
19:31 | fuzioa > fusioa |
20:53 | Ah,... > A,... |
21:18 | Uste duk > dut |
21:40 | noinbait > noizbait |
22:15 | Itzulo > Itzuli |
5. ATALA:Atal honean Rossiuk marroi kolorea darabil estiloan, baina hurrengoetan zuria, ez dakit arrazoi jakinen bat dagoen horretarako, baina atal guztietan berdina izatea komeni izaten da.
Unea | Oharra |
02:15 | Ah > A |
04:07 | Zeruko aingerua dira! > Zeruko aingeruak dira! |
04:48 | Jainkoaren aurpegiak bidali zaituztete? > zaituzte (zaituztete izateko jainkoaren aurpegiek izan beharko luke, baina jainkoaren aurpegi bakarra dago ez?) |
6:50 | Eh? > E? |
07:33 | dut1 > dut! |
10:06 | Ara! > Hara! |
10:32 | Apaizaren estiloa normalean egoten den lekua baino azpirago dago. |
11:28 | auakeratu > aukeratu |
12:02 | Oh > O |
12:39 | Eh? > E? |
12:46 | herrikar > herritar |
13:39 | Eh! > E! |
14:30 | Ara! > Hara! |
14:40 | ?! > !? |
| Nolatan kontrolatu ditzake horrelako jendean jainkoak!? > Egia esan ez dut ulertzen zer esan nahi duen, baina zerbait ondo ez dagoelakoan nago. |
14:54 | potrotik > potrorik |
14:55 | Ba al dizutu? > dituzu |
15:08 | Kaminaren estiloa da, baina herritarren batek hitz egiten du. |
17:23 | diket > ditek |
21:06 | Bai1 > Bai! |
21:14 | enpe > menpe |
6. ATALA:
Unea | Oharra |
02:45 | Eh? > E? |
02:49 | Eh? > E? |
02:53 | zaide > zaude |
03:25 | Oh, oh, oh! > O, o, o! |
04:22 | jarraitzen badugu ez al du > jarraitzen badugu, ez al du (koma) |
05:28 | Eh? > E? |
05:52 | gu agurea eramatera etorri gara > gu agurea ekartzera etorri gara (uste dut kasu honetan etorrirekin hobeto dagoela ekarri erabiltzea) |
06:07 | Ongietorri denoi! > Ongi etorri |
06:30 | Zuen ekintzek jendearen bihotza ausardiaz eta itxaropenez bete dituzue... > "Zuen ekintzek jendearen bihotzak ausardiaz eta itxaropenez bete dituzte..." edo "Zuen ekintzekin jendearen bihotzak ausardiaz eta itxaropenez bete dituzue..." |
06:55 | Itsura > Itxura |
07:03 | Hala ere, ia bukatu dute azaltzen. > Ez dut ulertzen. Ez da afaltzen izango? |
07:42 | Eh? > E? |
07:50 | Eh? > E? |
10:18 | Ah? > A? |
10:26 | Eh? > E? |
10:30 | Gainera Yokorenak itxura polita dute. > Yokorenek izan beharko luke, baina arraroa gelditzen da, agian hobe "Gainera, Yokoren titiek itxura polita dute." (koma ere). |
12:05 | ipurzuloan > ipurtzuloan |
12:07 | Eh? > E? |
12:10 | Ah! > A! |
13:42 | Ez nuen sekula pentsatu, baina oso ausarta eta habila egiten ari da. > Ez nuen sekula pentsatuko, baina oso ausarta eta abila egiten ari da. |
13:53 | Ara... > Hara... |
14:59 | Gizakiak ehizatek oordua da > Gizakiak ehizateko ordua da |
15:29 | Eh! > E! |
16:21 | Eh? > E? |
17:37 | Ah! > A! |
17:39 | Oh! > O! |
18:13 | Eh! > E! |
18:35 | Emakumeen ihes egin...! > Emakumeek ihes egin...! |
18:45 | Kaminak hitz egiten du baina estiloa neska ilehoriarena da. |
18:57 | ... honek zuek joakerari zigorra emango dio. > ... honek zuen joakerari zigorra emango dio. |
19:01 | Edderenen > Ederrenen |
19:16 | Mundu honetakok Jainkoa! > Mundu honetako Jainkoa! |
19:31 | biraurik > biraorik |
20:25 | Eh, > E, |
20:57 | Simonek hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da ("Honek ez du jasango!" esaldian). |
7. ATALA:
Unea | Oharra |
01:38 | Eguna badarate borrokan > daramate |
01:57 | hilegabeko > ilegabeko |
03:15 | danok > denok |
05:24 | Zer handia > ez dakit ondo edo gaizki dagoen, baina nik "Zeinen handia!" jarriko nuke. |
06:02 | ¿? > ? |
06:32 | izzanda > izanda |
06:46 | Espiral Erregearen 4 erregeetako bat naizenez, > jeneraletako |
06:48 | Zigortuko zaituztet. > zigortuko (aurreko lerroa komarekin amaitzen da, beraz, hau minuskulaz hasi behar da) |
06:51 | Kaminak hitz egiten du, baina estiloa besteren batena da. |
07:33 | Ez gutsietsi Gurren-Laganna! > Ez gutxietsi Gurren Laganna! |
| *Gurren Lagann gidoiarekin jarri duzu hemen, baina gehienetan gidoi bage jarri duzu (hurrengo ataletan ere). Ez dakit zein den egokiena, baina hau behin bakarrik jarriko dut, atal guztietan apuntatzea larregi baita. Gainera gidoia jarri edo ez erabakitzean Notepad++ aplikazioarekin find/replace azkar bat egin dezakezu (maiuskulak eta minuskulak kontuan hartuta noski). |
08:08 | jun > joan |
13:35 | ?! > !? (agian honekin ere fitxategi guztietan batera alda dezakezu, horrela ez dut hau apuntatzen jarraitu beharrik, zer diozu?) |
14:11 | Kamina eta Simon jipoiy¡tzen daude! > jipoitzen ari dira! (daude baino hobeto) |
14:55 | Simonek hitz egiten du baina Kaminaren estiloa agertzen da. |
15:03 | objektibo > jomuga |
17:15 | hilegabeko > ilegabeko |
17:27 | itziliko > itzuliko |
17:53 | hauek zonako ganmenak... > Hauek inguruko/eskualdeko ganmenak... (bi aukera ezberdin) |
18:22 | Baina Laganna konpondu zenean berriro agertu zen. > banandu (Gurren-Laganna bakarrik konpondu zen, baina gero Laganna banatzean Gurrenari matxurak agertu zitzaizkion berriz.) |
18:24 | Pentsatzen zuen bezala > nuen |
18:40 | Hala ere kontuz... > Hala ere, kontuz... (koma) |
18:42 | Zerbait sinesten bada itsu itsuan, bere buru suntsitzeko arriskua existitzen da. > Zerbait itsu-itsuan sinesten bada, bere burua suntsitzeko arriskua existitzen da. (itsu-itsuan gidoiarekin) |
19:04 | Ondo ondo! Pozten naiz zuek ezagutzen! > Ondo, ondo! Pozten naiz zuek ezagutzeaz! (koma) |
20:13 | Simonen borroka izpiritua badu... > Simonek |
20:50 | Kaminak hitz egiten du, baina estiloa Yokorena da. |
21:00 | ?! > !? |
21:12 | Nota > Oharra |
21:29 | garu > gero |
| Gainera, Yokok hitz egiten du, baina beste estilo bat dauka (kolorea eta kokalekua ere beherago agertzen da) |
21:35 | Itsu itsuan > Itsu-itsuan (gidoia) |
21:37 | Simon han egon ez balitz hilda egongo zinatekeen. > ... balitz, hilda... (koma baldintza eta ondorioa banatzeko) |
Beno, esango didazu ?! > !? aldaketa automatikoa egingo duzun.
Tira, denbora asko daramat hemen sartu gabe eta ikusten dut hala ere zuzenketak egiten egon zarela. Eskertzen dizut, benetan! Ahal bezain lasterren jarriko naiz.
Rossiurenari buruz, ez dut gogoratzen zergatik egin nion aldaketa hori aspaldi azpititulatu nuelako, baina esango nuke aurrerago kolore marroia beste pertsonai bati hobeto zihoakiola pentsatu nuelako izan zela. Dena den, 5. atalean zuriz utziko dut eta kitto. Mila esker berriro ere!
Ez nuen jarraitu erantzunik ez nuelako erantzunik jasotzen. Nahi izanez gero, jarrai dezaket.
Eskertuko nizuke, horrela etorkizunean ondo idazten jakingo dudalako, baina nahi bezala. Egia esan, 4 hilabete pasa nituen ezer egin gabe, ez Euskomangan, ezta Tengen Toppa zuzentzen ere, ez daukat barkamenik! :tiroegin:
P.D. 3. atalaren zuzenketa egin al zenuen? Orain egin nahian nabil eta ez dut aurkitzen.
P.D. 2: "?!ari" buruz, automatikoa egingo dut, bai, berriro gerta ez dadin, baina nire azken lanetan ondo idazten ari naiz.
Ba uste nuen 3.a jarri nuela, baina antza denez ez dut jarri.