Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: david_Est Noiz: 2018ko Apirilaren 11a, 10:03:56

Izenburua: Nola lortu Shinchan-en atal gehiago
Egilea: david_Est Noiz: 2018ko Apirilaren 11a, 10:03:56
Shinchan-en zale amorratua naiz ta 150 kapitulu edo baditut , baina... norbaitek ba al daki norekin harremanetan jarri kapitulu gehiago eskuratzeko?
Nekane Sarobe doblatzailearekin saiatu nahiz harremanetan jartzen lortu barik...
Izenburua: Re: Nola lortu Shinchan-en atal gehiago
Egilea: Ajubita Noiz: 2018ko Apirilaren 15a, 10:35:31
Nik atal ia guztiak dauzkat baina sekulako kakanahastea daukat. Hemengo gida (https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Episodios_de_Shin-chan) honen arabera zenbatzen ari nintzen, baina puntu batetik aurrera atalak binaka datoz zenbatuta eta hirunaka izan beharko litzateke. Gero gainera atal bereziak oso desordenatuta ematen dituzte eta oso zaila da zenbatzeko.

Orain liatuta nabil, baina ekainean astia izango dut honi begirada definitibo bat emateko eta seriea igotzeko. Gogoraidazu orduan, mesedez, ze bestela ahaztu egingo zait.

PD: Zenbatzen hasita 499 atal dauzkat konprimituta eta beste 71 konprimitzeko. Errepikatuak egongo dira, batez ere konprimitzeke daudenen artean, baina badiotsut oso gutxi faltako zaizkidala. Oso zaila izaten zen jakiten noiz emitituko zituen ETBk falta zitzaizkidanak, ze denboraldika emititzen zuen, nahi zituen saltoak emanda, eta falta zitzaizkidanak denboraldi hasieretakoak ziren.