Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abuztuaren 01a, 14:59:07

Izenburua: 978 Film ditugu Euskaraz (Irudi Errealekoak)
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abuztuaren 01a, 14:59:07
Aspalditik neraman hau jakin nahian. Ez dakit zein unetan joan zitzaigun eskutik... (Artadi, Godelet eta Burrundaieri esker batez ere)...
Bazeuden aurkibide batzuk baina 2016tik edo ikutu gabe zeuden.

Filme guztien auditoria antzeko bat egin dut. Ez dut ziurtatzen %100an fidagarria izango denik baina %99an bai.

978 Filme ditugu Foroan Zerrendatuta. Nik 950 jaitsi ahal izan ditut forotik. Hemen dago offline Filmeen Zerrenda. Norbaitek offline daudenak (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5496.0) igotzen lagundu nahiko balu, esan dezala, edo igo ditzala eta filmean bertan abisatu. Azpitituludunak batuta (150), 1000tik gora ditugu.

Duda batzuk izan ditut. Batman Lego Filma Animaziozkoa den arren, hemen sartu dut, Batmanen Filmeekin batera egon dadin. Kutxidazu Bidea Ixabel Antzerkia ez dut sartu Filmeen barruan, nahiz eta Foroan zerrendaturik dagoen. Filme askok bi bertsio ezberdin dituzte, kalitate ezberdinekin.
Izenburua: Re: 978 Film ditugu Euskaraz (Irudi Errealekoak)
Egilea: burrundaie Noiz: 2018ko Abuztuaren 04a, 10:55:27
Egun hauetan oso lanpetuta ibili naiz, eta gaur sartu naiz foroan aspaldiko partez. Gaur bertan ekingo diot  offline dauden filmeak berrigotzeari.  :orden2:
Izenburua: Re: 978 Film ditugu Euskaraz (Irudi Errealekoak)
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abuztuaren 04a, 23:18:33
Eskerrik asko Burrundaie! Lanpetuta... ala oporretan?? Abuztuan Lanpetuta?