Euskal Encodings

Orokorra => Foroko erabiltzaileek jakin beharrekoak => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2018ko Azaroaren 02a, 15:36:10

Izenburua: Webgune Lagunak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Azaroaren 02a, 15:36:10
Euskomanga: (https://euskomanga.com) Fansub bat gara: EuskoManga. Manga eta animea euskarara itzultzeaz gain, komunitate bat eratzen dugu zaletasun bera lagunartean partekatuz.

Azpitituluak: (https://azpitituluak.eus/) 2008. urtean jaio zen Azpitituluak Euskaraz proiektua Luistxo Fernandezen eskutik. Komunitateko lanak koordinatuz, hainbat lagunen bidez azpitituluak kargatuz, eta Open Data Euskadiren eta Filmazpit-en ahalegin publikoak elkartuz, 10 urtean mila inguru azpidatzi bildu ziren.   

Game Erauntsia: (https://gamerauntsia.eus/) Bideo jokoak gustuko dituzula? Zeren zain zaude! Hemen denetarik aurkituko duzu eta gainera euskaraz! Gozatu gure komunitatean parte hartuz eta animatzen bazara zuk ere zure txoko propioa izan dezakezu gure taldean! Zer animatzen?

Librezale: (https://librezale.eus/) Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz. Librezalen parte hartu nahi izanez gero, begiratu gure webguneko Parte hartu nahi duzu?
Izenburua: Re: Webgune Lagunak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 14a, 12:19:31
azpitituluak birritan dago jarrita
Izenburua: Re: Webgune Lagunak
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Urtarrilaren 14a, 12:46:31
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 14a, 12:19:31
azpitituluak birritan dago jarrita
Baina gero goiko barran ondo jarrita dago.