Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 22a, 23:43:38

Izenburua: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 22a, 23:43:38
Hasieran nire mugikorreko arazoa zela uste nuen baina goiko laster markak kendu dira.
Lehen gogokoenak, aurkibidea eta webgune lagunak zeuden, oso erabilgarriak zirenak. Suposatzen dut arazo bat izan dela eta ez direla nahita kendu.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Ekainaren 23a, 14:08:46
Ba nik ez daukat gogan horrelakorik ikusi dudanik, foroan web-gune lagunak delakoa ez dudala inoiz ikusi esango nuke. Edo inoiz ez konturatu behintzat.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Ekainaren 23a, 15:28:31
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Ekainaren 22a, 23:43:38
Hasieran nire mugikorreko arazoa zela uste nuen baina goiko laster markak kendu dira.
Lehen gogokoenak, aurkibidea eta webgune lagunak zeuden, oso erabilgarriak zirenak. Suposatzen dut arazo bat izan dela eta ez direla nahita kendu.
Arrazoia duzu.

Foroa noizean behin (urtean pare bat aldiz edo) izorratu egiten da oraindik ez dakit zergatik. Oker ez banabil ostegunean izan zen azken aldia.

Mezuen datubaseak ez dauka arazorik, beraz, foroan idatzitako mezuak ez dira galdu. Arazoa foroaren artxiboetan dago. Soluzio bakarra aurkitu diot: foroaren artxiboak ezabatu eta segurtasun kopia bat kargatzea. Hurrengo berriro gertatzen denean, denboraz eta gogoz ondo banabil, gehiago sakonduko dut, baina interneten aurkitu ditudan soluzioek ez dute funtzionatu...

2018ko urrikoa da daukadan azken segurtasun kopia, beraz aipatzen duzuen atal hori galdu egin da. Ez dakit nork egin zuen atal hori, baina egin dezala berriro mesedez; egindakoan, segurtasun kopia berri bat egingo dut, eta horrela berriro gertatzen bada, atal horrekin berreskuratuko dugu.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 23a, 22:30:11
ongii, bestela momentuz aurkibidea erantsi, jendea errazago aurki dezan. Nik ezin dut egin.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Ekainaren 24a, 14:51:32
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Ekainaren 23a, 22:30:11
ongii, bestela momentuz aurkibidea erantsi, jendea errazago aurki dezan. Nik ezin dut egin.
Baina horretarako add-on bat instalatu behar zen, eta ez naiz gogoratzen zein zen. Oker ez banabil, barra horretan defektuz ezin da ezer gehitu, edo nik behintzat ez dut ezer aurkitu...
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Ekainaren 25a, 20:13:15
Nik instalatu nuen add-on hori. Bihar azterketa bat daukat, baina etzi begiradatxo bat botako diot, ea gogoratzen dudan zein zen add-on hori.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Ekainaren 26a, 17:30:30
Instalatu dut berriro ere. Zorionez, informazioa gordeta zuen eta automatikoki jarri da lehen zegoen moduan.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Ekainaren 26a, 18:07:39
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Ekainaren 26a, 17:30:30
Instalatu dut berriro ere. Zorionez, informazioa gordeta zuen eta automatikoki jarri da lehen zegoen moduan.
Eskerrik asko!

Klaro, informazio hori datubasean egongo zen eta datubasea lehengoa da.

Segurtasun kopia berria egingo diot.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Ekainaren 27a, 15:31:05
Behingoagatik zerbait gure alde dugu!
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 27a, 21:44:55
Balee perfekto milesker  :Olatu:.
Itxiko dut, ez baitugu hau gehiago behar.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 01a, 13:59:34
Balee supongo honekin erlazionatuta dagoela, batez ere segurtasun kopiekin eta hori, baina orain youtubeko bideoak zuzenean ikustekoa ez dago.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 01a, 15:37:22
Add-on bat instalatzea baino ez da, baina nik ez dakit zein instalatu zen zehazki.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 01a, 17:36:54
Eta seguruenik add on horietako bat denez "kontaktuak" edo horrelako zerbait jartzea eta instagram kontua gehitzea ongi legokela uste dut.
Berriak eta grazia pare bat jendeak erraz ikus ahal izateko modu bikaina da nire ustez.

https://www.instagram.com/euskalencodings/?igshid=1qtwf2vgh4ylb
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Uztailaren 01a, 19:37:24
Egia, Youtubeko addona ere instalatu zen. Jarrita.

Instagramekoan enoa eskurik sartzera ze ez dut sekula erabili Instagramik eta ez dut beharrezkoa ikusten, baina besteren batek egin nahi badu, nigatik ongi.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 03a, 18:29:43
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Uztailaren 01a, 19:37:24
Egia, Youtubeko addona ere instalatu zen. Jarrita.

Instagramekoan enoa eskurik sartzera ze ez dut sekula erabili Instagramik eta ez dut beharrezkoa ikusten, baina besteren batek egin nahi badu, nigatik ongi.
Eskerrik askoo, fijatu naiz baita "news" kendu dela. Jarri nahi baduzue, nik beti itxita neukan ordea (egia esan berriak tamaina desberdina izatean, zerbait sakatu behar nuenean berria aldatzen bazen foroa pixka bat jeitsi edo igotzen zen eta ez nuen nahi nuena sakatzen, desorosoa suertatzen)



Instagram nire ustez oso baliagarria da jendeak gu ezagutzeko. Oraindik ez dut ezagutzen 16-30 inguruko inor foro hau ezagutzen zuenik nik aipatu baino lehen. Inor ez. (Neska bat ezagutzen ndut One piece hemen ikusi arren ez zekiela foro honen izena "marrazki bizidunak" aurkibidetik sartzen baitzen)
Instagram gazteen artean hedatuen dagoen sare soziala denez, logikoa da pentsatzea erabilgarri izan daitekela. Momentuz 200 pertsona baino gehiago jarraitzen dute kontua eta gora doa egunero. EE-ra Igotzen den eduki berria erakusteko modu bikaina da. Adibide bat jartzearren: pertsona gehiagok daki "Johnny-k bere fusila hartu zuen" filma euskal encodingsen dagoela instagram bidez, foroa ikusteagatik baino (eta post horretan dauden bisita batzuk bot-ak direla jakinda zer esanik ez). Are gehiago esango nuke, Facebook eta Twitter gehitu beharko genituzke (uste dut facebook bat dagoela, ez dakit nork daraman, baina "kontaktuak" berri horretara gehitu beharko litzateke)
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 04a, 15:09:18
Facebookeko kontua Taichisanek eta nik "erabiltzen dugu". Instagrameko kontua jarraitzen dut eta ikusi dut nahikotxo mugitzen duzula. Mezu pribatutik idatziko dizut Josu.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 04a, 16:07:44
Proba
Spoiler

[instagram]https://www.instagram.com/p/ByFTO3VnF2k/[/instagram]
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Uztailaren 08a, 21:59:26
Orain suposatzen da aurkibidea eta webgune lagunak nonbait ikusi behar ditudala?
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 09a, 15:11:03
Instagrameko mod hori instalatzerakoan aurkibideko barra horren mod-a "erori" egin da.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 09a, 15:22:36
Orain, botoiak ondo ikusten ez diren arren, ondo dabiltza denak; bai youtubekoa, bai instagramekoa, bai barra tresnakoa.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Uztailaren 09a, 22:35:56
Orain bai. Egia esan, inoiz ez naiz bi horietaz konturatu orain arte XD
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 09a, 23:10:20
Ba foroa erorita egon da eta seguruenik instagrameko mod horregatik izan da, beraz... ez dugu berriro jarriko. :kolpe:
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Uztailaren 23a, 19:26:42
Norbait zerbait konfiguratzen ibili da? Foroa izorratuta zegoen.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 23a, 19:37:45
Baina gehigarri berriak gaizki daudelako da edo d-dos atakeren batengatik?
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Uztailaren 23a, 21:38:48
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Uztailaren 23a, 19:37:45
Baina gehigarri berriak gaizki daudelako da edo d-dos atakeren batengatik?
Ez da eraso bat izan.

Eta pentsatzen jarrita, uste dut arazo puntual bat izan dela, ze lehengo foroa martxan dago. http://www.euskal-encodings.com/smfa/index.php helbidean dago arratsaldeko foroa, eta badabil...
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Azaroaren 11a, 09:41:32
Berriro gertatu da eta oraingoan logoa aldatu da baita.

(https://imgur.com/4jqrYlT.png)
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Azaroaren 11a, 12:36:00
Atzo foroa izorratu zen eta neukan backupa zaharra zen; mezuak mantentzen dira, baina deiseinua lehengoa da.

Ea gero ondo jarrita backup bat egiten diodan. Jartzazue bilatzailea, eta goiburua nire kontu.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Azaroaren 12a, 07:43:28
Goiko barra eguneratuta.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Sipiha Noiz: 2019ko Azaroaren 30a, 13:43:15
Kaixo, nabigazio barran ez da "aurkibidea"-ren esteka agertzen. Ez dakit nahi gabe "reseteatu" den edo zer, baina esteka hori oso interesgarria da eskura izatea  :keinu:
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Azaroaren 30a, 15:59:30
Aipamenaren egilea: Sipiha  Noiz: 2019ko Azaroaren 30a, 13:43:15
Kaixo, nabigazio barran ez da "aurkibidea"-ren esteka agertzen. Ez dakit nahi gabe "reseteatu" den edo zer, baina esteka hori oso interesgarria da eskura izatea  :keinu:
Ba betikoa gertatu da: foroa izorratu eta segurtasun kopia bat kargatu behar.

Baina ez dut ulertzen zergatik agertzen den goiko barra zaharkitu hori, ze apropos hartu nuen segurtasun kopia bat barra ondo jarri ostean.

(https://i.imgur.com/y0Vo3iR.png)

Arsenicum, jarri berriro ondo mesedez, eta kopia berri bat egingo dut. Baina berriro diot: ez dakit zergatik gertatzen den hau...
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Azaroaren 30a, 16:31:26
Nire ustez SMF-ren beste tema bat erabili beharko genuke. Hau arazoak emateaz aparte ez da politegia
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Abenduaren 01a, 13:02:28
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Azaroaren 30a, 16:31:26
Nire ustez SMF-ren beste tema bat erabili beharko genuke. Hau arazoak emateaz aparte ez da politegia
Hori eginda beste hainbat arazo ager daitezke.

EDIT: Zentoa gaia probatu dut eta goiburuaren arazoa bakarrik aurkitu diot, egia esan.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Abenduaren 01a, 14:01:52
Beno, segurtasun kopia berria eginda barra ondo jarri ostean. Hartutako kopia igo berri dut zerbitzarira eta barrak hor jarraitzen du.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Sipiha Noiz: 2019ko Abenduaren 09a, 19:01:42
Ikusten dut webgunea httpS-n dagoela  :pozik3:
Baina aurkibidean  (https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies) ez dira pelikulak agertzen  :xurga:
Mixed Content: The page at 'https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies' was loaded over HTTPS, but requested an insecure XMLHttpRequest endpoint 'http://vps649543.ovh.net:3000/public/movies'
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Abenduaren 09a, 20:18:29
Aurkibidea http-an dago soilik. https-a jartzen baduzu ez dabil. Ez dakit hori diozun, niri ez dit arazorik ematen.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2019ko Abenduaren 10a, 07:36:34
Hori da, http erabili behar da aurkibidean ziurtagiria ezin izan nuelako instalatu httpS moduan argitaratzeko.

Hurrengo bertsioarekin berriz saiatuko naiz.

Hori bai, uste nuen berbideraketa https -> http ongi zebilela... Hori ere begiratu beharko dut.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Abenduaren 22a, 16:57:26
Aspaldi sartu gabe eta dena aldatu duzue! XD
Itxura aldaketarekin emotikonoak pikutara joan dira, ez dakit berreskura daitezkeen edo ez.
Izenburua: Re: Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Abenduaren 22a, 17:47:53
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Abenduaren 22a, 16:57:26Aspaldi sartu gabe eta dena aldatu duzue! XD
Itxura aldaketarekin emotikonoak pikutara joan dira, ez dakit berreskura daitezkeen edo ez.
Pfffffff...

Begiratzen jarrita... Ez dut ikusten ezta emotikonorik gehitzeko aukerarik ere... Foroak berak ez dauka... Jartzea + Lehenengoen izenek koinziditzea... Lan oso neketsua izango litzateke...