Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: arrakala Noiz: 2019ko Abuztuaren 17a, 18:04:56

Izenburua: Nola jeitsi bideoak etb3-ren web orritik?
Egilea: arrakala Noiz: 2019ko Abuztuaren 17a, 18:04:56
Iepe!

Ba horixe, etb3-ren web orritik bideoak jeitsi nahiko nituzke alabarentzat (eta bide batez hona igo), baina ez dut asmatzen..

Wiki-an begira egon naiz baina aurkitu ditudan sarrerak nahiko zaharrak dira eta aipatzen diren softwareak ez ditut topatzen..

Norbaitek laguntzerik bai?  :Zahar:

Ze software erabili dezaket?
Izenburua: Re: Nola jeitsi bideoak etb3-ren web orritik?
Egilea: arrakala Noiz: 2019ko Irailaren 08a, 11:28:32
Beno, froga dexente egin ondoren, topatu dut etb3-tik bideoak jeisteko modua.

Chrome nabigatzailea erabili dut eta Stream Video Downloader gehigarria. Hemen lotura:

https://www.stream-video-downloader.com/ (https://www.stream-video-downloader.com/)

Primeran dabil eta nahi adina bideoa jaisten uzten du. Bertze gehigarri batzukin saiatu izan naiz baina hau da funtzionatu didan bakarra.

Ea jaitsitakoa hona igotzen dudan tarte bat dudanean..
Izenburua: Re: Nola jeitsi bideoak etb3-ren web orritik?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Irailaren 08a, 12:00:16
Primeran :txalo1:, ongi dago jakitea. Zuzenean deskargatzen bada eta arazorik gabe, wikia berritu beharko dugu, hor dagoen prozedura konplexua baita.
Izenburua: Re: Nola jeitsi bideoak etb3-ren web orritik?
Egilea: arrakala Noiz: 2019ko Irailaren 09a, 22:58:46
Ba bai, frogatu badaezpada baina neri ongi funtzionatzen dit Chrome-rekin, bai windowsen eta baita Mac-en ere..