Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: TRIKU FAMILY Noiz: 2020ko Apirilaren 02a, 19:13:55

Izenburua: ESKERRAK
Egilea: TRIKU FAMILY Noiz: 2020ko Apirilaren 02a, 19:13:55
Familia bat gara eta egiten ari zaren lanagatik , MILA ESKER eta TXALO eman nahi dizkizuegu.

Euskaraz kontsumitzeko aukera handia eman diguzuelako.

Esker anitz.
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: James Noiz: 2020ko Apirilaren 03a, 11:45:17
Aurkibide berria oso polita eta gainera, aukera gehiago dugu filma bilatzeko. Estimagarria da.

Milesker
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: Arsenicum Noiz: 2020ko Apirilaren 06a, 17:15:47
Aipamenaren egilea: TRIKU FAMILY  Noiz: 2020ko Apirilaren 02a, 19:13:55Familia bat gara eta egiten ari zaren lanagatik , MILA ESKER eta TXALO eman nahi dizkizuegu.

Euskaraz kontsumitzeko aukera handia eman diguzuelako.

Esker anitz.

Tokatzen zaidan partetik, eskerrik asko!
Ahal dugun heinean lanean jarraituko dugu!
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: Gorka99 Noiz: 2020ko Ekainaren 05a, 17:57:12
Nire partetik ere mila esker proiektu honengatik, duela gutxi deskubritu dut eta asko disfrutatzen ari naiz. Momentuz galdera bat daukat, Shin Chan edota Doraemonen pelikulak deskargatzeko baimenik ez dudala agertzen zait, norbaitek badaki zer dela eta gertatzen zaidan hori?
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: egoninobi Noiz: 2020ko Ekainaren 06a, 20:32:52
Aipamenaren egilea: Gorka99  Noiz: 2020ko Ekainaren 05a, 17:57:12Nire partetik ere mila esker proiektu honengatik, duela gutxi deskubritu dut eta asko disfrutatzen ari naiz. Momentuz galdera bat daukat, Shin Chan edota Doraemonen pelikulak deskargatzeko baimenik ez dudala agertzen zait, norbaitek badaki zer dela eta gertatzen zaidan hori?

Filmografien haritik saiatzen ari zara? Filmak neure MEGA kontuan igota daude, baina saioa itxita ere probatu dut eta nik behintzat ez daukat deskargatzeko inolako arazorik. Errorearen xehetasun gehiago (edo argazkiren bat) eman dezakezu?
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: Gorka99 Noiz: 2020ko Ekainaren 07a, 18:31:29
Kaixo! Bai filmografien haritik saiatu naiz eta pelikula guztiak deskargatu ditzaket multzokatuta daudenak izan ezik, Shin Chan edota Doraemonenak esaterako. Hauetan "Bilatzen ari zaren gaia edo foroa ez dago edo zure mugetatik haratago dagoela dirudi" mezua agertzen zait pelikulen sinopsia, linka etab. agertu beharrean eta ez dut ulertzen zergatik.
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: egoninobi Noiz: 2020ko Ekainaren 07a, 20:37:15
Kaixo! Okerreko harietan sartu zarela esango nuke. Duela gutxi, esteka gehienak erorita zeudenez, nik neuk hari berri hauek sortu nituen:

-- Doraemon |Filmografia| 1 (1980-1999) [MEGA] (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6090)
-- Doraemon |Filmografia| 2 (2000-2014) [MEGA] (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6091)
-- Doraemon |Filmografia| (Japonieraz+Azpitituluak) [MEGA] (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6092)
-- Shin Chan |Filmografia| (1993-2011) [MEGA] (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6126)

Hari zaharrak ezabatuta daudela suposatzen da. Zuk diozun harietara nondik iritsi zara? Foroaren akats bat baldin bada, konponbideren bat bilatu beharko da. Jende gehiago galdu ez dadin.
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: Gorka99 Noiz: 2020ko Ekainaren 08a, 14:25:42
kaixo! Lehenik eta behin eskerrik asko! Orain badakit nongo esteketan begiratu behar dudan, euskal encondingsen barruan animazio filmetan... hasieran hemen (http://marrazkiak.euskal-encodings.com/Pelikulak.html) begiratzen nuen eta bertatik beste helbide honetara (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?board=302.0) bidaltzen zidan. Euskal encondingsen erregistratua bazaude errazagoa da, baina google-en "Telesailak eta pelikulak euskaraz" begiratuz gero, hasierako helbide hori agertzen da lehenik eta bertan zenbait esteka ez daude edota shin chan edota doraemonen pelikulen kasuan bezala, ez dute egiten. Ez dakit hau konpondu daitekeen... Web orri hau google-en "Telesailak eta pelikulak euskaraz" jarrita aurkitu nuen, eta hasieran agertzen den aurkibide horrekin erabiltzen nuen, erregistratu gabe. Baina, bertan ez dago dena, ez dirudi erregistratu zaitezkeenik eta beraz ezin da mezurik utzi...
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: egoninobi Noiz: 2020ko Ekainaren 08a, 17:46:24
Kontxo, orain ulertzen dut. Ez zitzaidan aukera hori burutik pasa. Oker ez banago, aurkibide horrek urteak daramatza eguneratu gabe, beraz esteka asko gaizki egongo dira. Duela urte asko webgune bereizi bat izan zen, baina gerora aurkibide gisa Euskal-Encodingsera anexionatu zen. Gaur egun ordea, foro honek aurkibide berri bat dauka, foroaren nabigazio-barran aurki dezakezuna hain zuzen.
Izenburua: Er: ESKERRAK
Egilea: Gorka99 Noiz: 2020ko Ekainaren 09a, 11:34:53
Hori da! Hasieran galdu xamar nenbilen baina orain primeran ulertzen dut dena. Aurkibide zaharra borratzerik badago? Edo webgune honetako aurkibidearen esteka bat jarri bertan, erabiltzaile berriak ez galtzearren diot gehienbat. Nik uste erabilgarria izan daitekeela.