Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: urtzi Noiz: 2020ko Azaroaren 01a, 11:39:06

Izenburua: ETB3 Euskal Herritik kanpo
Egilea: urtzi Noiz: 2020ko Azaroaren 01a, 11:39:06
Kaixo guztioi

ETB3 katea Euskal Herritik kanpo modurik badago?

Milesker
Urtzi
Izenburua: Er: ETB3 Euskal Herritik kanpo
Egilea: Ainz Noiz: 2020ko Abenduaren 05a, 14:15:40
Irekian IPTV bidez bila ibili naiz baina ez dut uste botatzen dutenik. Alternatiba bezala, familiko edo lagun baten etxean seinalea hartu eta internet bidez zure etxera bidali dezakezu. Arazorik ez edukitzeko, badaezpada hobe enkriptatutako tunel bat erabiltzen baduzu. Ez da oso modu elegantea baina ez zait beste ezer okurritzen.
Izenburua: Er: ETB3 Euskal Herritik kanpo
Egilea: urtzi Noiz: 2020ko Abenduaren 18a, 16:51:49
Milesker proposamenagatik. Tamalez, ez dirudi oso praktikoa.

Eduki gehiena Nahieran edo Hiru-ren web orritik eskura daiteke, baina hainbat programa ez, adibidez Pailazoen saio bereziak ez dituzte internet-en eskuragarri jartzen.
Izenburua: Er: ETB3 Euskal Herritik kanpo
Egilea: Aju Noiz: 2020ko Abenduaren 18a, 17:03:23
ETBk berak ez badu online jartzen, ezinezkoa da. Eta ez dut uste hori epe labur eta ertainera gertatuko denik, eskubide kontuak direla eta... Ahal duen diru gutxiena inbertitzen du euskarazko kateekin... Gainera ez da berdina Euskadirako, Espainiarako edo nazioarterako eskubideak erostea. Hori badakit horrela dela askotan 2ºB mailako futbol partiduak Euskaditik bakarrik ikus daitezkeelako online eskubide kontuengatik.
Izenburua: Er: ETB3 Euskal Herritik kanpo
Egilea: iragoiko Noiz: 2020ko Abenduaren 19a, 18:12:14
Errazena TDT  kapturatzaile batekin IPTV propio bat egitea da edozein lekutatik ikusteko, ez da inbertsio haundia.

IPTV libre bat uzten dizut, librea denez zerbitzua batzutan eteten da. ```https://tdtchannels.com/listas```. m3u motako lista erabili.

Beste aukera bat ordaindutako IPTV bat.
Izenburua: Er: ETB3 Euskal Herritik kanpo
Egilea: urtzi Noiz: 2020ko Abenduaren 25a, 20:52:03
Milesker Iragoiko. IPTV aukera ona dirudi, baina tamalez ez ETB3rentzako, zeren eta ez dute Interneten emititzen.