Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Gaiaren sortzailea: Norebuz Noiz: 2021ko Urtarrilaren 10a, 18:32:32

Izenburua: Laguntza
Egilea: Norebuz Noiz: 2021ko Urtarrilaren 10a, 18:32:32
Kaixo guztioi!

Itzulpengintzako ikasle bat nauzue, eta aurten nire Gradu amaierako Lanerako euskarazko bikoizketari buruzko azterketa txiki bat egin nahiko nuke. Horretarako, euskarara bikoiztu diren hiru filma aztertu nahi ditut, baina ez dut horiei buruz behar dudan informazioa aurkitzen: ez noiz bikoiztu ziren (urtea), ez zein estudiotan, ezta ea zineman noizbait emititu ziren. Filmak Gran Torino, Apocalypse Now eta Snatch dira. Norbaitek lagunduko? Norbaitek ezagutzen du non aurki dezakedan informazio hori?

Mila esker aldez aurretik!
Izenburua: Er: Laguntza
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 10a, 20:18:03
Kaixo.

Gran Torino emititu zenean berehala egin nuen muntaia, hemen (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2563.0) duzu esteka. 2012ko urtarril bukaera partean emitituko zuten lehen aldiz.

Estudioa? Nik uste dut ordurako bikoizketa enpresa bakarra existitzen zela. Pelikula horretan estudio desberdinetako ahotsak agertzen ziren jada. Ez dut izena gogoratzen (REC?), baina Bilbon dagoela esango nuke.

Beste biak ni idea... Garaiagatik eta ahotsengatik esango nuke Donostian bikoiztua izan zela (Irusoin).

A, eta ongi etorri! Hari honetan idazterako orduan euskara-maila zaindu behar da! Euskara-mailak gidoia darama? Jeje...