Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 16:48:32

Izenburua: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 16:48:32
Lehen mezu hau uneko egoeraren laburbilketa egiteko erabiliko dut aurrerantzean.

Euskal Encodings irabazi asmorik gabeko komunitatea da. Nahiz eta irabazi asmorik ez izan, web orriak gastu batzuk sortzen ditu Hosting (webaren alojamendua) eta domeinuaren (.com eta laster .eus) bitartez. Gastuak demokratizatzeko asmoz, diru bilketak egin ohi ditugu berritzea tokatzen den bakoitzean. Jendeak emandako dirua maneiatzen dugunez eta erabat gardenak izan nahi dugunez, mezu honetan gure mugimendu guztiak argitaratzen joango gara.

Normalean 3 urterako berritzeak egin ohi ditugu, behin egin eta denbora baterako buruko minak kentzeko. Zoritxarrez, gero eta denbora gutxiago dedikatzen diogu web orriari eta diru bilketaren prozesuan asko igarri da, denbora gainera etorri baitzaigu eta azken astean mugitzen hasi baikara; horren erruz, astebeteko epea bakarrik izan dugu dirua biltzeko eta gehienbat adminok bakarrik jarri dugu dirua. Nahiko gaizki atera zaigu eta honi buelta bat eman behar diogu.

Aurrera jarraitu aurretik, hauxe da une honetako egoera ekonomikoa:

Diru-sarrerak
Aurreko diru bilketatik 62,47€ geratzen ziren. Horrez gain, 10 pertsona aurkeztu ginen ordaintzeko, bakoitzak 25€ jarriz. 62,47 + 10x25 = 312,47€ dauzkagu berritzeetarako.

Gastuak
2021eko otsailaren 22an gastatutakoa: Domeinua 2 urterako berritzea (2023ko azaroaren 25a arte) + Hostinga 3 urterako berritzea (2024ko martxoaren 2a arte) 220,27€ izan ziren. (Kasurik ez goian iraungitzear agertzen den aukera horri; berritzean epe laburrerako eskainitako aukera bat da. Beheko biak dira axola dutenak).
(https://i.imgur.com/MFWsICy.png)
(https://i.imgur.com/2bXctwK.png)

Beraz, une honetan 312,47 - 220,27 = 92,2€ geratzen zaizkigu.

.EUS domeinua kontratatzea falta zaigu. Nik uste dut idealena azaroaren 25 inguruan 2 urterako kontratatzea izango litzatekela, horrela bi domeinuek epemuga bera izango baitute. Ea promozioren bat lortzen dugun, baina bota 50-60€ inguruan ibil daitekela.

Gauzak horrela, .EUS ordaindu ostean 30-40€ inguru geratuko zaizkigu kaxan, ia ezer ez.

Azken diru bilketa honek erakutsi digu hobe dela dirua aurretiarekin biltzea, azken unean presaka ez ibiltzeko, beraz, honakoa egingo dugu: Hari hau irekita geratuko da dirua biltzeko. Irekita mantenduko da harik eta 350€ bildu arte (beste 3 urterako gastuak). Zifra horretara iristean haria itxi egingo da, noizean behin dirua jarri nahi duen jendea agertzen baita; 350€rarte errekaudatzea ulertzen da, baina 1000€ inguru errekaudatuta izateak irabazi asmoa daukagula emango luke.

25€ko ekarpen maximoa jarriko dugu; norbaitek gutxiago jarri nahi badu ere ongi etorria izango da.

Une honetako egoera: 217,2€

92,2€ lehendik
25€ urtzi erabiltzaileak
25€ James erabiltzaileak
25€ ziober erabiltzaileak
25€ Eneka erabiltzaileak
25€ xabeer erabiltzaileak
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 17:08:42
Kontatu nirekin!


Animatu zaitezte!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 17:16:53
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 17:08:42Kontatu nirekin!

  • Aju
  • jonnydbz
  • Josu

Animatu zaitezte!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 17:39:52
1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: MikelEiza Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 18:53:35
1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: baronluigi Noiz: 2021ko Otsailaren 15a, 00:45:50
1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
6. Baronluigi
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2021ko Otsailaren 15a, 10:32:46
1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
6. Baronluigi
7. Arsenicum
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Ainz Noiz: 2021ko Otsailaren 17a, 23:37:18
1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
6. Baronluigi
7. Arsenicum
8. Ainz
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Otsailaren 22a, 22:50:28
Beno, azkenean zerrendako zortzirok + Taichisan izan dira ordaintzeko apuntatu direnak.

Azkenean 220€ pasatxo izan dira 3 urteko hostinga + 2 urteko .com domeinua.

Horrez gain, aurrerago beste domeinu bat erostea pentsatzen da. Bota hori ere 50€ inguruan ibiliko dela.

Beraz, 270€ inguruko gastua.

Bakoitzak 25€ ordaintzen baditugu, 225€ bilduko dira. Horri lehengo 46€ak batuta, 271€ ateratzen dira, beraz, pare-parean ateratzen dira kalkuluak.

Transferentzia, Paypal, Bizum... Berdin zait metodoa. Esan nola nahi duzuen eta pasako dizkizuet datuak.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Otsailaren 22a, 23:03:38
Nik bizum bidez erosoago ;)
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: baronluigi Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 01:53:10
25 euro orduan?
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: ziober Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 09:23:57
Hemen beste erabiltzaile bat laguntza txiki bat emateko prest. Berandu baina... posible bada, gertu.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 13:19:19
Kaixo ziober.

Gero arratsaldean kontuak zehaztuta utziko ditut oraingo egoera zein zen argitzeko. Baina bai, ongi etorria izango da zure ekarpena. Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: James Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 14:23:58
Aipamenaren egilea: ziober  Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 09:23:57Hemen beste erabiltzaile bat laguntza txiki bat emateko prest. Berandu baina... posible bada, gertu.

Ni ere bai
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 16:02:15
Lehen mezua eguneratuta azalpenekin.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: urtzi Noiz: 2021ko Martxoaren 02a, 21:20:55
Kaixo.
Nik ere kontribuitu nahiko nuke, esango didazue mesedez nola egin dezakedan nere diru ekarpena.
Ongi izan
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 02a, 21:48:32
Kaixo Urtzi.

Administratzaileok proposamena gure artean komentatzen ari gara. Oraindik ez dira denak mintzatu. Eman pare bat egun mesedez eta idatziko dugu hemen zerbait.

Ekarpena egiteko erosoen datorkizuen metodoa erabil daiteke (Paypal, transferentzia, etabar).

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 03a, 20:53:37
Beno, ba azkenean baiezkoa aipatu dute adminek, beraz, diru bilketa aurrera eramango dugu.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 07a, 11:20:11
Lehen mezua eguneratuta urtzi eta James erabiltzaileen ekarpenarekin.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 09a, 22:27:32
Lehen mezua zioberren ekarpenarekin eguneratuta!!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: kika Noiz: 2021ko Martxoaren 13a, 12:23:17
Nik ere parte hartu nahi dut gastuei aurre egiteko diru-bilketan. Esan iezadazue, mesedez, nola egin dezakedan. Mila esker.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Eneka Noiz: 2021ko Apirilaren 11a, 12:45:18
Kaixo! Behar bada berandu ibiliko naiz, baina nik ere egingo nuke ekarpena. Esango didazue.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 11a, 13:52:15
Kaixo Eneka, ongi etorri.

Ez, ez zabiltza berandu, lasai. Mezu bat bidaliko dizut.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 13a, 20:39:45
Lehen mezua Eneka erabiltzailearen 20€ekin eguneratua. Eskerrik asko!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: xabeer Noiz: 2021ko Apirilaren 14a, 07:46:21
Ni ere laguntzeko prest.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: dotakon78 Noiz: 2021ko Apirilaren 15a, 09:16:04
Zenbat jarri behar da?
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 15a, 16:04:56
Kaixo dotakon78.

Ba hartu genuen erabakiaren arabera 25€ko ekarpenak jarri genituen gehienez, gastuak demokratizatzeko asmoz. Gutxiagokoak ere onartzen dira, noski.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: baronluigi Noiz: 2021ko Apirilaren 15a, 22:02:16
Nere ordainketa iritsi zitzaizun, ezta?
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 15a, 23:01:24
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2021ko Apirilaren 15a, 22:02:16Nere ordainketa iritsi zitzaizun, ezta?
Ai ene, ez nizun esan ala? Begira konfirmatzea eskatu zenidala eta hiru momentu desberdinetan gogoratu nintzela mezua bidali behar nizula. Bai, bai, iritsi zen! Eskerrik asko!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 16a, 16:33:31
Lehen mezua eguneratuta xabeer erabiltzailearen ekarpenarekin. 212,2€ daramatzagu bilduta!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 20a, 15:49:31
Lehen mezua eguneratuta Enekaren kopurua 25€ra jasoz!

Nahi gabe 20€ko ekarpenak zirela esan nion eta konturatu ostean 25€ra jaso du!

Eskerrik asko!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: baronluigi Noiz: 2021ko Apirilaren 26a, 13:20:46
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 20a, 15:49:31Lehen mezua eguneratuta Enekaren kopurua 25€ra jasoz!

Nahi gabe 20€ko ekarpenak zirela esan nion eta konturatu ostean 25€ra jaso du!

Eskerrik asko!

Lasai. Espero dut ez axola izatea, baina lehen mezua eguneratu dut, nire ekarpenarekin.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 26a, 17:11:25
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2021ko Apirilaren 26a, 13:20:46
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 20a, 15:49:31Lehen mezua eguneratuta Enekaren kopurua 25€ra jasoz!

Nahi gabe 20€ko ekarpenak zirela esan nion eta konturatu ostean 25€ra jaso du!

Eskerrik asko!

Lasai. Espero dut ez axola izatea, baina lehen mezua eguneratu dut, nire ekarpenarekin.
Kaixo baronluigi,

Zure ekarpena "10 aurkeztu ginen" horren barruan doa (Zu, Taichisan, Arsenicum, Godelet, arrakala, jonnydbz, Ainz, josu_etx, MikelEiza eta ni), kontatuta zegoen jada.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: baronluigi Noiz: 2021ko Maiatzaren 19a, 13:11:17
Zihur? Batuketa egiterakoan jasotzen zen emaitzan, ez zuen nire kopurua gehituta emango lukeen kopurua ematen. Horregatik aldatu nuen.

Barkatu ba, eragozpenak.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Maiatzaren 19a, 13:48:13
%100 ziur. Halako kalkuluekin huts eginda mal asunto.
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Barbadil Noiz: 2021ko Uztailaren 17a, 01:16:40
Nik ere jarriko dut
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Euskaldunberria Noiz: 2021ko Uztailaren 26a, 21:02:41
Kaixo lagunok! Niri ere diruz laguntzea gustatuko litzaidake!
Izenburua: Er: Web orriaren gastuetarako diru bilketa
Egilea: Kanttoipe Noiz: 2021ko Abuztuaren 09a, 10:40:53
Neu ere laguntzeko prest. Zeozeinek prozedura zehazteko zain geratzen naiz.