Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Gaiaren sortzailea: Kalatxori Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 11:15:27

Izenburua: Twitch plataforman bideoak zabaltzea
Egilea: Kalatxori Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 11:15:27
Kaixo lagunok,

badira urte dexente foro hau jarraitzen dudala eta lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet hemen lanean eta proiektuak sustatzen egon zareten eta zabiltzaten guztioi.  Hasieran erabiltzaile gabe hainbeste urte eta ondoren erregistratutako erabiltzaile bezala komunitatearen parte egin nintzen.

Mezu hau nire buruan azken aldian ibili den ideia baten harira idazten dut zuen baimena eta iritzia jakiteko.  ETB-ren jarrera aspergarri bezain hotza ikusita, komunitate honetan aurkitzen diren telesail eta pelikulak iturri baliotsuak dira hainbatentzat euskaraz ikus-entzunezkoak gozatzeko. 

Hori dela eta, ikusita Twitch plataformak nolako gorakada izan duen azken bueltan, kontu bat irekitzea pentsatu dut interneten euskarazko edukiari nire ekarpena egiteko.  Bideojoko zale amorratua naizenez gero jokaldiak emititzea pentsatzen nabil baina era berean hemen aurkitzen diren telesailak erakustea ere gustatuko litzaidake.  Nik neuk jarraitzen ditut gaztelaniazko kontu bat edo beste orain dela 30-35 urteko telebistako edukiak beraien stream-etan partekatzen dituztenak (Super campeones, Chicho Terremoto, Dortoka Ninjak, Ranma...).  Euskaraz horrelako stream-ak egotea gustatuko litzaidake. 

Hainbeste lan hartu duten hemengo hainbat erabiltzaileren lanak deskargatzea baimenik eskatu gabe ez zait iruditzen zuzena denik.  Horregatik zuei zuzenean idazten dizuet baimena eman diezaidakezuen galdetzeko eta zuen iritzia jakiteko aurkeztu dizuedan nire ideia honen aurrean.

Eta beste behin ere, eskerrik asko horrelako proiektu bat hainbeste urtean hazteko lana hartu duzuen guztioi.  Benetako altxorra daukagu webgune honetan! Bejondeizuela!
Izenburua: Er: Twitch plataforman bideoak zabaltzea
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 16:23:29
Aipamenaren egilea: Kalatxori  Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 11:15:27Kaixo lagunok,

Kaixo eta ongi etorri!

Niri dagokidanez, arazorik ez hemengo bideoak erabiltzeko. Eskertzen dizut egin baino lehenago aipatu izana; abisatzen dizutenean berdin zaizu, baina abisatzen ez dizutenean deseroso sentitzen zara.

Animo eta ea ondo ateratzen den.
Izenburua: Er: Twitch plataforman bideoak zabaltzea
Egilea: Kalatxori Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 17:47:14
Eskerrik asko!  Oraindik gauza asko daude prestatzeko, erabakitzeko eta ikasteko nola erabili baina ea dena bide onetik joaten den!

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 16:23:29
Aipamenaren egilea: Kalatxori  Noiz: 2021ko Irailaren 16a, 11:15:27Kaixo lagunok,

badira urte dexente foro hau jarraitzen dudala eta lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet hemen lanean eta proiektuak sustatzen egon zareten eta zabiltzaten guztioi.  Hasieran erabiltzaile gabe hainbeste urte eta ondoren erregistratutako erabiltzaile bezala komunitatearen parte egin nintzen.

Mezu hau nire buruan azken aldian ibili den ideia baten harira idazten dut zuen baimena eta iritzia jakiteko.  ETB-ren jarrera aspergarri bezain hotza ikusita, komunitate honetan aurkitzen diren telesail eta pelikulak iturri baliotsuak dira hainbatentzat euskaraz ikus-entzunezkoak gozatzeko. 

Hori dela eta, ikusita Twitch plataformak nolako gorakada izan duen azken bueltan, kontu bat irekitzea pentsatu dut interneten euskarazko edukiari nire ekarpena egiteko.  Bideojoko zale amorratua naizenez gero jokaldiak emititzea pentsatzen nabil baina era berean hemen aurkitzen diren telesailak erakustea ere gustatuko litzaidake.  Nik neuk jarraitzen ditut gaztelaniazko kontu bat edo beste orain dela 30-35 urteko telebistako edukiak beraien stream-etan partekatzen dituztenak (Super campeones, Chicho Terremoto, Dortoka Ninjak, Ranma...).  Euskaraz horrelako stream-ak egotea gustatuko litzaidake. 

Hainbeste lan hartu duten hemengo hainbat erabiltzaileren lanak deskargatzea baimenik eskatu gabe ez zait iruditzen zuzena denik.  Horregatik zuei zuzenean idazten dizuet baimena eman diezaidakezuen galdetzeko eta zuen iritzia jakiteko aurkeztu dizuedan nire ideia honen aurrean.

Eta beste behin ere, eskerrik asko horrelako proiektu bat hainbeste urtean hazteko lana hartu duzuen guztioi.  Benetako altxorra daukagu webgune honetan! Bejondeizuela!
Kaixo eta ongi etorri!

Niri dagokidanez, arazorik ez hemengo bideoak erabiltzeko. Eskertzen dizut egin baino lehenago aipatu izana; abisatzen dizutenean berdin zaizu, baina abisatzen ez dizutenean deseroso sentitzen zara.

Animo eta ea ondo ateratzen den.
Izenburua: Er: Twitch plataforman bideoak zabaltzea
Egilea: ameslaria Noiz: 2021ko Irailaren 26a, 05:22:10
katalanez saiakera bat egon zen, miquelets tv deitzen zen, eta hainbat hilabetez egon zen, baina egun batean bota zuten. osea kontuan hartu kanala itxi dezaketela. bestalde, gomendatuko nizuke emisioak ez grabatzeko, ta ez afiliatua egiteko (ze horrelako kanala egiten baduzu, di-da lortuko dituzu baldintzak). hau da, geroz eta denborapasatik gertuago, eta geroz eta efimeroago, aukera gehiago izango ditu irauteko.
Izenburua: Er: Twitch plataforman bideoak zabaltzea
Egilea: Kalatxori Noiz: 2021ko Irailaren 29a, 10:08:31
Eskerrik asko aholkuagatik Ameslaria.  Kontuan hartzekoa izango da kontu hau, bai horixe! Nire asmoa denbora pasakoa izango da gehiago, seriotasunez ibiltzea baino.  Oraindik ideia bat baino ez da, eta denbora aldetik ez nabil ongi ere.  Dena dela saiakera moduan hasiko naiz, nola irteten zaidan eta ni neu nola sentitzen naizen hau egitean egongo da gakoa, aurrera jarraitzeko motibazioa hortik etorriko baitzait gehienbat eta.  Ez naiz jende aurrean hizketan asko egiten duen horietakoa baina interneten euskal komunitate sendo bat gustatuko litzaidake egotea eta nire ekarpena egin nahiko nuke. Ondo izan!
Aipamenaren egilea: ameslaria  Noiz: 2021ko Irailaren 26a, 05:22:10katalanez saiakera bat egon zen, miquelets tv deitzen zen, eta hainbat hilabetez egon zen, baina egun batean bota zuten. osea kontuan hartu kanala itxi dezaketela. bestalde, gomendatuko nizuke emisioak ez grabatzeko, ta ez afiliatua egiteko (ze horrelako kanala egiten baduzu, di-da lortuko dituzu baldintzak). hau da, geroz eta denborapasatik gertuago, eta geroz eta efimeroago, aukera gehiago izango ditu irauteko.