Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Tutorialak => Gaiaren sortzailea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 10a, 23:43:26

Izenburua: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 10a, 23:43:26
Tutoriala a prueba de korkis bat da  :xD

Milaka era daude ripeatzeko, eta nik nirea azaltzen dizuet hemen.

Beharrezkoa programak: DGIndex eta Virtualdub (nik 1.5.4.1 bertsioa gomendatzen dizuet, nik behintzat nahiago dut azken bertsioa baino)

Jaitsi hemengo (http://www.softpedia.com/progDownload/DGMPGDec-MPEG-Decoding-Package-Download-14565.html) programa eta hartu barruan dagoen DGIndex programa (Gordian Knotek ere badakar aplikazio hau, baina ez gara hasiko programa osoa jaisten gauzatxo honengatik).

Adibiderako Dragoi Bola Zko dvd bat hartu dut, dauzkadan dvd original bakarrak baitira  :xD

DGIndexekin proiektu bat sortuko dugu, gero DVDa VirtualDuben kargatzea ahalbidetuko diguna. DVDa serie batena bada, onena atal bakoitzeko proiektu bat egitea da, bestela atal guztiak geratuko baitzaizkigu bata bestearen atzetik itsatsita. Aurrerago Virtualdubekin bideoa ebaki dezakegu, beraz ez da derrigorra ataleka banatzea, baina erosoago da hasieratik banatzea.

DVDaren barnean .VOB luzapena daukaten giga bateko artxiboak datoz, eta zati guztiek DVDaren bideoa osatzen dute. Horregatik, lehenengo jakin egin behar da zein VOB kargatu behar dugun; adibidez, DVDa serie batena bada eta 2garren atala hartu nahi badugu, begiratu zein VOBetan datorren eta aukeratu artxibo horiek, adibidez 2 eta 3garren VOBetan badator, biak aukeratu, eta ordena horretan aukeratu ze bestela desordenatuta zabalduko da bideoa.
-------------------------------------------------------------------
Zabaldu DGIndex eta File+Open emanda, artxiboak aukeratzeko leiho bat zabalduko da, itxi ezazue eta beheko leihoa agertuko da. Bertan, kapituluen VOBak aukeratu behar dira.
(http://img440.imageshack.us/img440/9572/pauso1bj0.th.jpg) (http://img440.imageshack.us/my.php?image=pauso1bj0.jpg)

Normalean serieetako atalak bi edo hiru VOB ezberdinetan joaten dira, atalaren luzera dela eta. Jakiteko ea zeintzuk diren guk behar ditugun VOBak, eman ADD botoiari, aukeratu zatiren bat, eta eman ACEPTAR. Behekoa bezalako leiho bat agertuko zaigu VOBaren bideoarekin. Ikusi ea hor badago nahi dugun zatia (erreguladorea erabili bideoa aurrera/atzera pasatzeko), eta gero joan berriro File+Openeko leihoa, eta orain zeuek zarete ikusi behar dutenak zer egin behar den: ezabatu (ez dagoelako hor guk nahi dugun zatia), aurretik edo/eta atzetik beste VOB bat sartu (atalaren zatiren bat daukalako aurrekoak edo/eta atzekoak)... Zeuek maneiatu behar zarete artxiboak aurkitzeko, azaldutakoarekin ezin zare galdu. Desordenan aukeratzen badituzu, 'UP' eta 'DOWN' botoiekin ordena ditzazkezu.
-------------------------------------------------------------------
(http://img252.imageshack.us/img252/7609/pauso2lo2.th.jpg) (http://img252.imageshack.us/my.php?image=pauso2lo2.jpg)

Behar ditugun VOB guztiak kargatu direlarik, bideoa daukan leihoa zabalduko zaigu. Gorako aipatu bezala, DVDa seriea bada, erreguladorea erabiliz, aurki itzazue atalaren hasiera/amaiera. Hasiera/amaiera zonara iristen zarenean, konturatuko zara erreguladoreak salto handiegiak darabiltzala mugituta, eta zail dela zehazki markatzea hasiera; horretarako, irudian 2 eta 3 bezala izendatutako botoiak dauzkazu, aurrera eta atzera salto txikiagoekin egiten dutenak (milesimaka), eta nahi dugun tokira iritsitakoan (honekin ere ezin da zehatz-mehatz markatu, ba?a berdin da, utzi tartetxo bat aurreko atalarekin, eta gero VirtualDubekin ezabatuko ditugu ya zehatz). Irudian 1 eta 4 bezala izendatutako botoiekin hasiera eta amaiera determinatu behar ditugu (1arekin hasiera eta 4arekin amaiera).

Nik adibidearekin jarraitzeko zati txiki bat hartu dut. Zenbat eta bideo luzeagoa, prozesua are luzeagoa izango da.
-------------------------------------------------------------------
(http://img61.imageshack.us/img61/8553/pauso3wq3.th.jpg) (http://img61.imageshack.us/my.php?image=pauso3wq3.jpg)

Ripeatuko ditugun DVDek, nahi ez ditugun audio pila ekarriko dute, ze euskera badakar... polakoa ere egongo da, eta horregatik, nahi ez ditugunak kendu egingo ditugu. Hau egiteko, Audio pesta?ako aukerak erabiliko ditugu. Orain jakin egin behar dugu guk nahi ditugun audioak zenbagarren postuetan dauden; nire kasuan, Dragoi Bola Zko DVDan, badakit euskerazko audioa 3garrena dela, DVDko menuan 3garren lekuan zetorrelako, baina hori beti ez da horrela izaten... Ez badakizu zenbagarrenak diren, ez konplikatzeko, audio guztiak aterako ditugu, eta horretarako aukeratu Audio+Demux all tracks (ezer ikutu ezean hori dago aukeratuta). Aldiz, badakigu zeintzuk audio diren atera behar ditugunak, Audio+Demux Tracks aukeratu, eta Select Track(s) leihoa agertuko da; aukeratu audioak, nire kasuan 3garrena. Nik audioen posizioa jakiten saiatzea gomendatzen dizuet, ze gero proiektua eratzerakoan, zenbat eta audio gehiago atera, orduan eta luzeagoa dal prozesua. Oharra: Menu honen itxura programaren bertsioaren arabera alda daiteke, nik goian idatzitako linkekoa darabilt; 3.aren hautaketa guarro xamar jarri dut beste irudi bat ez gehitzearren ba?a ulertzen da.
-------------------------------------------------------------------
Orain eman File+Save project and demux video. Gorde proiektua izen esanguratsu batekin ze gero erabiliko egingo duzu. Beheko leihoa agertuko da.
(http://img402.imageshack.us/img402/9479/pauso4ju0.th.jpg) (http://img402.imageshack.us/my.php?image=pauso4ju0.jpg)
Hau egin eta gero, .D2V, .M2V eta guk aukeratutako audio artxiboak eratuko zaizkigu: D2V artxiboa proiektuarena izango da, eta M2Va, bideoa bera. Audioak AC3 formatuan datoz, eta jakina, audio artxibo bakoitza, guk eskatutako audio bat izango da
-------------------------------------------------------------------
Orain zabaldu Virtualdubmod. File+Open eman, eta aukeratu lehen DGIndexekin lortu duzun M2V artxiboa. Kargatu ondoren, bideoa VirtualDuben leihoan izango duzu ikusgai.

EDIT: bideo finalak izango dituen audioak kargatuko ditugu, DGIndexek itzuli dizkigunak AC3 formatuan lehenxeago. Horretarako Streams+Stream Listera joan, eta ADD emanda gehituko ditugu. Garrantzitsua da hau horrela egitea, ze orain bideoari nahi ditugun zatiak zehaztasun osoz kenduko dizkiogu, eta bideoak barruan daramatza audiook, egiten diren mozketa guztiek eragina izango dute audioan ere, gero horrela sinkronizazioa aurreztuz. Audioa AC3n mantentzen da, beraz, konpresioaren ondoren berriro atera eta konprimatu egingo dugu. EZ AHAZTU PAUSU HAU ZE OSO GARRANTZITSUA DA.

Lehen DGIndexekin hasieran eta amaieran soberan zeuden zatiak pixkat mozteko aukera izan dugu, baina orain NAHI DUGUN LEKUAN egin ditzakegu mozketak zehaztasun osoz (fotogramaz fotograma), bai hasieran, bai amaieran, eta adi, BAITA IRAGARKIETAN ERE (hau lehen ezin zen).

Hurrengo azalpenari begira, keyframe bat zer den azalduko dizuet. Eszena batean, normalean jarraian dauden fotogramak bata bestearen antzekoak izaten dira (fotogramak 0.04 segunduro aldatzen baitira, eta normalean ahoa mugitzen da, edo besoa pixkat mugitu, etab. azken finean ia berdinak dira). Eszena aldaketaren bat badago ordea, irudia total ezberdina da, beste kolore batzuekin etab. Ba eszena berri horretako lehen frame hori da keyframea.
(http://img146.imageshack.us/img146/7978/regulawp5.th.png) (http://img146.imageshack.us/my.php?image=regulawp5.png)

1. Bideoaren lehen framera joateko
2. Aurreko framera (fotograma) joateko
3. Hurrengo fotogramara joateko
4. Azken framera joateko
5. Aurreko keyframera joateko. Justu botoi hau apenas erabiltzen da
6. Hurrengo keyframera joateko da. Hau bai erabiltzen da, ebaketetara begira. Normalean, egiten diren ebaketak beti izaten dira eszena aldaketetan (sekuentzi erdian ez zara mozten hasiko, ez?). Ba banan-banan ebaki beharrean, botoi honi eman eta azkar-azkar pasatzen du bideoa, hurrengo keyframerarte. Izan kontuan ordenagailuak "ez duela ulertzen" non dagoen eszena aldaketa bat, hau da, eszena aldaketa bat badago, eta irudiak oso antzekoa izaten jarraitzen badu, honek aurrera jarraituko du, azken finean berak 2 frame bata bestearekin alderatzen baititu eta formula batekin determinatzen du aber bideoan "aldaketa bruskoren bat" egon bada.
7. Zati baten hasiera markatu.
8. Zati baten amaiera markatu. Zatiak ezabatzeko, zati hori nondik norakoa den markatu beahr dugu, eta horretarako bi botoi hauek dauzkagu. Zatia aukeratzean, ikusiko duzue nola erreguladorean zati urdin bat agertuko den, tartea adieraziz. ezabatzeko, eman suprimir.

-----------------------------------------------

Bideoari filtro batzuk aplikatu behar zaizkio, alboko marra beltzak, resoluzioa... etab. tratatu behar zaizkiola ikusiko duzulako. Horretarako joan Video+Filtersera. Hemen oinarrizkoak bakarrik aipatuko dira, gehiago nahi izan ezkero, egin itzazue zuek probak, oso gauza sinpleak baitira, galtzeak delitua dauka.

(http://img440.imageshack.us/img440/586/pauso5sd1.th.jpg) (http://img440.imageshack.us/my.php?image=pauso5sd1.jpg)
Eman 'ADD', eta virtualdubmodek berak dakartzan filtroak kargatuko dira. Resizearekin hasiko gara. DVDek 720x576ko resoluzioa dakarte (4:3en kasuan), eta horrekin bat datorren resoluzio batera pasako dugu, 640x480era adibidez, ia mundu guztiak darabilena. Aukeratu 'Resize' eta jarri filtroaren leihoan guztia horrela. Gero eman OK filtroa konfirmatzeko.

Orain banda beltzak kenduko ditugu. Horretarako filtroen zerrendan aukeratu 'null transform' filtroa. Filtro honek ez du ezer egiten, baina aproposa da cropping egiteko (ez jan burua asko, bere zentzua dauka :xD). Orain filtroen zerrenda globalean 2 daudela ikusiko dugu. Zerrenda horretan eman 'null transform'i klik bat gainean, eta ikusiko dugu Cropping botoia ikusgaitzen dela. Aukeratu.

(http://img228.imageshack.us/img228/2503/pauso6vj4.th.jpg) (http://img228.imageshack.us/my.php?image=pauso6vj4.jpg)
Croppingaren leihoa agertu zaigu. Ez dut leiho osoa jarri argazkian, inporta zaiguna X1, X2, Y1 eta Y2 aukera baitira. Bakoitza izkina batetik irudia 'jateko' da. Proba itzazue bakoitza zeinena den. Korforme zaudetenean hartutako zatiekin, badaezpada mugitu erreguladoreak, ze askotan gertatzen da beste eszena batzuetan bandak are zabalagoak izatea, eta orduan gehiago jan behar da. Guztiz konforme zaudenean, eman 'OK'.
-------------------------------------------------------------------
Filtro ez oinarrizko baina oso erabili bat aipatuko dizuet. Argitasuna edo/eta kontrastearekin gustora ez bazaudete, 'brightness/contrast' filtroa daukazue. Erreguladorea mugituz alda dezkezue bakoitzaren nibela. Filtro honen putada handiena, bideoa nola geratuko duen aurrikusteko aukerarik ez daukala da. Dena den, aurrikusteko, VirtualDUbek berak dauka botoi bat. Konturatuko zineten behean botoi mordoa daudela, ba aurrikustekoa ezkerretik 3garrena da, 'play' ikurra daukana, behean 0 batekin.

Badago beste filtro erabilgarri bat ere, RGB, kolore gorria/berdea/urdina kontrolatzekoa. Interneten aurki dezakezue.

VirtualDubek berak dakartzan filtroez aparte gehiago sartu nahi badituzue, interneten aurki ditzakezue. Bazegoen web on bat, "neuron2" no se ke, kriston filtro pillarekin, baina momentu honetan enaiz gai aurkitzeko. Filtro erabilgarri asko daude, Sharpen (marra beltzak finago jartzeko), temporalsmoother (Virtualdubek dakar, eta bideoa garbitzeko balio du. 4-5eko balioa baino gehiago ez erabili ahal dela), etab. Filtrook filtroen zerrendan agertzeko, deskonprimatu eta sartu "plugins" karpetan.

Filtroekin bukatzean eman OK.
-------------------------------------------------------------------
Orain konprimitzea bakarrik falta da. Eman F7 edo File+Save As. Leiho bat kargatuko da, azpikaldea honakoa da
(http://img160.imageshack.us/img160/8035/pauso7cl5.th.jpg) (http://img160.imageshack.us/my.php?image=pauso7cl5.jpg)

Balidatu gorengo dagoen aukera!! Ez baduzu ematen, segituan hasiko da konprimitzen ta hori ez da interesatzen. Orain konpresorea konfiguratu behar da. Irudian behean gorrizko dagoen aukera aukeratu. Leiho bat zabalduko da, aukeratu zerrendan Xvid eta 'Configure'. Konpresorearen leiho nagusia zabalduko da. 2 pasadatarako konfiguratu behar da. Horretarako Encoding type - 'Twopass - 1st pass' ipini.
-------------------------------------------------------------------
Konfigurazio sugerentzia bat da hau:
(http://img155.imageshack.us/img155/6058/pauso8wm2.th.jpg) (http://img155.imageshack.us/my.php?image=pauso8wm2.jpg)
-------------------------------------------------------------------
Profile@Levelen more eman eta leiho bat zabalduko da, Profile pesta?an:
(http://img251.imageshack.us/img251/986/profileua1.th.jpg) (http://img251.imageshack.us/my.php?image=profileua1.jpg)
-------------------------------------------------------------------
Goiako Aspect Ration pesta?an markatu 4:3, 16:9 edo bideoak daukan dena delako formatoa, eta aceptar.
-------------------------------------------------------------------
Orain konpresorearen leiho nagusian, behean, quality presetsen ondoan dagoen more eman, abisu bat agertzen da lehen aldiz sartzean, ez naiz gogoratzen si edo no eman behar bazen, bata ez bada, berriro aukeratu ta bestea eman.

motion pesta?an:
(http://img408.imageshack.us/img408/2854/motionpx5.th.jpg) (http://img408.imageshack.us/my.php?image=motionpx5.jpg)
-------------------------------------------------------------------
eta quantizationen:
(http://img296.imageshack.us/img296/8484/quantihs1.th.jpg) (http://img296.imageshack.us/my.php?image=quantihs1.jpg)
-------------------------------------------------------------------
Behin guztia horrela jarritakoan, kodekaren leiho nagusian eman aceptar eta 'Save as' leihora iritsiko gara berriro, eta eman guardar lehen pasada gordetzeko.
-------------------------------------------------------------------
Orain joan berriro konpresorearen leihora (fijatu balidatu beharreko aukera balidatuta dagoen oraindik edo ez ,eta ez badago, balidatu) eta jarri encoding@type 'Twopass - 2nd pass', eta bere alboko more hautatu:
(http://img103.imageshack.us/img103/301/2ndml4.th.jpg) (http://img103.imageshack.us/my.php?image=2ndml4.jpg)
-------------------------------------------------------------------
Orain bitratea edo artxiboaren bukaerako tamaina, bietako bat determinatu behar dugu.

encoding type 'twopass 2nd pass' jartzean, azpiko laukia erabilgarri jartzen da. Irudian bitrate agertzen da
(http://img155.imageshack.us/img155/8950/2ndrm3.th.jpg) (http://img155.imageshack.us/my.php?image=2ndrm3.jpg)
baina bitrate dakarren botoian klikatuta 'target size' agertzen da. 'Target size'n bideoak zein tamaina izatea nahi duzun idazten duzu kilobytetan. Normalean bitrate moduan jarrita 1100 balioa sartuta ondo joaten da baina hori norberak ikusi behar du, adibidez 13 kapituloko serie bat dvd baten sartu behar baduzu eta 24 minutuko iraupena badaukate kapituluek, 230mbekin ondo doa, ba?a dvda ez da ondo aprobetxatzen, horratarako onena 4484/13=344mbeko kapituluak sar ditzakezu, hau da, gutxiago ere konprimitu daitezke kapituluak, ez gara ibili behar eskatimatzen tamainarekin ze kalitate pixkat galduko dugu, zertarako? DVDan hutsunea gelditzeko?? Horregatik bitratea handitzen joan zaitezke, 6 unitate gehiago gehitzen badizkiozu balioari, tamaina finala 1en inkrementatzen da gutxi gorabehera konfigurazio horrekin, osea 1400 jarrita, 50mb.

Bitratea datu fluxua da, zenbat kilobit segunduko izango dituen bideoak. Adibidez nik DBZn 1400 erabiltzen dut.

1400kilobit--> 175kilobyte segunduko x 60 segundu x 20 minutu --> 210000 kilobyte dauzka bideoak. 210000/1024kbyte= 205mb, hain justu, audioa gabe okupatzen duena normalean, konturatu bazarete.

Horrek ez du beti esan nahi zenbat eta bitrate altuago orduan eta kalitate gehiago (DBZ ere gutxiagorekin jar zitekeen), de hecho, konfigurazio txar batekin berdin da 7000ko bitratea jartzen baduzu ere, ondo konfiguratutako 1100dun bat fijo askoz hobeto ikusten dela, asike beti ez da erlazionatu behar bitratea kalitatearekin  :no Gainera X baliotik aurrera alferrik da gehiago jartzea, bideoak gehiagorako ematen ez duenean, ezin da.

-------------------------------------------------------------------
Horrela jarrita, eman guztiari aceptar eta 'guardar' berriro. Konprobatu lehen balidatu behar zen goiko aukera hura ea balidatuta dagoen oraindik, eta horrela ez bada, aukeratu berriro eta eman guardar.
-------------------------------------------------------------------
2 pasada gordetzean ('guardar' emanda balidatzeko aukera dagoen leihoan), eman F4, programatu dituzun konpresioen zerrenda zabalduko da. Hasteko eman Start
(http://img131.imageshack.us/img131/633/pauso9qy8.th.jpg) (http://img131.imageshack.us/my.php?image=pauso9qy8.jpg)
-------------------------------------------------------------------
Goian Optionsen dagoen aukera bakarra, guztia bukatzean ordenagailua itzaltzeko da, gauean edo uzten baduzue, aproposa da.
-------------------------------------------------------------------
Behin bideoa konprimituta, AC3 audioa MP3ra pasatzea baino ez da falta, AC3 audioak gehixeago okupatzen baitu, eta audioaren pisu finala beharrizanik gabe handitzen baitu. Audioa ateratzeko, ireki bideo konprimitia Virtualduben, Streams+Stream Listera joan, eta hor izango ditugu lehenago sartu ditugun audioak. Atera egin behar ditugu, eta horretarako lehenengo saiatu Demux egiten, eta irekitzen zaizuen leihoan begiratu ze estentsiorekin aterako litzatekeen; *.* badakar, itxi leihoa eta gorde "SAve WAV"ekin, bestela, Demuxekoarekin gorde.

Orain MP3ra pasatzeko programaren batekin konprimatzea baino ez da. Nik pertsonalki Adobe Auditionekin egitea gomendatzen dizuet, nire ustez mp3 konprimitzaile onena baitauka, baina dezente okupatzen du eta errazenera jotzeko tentazioa hor dago. Bakoitzak erabaki dezala ze kalitaterekin egin nahi duen bere lana...

Konprimitzean, berriro gorde audioa Streams+Stream Listen ADDi emanda, eta gorde berriro bideoa (itxi Stream List eta eman F7), "Direct stream copy" aukerarekin, eta ez balidatu "Don't run this job..." (ez konprimitzeko da, ze konprimitu dugu jada).
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 12:13:31
Eskerrik asko!! Horrelako bat behar nuen VirtualDub erabiltzeko, harira doan gida bat, alferrikako birarik ematen ez dituena. Oso ona  :thumbsup
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: inguma Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 13:52:32
imprimatuta eta etxean irakurriko dut...
Eskerrik asko motel! :hail
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 14:25:56
kaka, bitratea ahaztu zait!

encoding type 'twopass 2nd pass' jartzean, azpiko laukia erabilgarri jartzen da. Irudian bitrate agertzen da
(http://img155.imageshack.us/img155/8950/2ndrm3.th.jpg) (http://img155.imageshack.us/my.php?image=2ndrm3.jpg)
baina bitrate dakarren botoian klikatuta 'target size' agertzen da. 'Target size'n bideoak zein tamaina izatea nahi duzun idazten duzu kilobytetan. Normalean bitrate moduan jarrita 1100 balioa sartuta ondo joaten da baina hori norberak ikusi behar du, adibidez 13 kapituloko serie bat dvd baten sartu behar baduzu eta 24 minutuko iraupena badaukate kapituluek, 230mbekin ondo doa, ba?a dvda ez da ondo aprobetxatzen, horratarako onena 4484/13=344mbeko kapituluak sar ditzakezu, hau da, gutxiago ere konprimitu daitezke kapituluak, ez gara ibili behar eskatimatzen tamainarekin ze kalitate pixkat galduko dugu, zertarako? DVDan hutsunea gelditzeko?? Horregatik bitratea handitzen joan zaitezke, 6 unitate gehiago gehitzen badizkiozu balioari, tamaina finala 1en inkrementatzen da gutxi gorabehera konfigurazio horrekin, osea 1400 jarrita, 50mb.

Lehen mezua editatuko dut hau sartzeko
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 14:34:59

ez zan 4474 MB = 1 DVD? 

Azkenean nik egiten dudan berdina da. Zuk virtual dub-tik egiten dituzu gauzak. Eta nik gordian knot-ko panelean egiten ditut eta bera arduratzen da balio horrek virtual dub-en sartzeaz.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 20:58:24
Aipatu1000 forma daude ripeatzeko, ta nik nirea azalduko dut, virtualdub erabiltzea da basikamente.

Neuk nahiago dvddecrypter dvdtik artxiboak diska gogorrera pastzeko. Bideo artxibo osoak detektatzen ditu gehitu beharrik gabe.

Dvd ongi aztertzeko, batzutan soinu pistak gaizki deituak daude, eta horrelakoetarako, Dvdshrink-ekin irekitzea gomendatzen dut.

Multiangulo eta kasu arraroetan, Dvdshrinkekin berregitea diska asko errezten ditu gauzak.




Aipatu.vob guztiak jargatu direlarik, orain bideoa leiho berri baten kargatuko da, eta behean erreguladore bat ageri da. Erreguladore horrekin bideoan aurrera eta atzera egin dezakezu; bilatu ea non hasten den kapitulua, erreguladorearekin zehazki ezin baduzu jarri, 2 eta 3 bezala izendatutako botoiekin aurrera eta atzera egin dezakezu, milesimaka egiten du aurrera (2ak) eta atzera (3ak) (en plan sintonia fina dira), eta behin nahi izan duzun puntura iristean, 1 eta 4 bezala izendatutako botoiekin hasiera eta amaiera determinatu, 1arekin hasiera eta 4arekin amaiera. Nik adibidearekin jarraitzeko zati txiki bat hartu dut, zenbat eta handiago, gero prozesua luzeagoa izango delako.

Arazo horrekin ibili nintzen behin, eta dvd-ea dvdshrinkekin berregiten konpondu nuen zatiketarena. Hori kapituloak bata bestearen jarraian jarri dituztelako gertatzen da, filma baliran bezala. Beste kasu batzuetan, ez da horrela.

Ala ere, dvdshrink probatu, beste programek ikusten ez dituen zatiketa mota ikusteko gai da.





AipatuEman 'add', eta virtualdubmodek berak dakartzan filtroak kargatuko dira. Aukeratu 'Resize' eta goiko irudian bezala jarri datuak. Gero eman OK eta azpiko leihoan (OK ematean gainean geratuko da), eman Cropping.

Hemen niri azken egunotan mareatu nauena, ezin da horrela sin mas egin, edo irudia deformatzen hasiko gara. Horren inguruan tutoriala eta azalpena egin dut, baina zuzendu behar dut.

Croppingna ezin da edonola egin. Ongi egiten dela zihurtatzeko, hurrengoa egin behar da, bestela, konturatuko ez garen arren, irudia deformatuko dugu, sortez, gutzi eta agian ez da nabarituko, nik ordea, gauzak ongi egiten saiatzen nahiz, eta hau kostatu zait nola egin behar den aztertzea:
- Kargatu null transfon filtroa, eta cropping barruan egizue mozketa. Ok emanda, zein erresoluziotan ateratzen den ikusiko dugu filtro zerrendan.
- Eman bideoari aurrera eta atzera, kasu batzuetan grabatutako kamaren arabera, toma batzuk albo gehio edo gutxiago dute. Moztu kasu okerrena kontuan edukita. Gainera, kontuz, pasa egin zait eta, efektu bereziko toma bat, efektua ez zuen eragiten irudi osoari, eta gehio moztu behar izan nuen.
- Hartu kalkulagailua, beharko duzu. 720/576=1,25 dela aterako zaizue, deformaziorik ez egiteko, ateratzen zaizkizuen bi zenbakien arteko zatiketa 1,25 behar du izan. Badaki zenbaki arraroa dela, baina badu bere zergatia, eta pixel aspect ration du bere oinarria. Croppin egin erlazio hau bete lortu harte.
- Trukoa, gehinetan, alboetatik moztuko dugu gehien, beraz moztu bakarrik alboak. Eman Ok, ikusi ze erresoluzio eman dizun, eta zatitu 1,25-engatik. Ematen dizun zenbakia hartu, eta erabili kentzeko 576-tik. Emaitza, altueran behar den mozketa da. Zatitu 2rengatik, eta zenbaki hau erabili goian eta behean moztezko.

Eta adi, 640x480 formatu karraturako bakarrik dira baliogarri, hau da, bi zenbakien artean 1,33 da. Beste errosulozioak posible dira, erlazioa betetzen den bitartean, 512x384 erabil daiteke ere. Oberena, zenbat eta altuen, erresoluzio originaletik gora ez goazen bitartean.

Dvd-ea 16x9 edo hobekuntza anamorfikoarekin deitzen denarekin badator, prozesua zertxobait aldatu behar da. Erresoluzio bera du, 720x576 baina irudia luzatuta ageri da.

Ezertan mozten hasi aurretik, estiramendu hori desegin behar dugu, edo kalkuloak kristona zailtzen dira, ze kontuan izan behar duzu irudi hasierako formatua eta bukaerakoa konbertsio faktoreak kalkulatzeko, eta hemen goiko-beheko marrak gauza konplikatzen dute eta kasu bakoitza berezia aterako da.

Azkenean 3ko erregelak dira, baina faktore asko eta kontu asko segidan egiteko, eta oinarrizko zenbakien artean ez da zenbaki bakarra esateko 1,25-ren kasuan bezala. Inongo mozketarik gabe zihurta daiteke zenbaki bat, eta hau 1,78 da. Duen erresoluzioa dela (720x576) eta duen pixel ratioa, bere aspect ratioa 1,78 da, guk konbertsiorako erabiliko dugun faktorea. 720/1:78=404. 720x404 da aukera bat.

Hori eginda, null trasforn sar daiteke eta nahi den mozketak egin. Erresoluzio bitxi bat aterako zaigu, berriro resize egin dakioke, egin zatiketa zein formatu zehatz duzuen jakiteko, Imagina 720x390 dugula, honen emaitza 1:85 da. zabaleran 640 izatea nahi badugu, 640/1,85= 346, resice 640x346 litzateke.

Obe da berean ustean edo bigarren resice hori egitea? Nik ez nioke egingo, birkalkulo gehio dira eta kalte gehio zor dezakete.




AipatuFiltro gehiago ere proba ditzakezu. Konturatu naiz bideo originalarekiko ilunago ikusten dela. Horretarako erabili brightness/contrast, brightnessen erreguladorea arrastatu pixkat eskuinera argitasunean irabazteko.

Baina hori prebisualizazioan da edo gero erreproduzitzean?

Eta kontuz, bideo bi batera bazabiltza, konprobatu nuen, bigarren bideoa, ilunago ikusten dela, baina erreproduzitzerakoan bigarren irudiak, alfa kanal bat erabili ezin dezakelako dela uste dut, lehenengo bideoak darabilena.




AipatuKonfigurazio sugerentzia bat da hau:

Kalitatea oberena izan zedin, tutorial bat egin nuen, aukera hauetaz gain, beste batzu nituen kontuan.



AipatuProfile@Levelen more eman eta leiho bat zabalduko da

h264, bitrate txikietan baliogarri da, altuetan irudia okertzen du.




AipatuGoiako Aspect Ration pesta?an markatu 4:3, 16:9 edo bideoak daukan dena delako formatoa, eta aceptar.

Probaka ibili naiz, eta berak kontuan badu ere lan egiteko, erreproduktoreek berataz paso egiten dute. Jarri default eta pixel aspect sferique.

Hori da putada resice erabiltzera behartzen zaituena, eta divx anamorfikoak ezin egin ahal izatearena.




Aipatumotion pesta?an:

VQH mode 4-ean kalitate gehio ematen du.




Aipatueta quantizationen:

Jakin al liteke nola atera dituzun zenbaki horiek. Oso kritikoa da hemen esku sartzea eta.




AipatuHorregatik bitratea handitzen joan zaitezke, 6 unitate gehiago gehitzen badizkiozu balioari, tamaina finala 1en inkrementatzen da gutxi gorabehera konfigurazio horrekin, osea 1400 jarrita, 50mb.

Hau ez dizut harrapatu.

Modu guztietan, nik kalkulagailua era zehatzagoan erabiltzea gustatzen zait:
- kalkulagailuan sartu aurretik, bota bideoa bukaerarte, eta bere iraupena hartu.
- AVI-Opendml jarrita egon behar du. OGM edo MKV formatu horiek egin nahi badira. Obe hauek ez erabiltzea.
- Kalkulagailuan sartu iraupena, eta borobilketa gorantz egin hamarrenak ezin sartu dira.
- 340*1024=348160. Filmetarako, 698x1024 darabil orain, gero konprimaketak juxtu justu ez duelako klabatzen.
- Audio bakarra baduzu, sice-en audioa kargatu.
- Audio bat baino gehio erabiltzeko, jarri bere formatua, mp3-cbr (bitrate konstantea). Bidertu eta batu audioen bitratea. 128-ko hiru audioentzat, 384 sartu behar da.
- Overhead hartu, eta egin 348160-overhead.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:57:50
AipatuHemen niri azken egunotan mareatu nauena, ezin da horrela sin mas egin, edo irudia deformatzen hasiko gara.

Inork ez dizu ukatuko.

Aipatu
Aipatueta quantizationen:

AipatuJakin al liteke nola atera dituzun zenbaki horiek. Oso kritikoa da hemen esku sartzea eta.

10000 proba eginez (2 aste probatu eta probatu), gutxi gorabehera quantizer horiekin geratu nintzen gustoren, noski hobetu daitekeela, baina adibidez 4 balioa daukan aukera 3ra jaistean kapituluak 80 mb gehiago zeuzkan
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 13a, 22:29:27
Quantun baloreak ez nituzke aldatuko, pelikularen arabera bat obeago doa bestea baino. Estandarrak erabiltzea obe, obetoen egokitzen direnak bai dira.

Eta hona aurkitu dudan irudi bat cropping egiterakoan eduki behar dena, horregatik nire kalkulo guztiak.

Hauxe da printzipioa:
(http://spanish.doom9.org/mpg/images/frame2.gif)

Diagonal hori, pixel ratioaren araberekoa eta erresoluzioaren araberekoa izango da. Hiruko erregela erabili eta kito. Dvd-tik 1,25 da 4/3 bada.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 14a, 01:06:36
AipatuFiltro gehiago ere proba ditzakezu. Konturatu naiz bideo originalarekiko ilunago ikusten dela. Horretarako erabili brightness/contrast, brightnessen erreguladorea arrastatu pixkat eskuinera argitasunean irabazteko.

Zenbat gora behera? Marra bat harte, marra erdia, 3/4?

Erreferentzi bat edukitzeko da.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 14a, 01:39:08
hori norberak ikusi behar du. virtualduben panel nagusian behean ezkerrean badago botoi bai, 'play' ikurrarekin eta azpian 0 bat, horrekin bideo erresultantea ikus dezakezu eskuineko irudian; ezkerrekoa originala da eta eskuinekoa emaitza, eskuinekoa osorik ikusten ez baduzu, originalari eskuineko botoiarekin eman eta txikitu tamaina, eskuinekoa kabitu dadin.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 14a, 01:44:32

Marra baten 16/17 ren jartzen dot nik. :cheesyy
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 14a, 02:04:25
Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 20:58:24
AipatuFiltro gehiago ere proba ditzakezu. Konturatu naiz bideo originalarekiko ilunago ikusten dela. Horretarako erabili brightness/contrast, brightnessen erreguladorea arrastatu pixkat eskuinera argitasunean irabazteko.

Baina hori prebisualizazioan da edo gero erreproduzitzean?


Azkenean ez alfa ez ezer ez, dgindexean kolorazioa ez da ikusten originalaren moduan, baina virtualdubmodean bai  :xD Kuriosoa da, virtualdubmoden bideoa kargatu ahal izateko, dgindex erabili, bertan gaizki ikusi, eta sortzen duen proiektuan ondo ikustea.

Orain iritziz aldatu dut, uste dut kolorazioa dela aldatzen dena, argitasuna aldatu beharrean, eta arsenicumek bere iritzia eman didanean esan dit argitasuna dela daukaten diferentzia... argitasuna edo kolorazioa... a saber zer den. Beno, konparatu zeuek; dena den filtroa ez da aldatzen brightness/contrast (argitasuna/kontrastea)...

          virtualdubmod                          dgindex
(http://img410.imageshack.us/img410/4357/virtualjb8.jpg) (http://imageshack.us) (http://img262.imageshack.us/img262/3197/dgindexna6.png) (http://imageshack.us)

Aber, txorrada ematen du ba?a fijatzen bazarete diferenteak dira, begira kapelan, itzala daukan zatian, ezkerrekoa argiagoa dela esan daiteke (argiagoa diot, ba?a ez dakit zeba kolore filtroarekin saiatuko nintzen konpontzen lehenengo  :xD).
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 14a, 12:16:17
Orduan, dena dgindex-en prebisualizazio arazoa da, horretan geratzen gara, es brillo ez ezer ikutu virtualdubmod-en?
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Apirilaren 14a, 14:59:16
pertsonalki enuke ikutuko ez virtualdubmoden ezta ez dgindexen ikusten den moduan egonda ere

EDIT: virtualdubmod aipatzen dut ze enago ziur originalaren berdin ikusten den, ba?a nik ez dut diferentzia izpirik ikusten bien artean. Horregatik diot, ez virtualdubmoden ere ezberdin ikusten delako
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: inguma Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 21:04:32
juer, ze baldar naizen...
pausu guztiak jarraitu ditut eta errore bat agertzen zait...
denda batean hasi naiz eta ez dut denbora askorik, baina etxera heldutakoan esango dizut zehatz-zehatz zein den agertzen ziadan errorea...
aio!
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Maiatzaren 13a, 22:18:59
bueno, egunotan proba abtzuk egiten ibili naiz VHQ mode aukerarekin. Nik 1-Mode decision gomendatzen nuen, ba?a egia esateko 4-Wide search bera ere ez dago gaizki, depende zertarako, hobea da.

Wide searchekin, konpresio denbora  nahiko luzeago da, mode decisionek tardatzen duenaren heren bat gehiago, eta degradazio famatu hori gehiago resaltatzen da, ba?a alde daukana da detalleak gehiago konserbatzen dituela. Mugimendua dagoenean, animean eta, marra beltzen inguruan pixelazio txikiak gertatzea normala da, ba wide searchek hori gehiago lantzen du.

Bakoitzak ikus dezala zer nahiago duen
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 01:10:55
4-Wide search erabiltzen dut nik, denbora luzetzan du, baina kalitatea da nire ardura. Denbora behar duela, gaua pasa dezala kalkuloak egiten.

Degradazioa nabari zaiola, besteak irudia enpastatzera joko duelako da, detaileak galduz, baina nahiago degradazio puntualak ikusi, detaileak galdu ordez.

Gauza bat eduki kontuan, kalitate obeagoa lortzen da ongi egindako artxibo batekin, azkar bitrate gehiagorekin egindakoa baino. Denbora gehio kalitate gehio esan nahi du, tamainia ez da dirudien ain kritikoa.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 01:31:56
ya, ba?a tikisa ez denak ez du alderik ikusten baten eta bestearen artean kalitateari dagokionez, eta pertsona horrentzako kalitatea berdina bada, pentsatuko du 'zertarako eman denbora gehiago konprimitzen wide searchekin, biekin berdin ikusten bada?'. Ni oso tikis-mikisa naiz, eta aldea egia esan... sin mas, modek asunto baten "kojeatzen" du eta widek ez, ba?a widek beste gauza baten "kojeatzen" du eta besteak ez.

Nik ez nuke esango mode decisionek enpastatu egiten duenik, de hecho, goian esan dudan bezala, animean, marra beltzen inguruan pixelazio txikiak egitea ohikoa da, eta enpastatuko balu, ez dut uste igarriko zirenik.

Nik orain wideri emango diot aukera
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 12:48:57
Konprimaketan faktore askok parte hartzen dute, eta beste faktoreetan justu bazabiltza, nabaritzen da bata edo bestea erabili. Spirit bitratez justu zihoan, eta primeran geratu da wide search-ekin.

Noski, gero irudiaren egoera asko afektatzen du. Kalabaza tripontzia ez du inork salbatuko, ez xvid bat eginda dvd oso bat okupatzeko, elui zarata hor dago eta ezin kendu zatzakio.

Eta askotan engainiagarria da, Spirit ordenagailuz egindakoa, ez du hautsik edo horrelako arazorik, baina detaile piloa dauzka, eta kolore oso landuak ditu, dirudien baino zailago eginez. Irudi bizikoak errazago egin zatzaizkit horrekin konparatuta.

Beste faktoreetan gaizki ez bazabiltz, hau da, irudia erraza eta arazo gabea bada, bitratea 1400-tik edo 1500 gora egin badezakezu, modu bat edo bestea erabili ez diozu desberdintasun gehiegi nabarituko, bestela bai.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 13:12:50
eta faktore horiek zeintzuk dira? ze hori jakin ezean, ezingo dugu jakin justu gabiltzan edo ez, ze inoiz gertatu zait pentsatzea bideo bat sinplea dela eta gero zaila izan konprimitzeko eta alderantziz, zaila dela pentsatu eta oso sinplea izan
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Maiatzaren 15a, 01:30:17
Aipamenaren egilea: ajubita  Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 13:12:50
eta faktore horiek zeintzuk dira? ze hori jakin ezean, ezingo dugu jakin justu gabiltzan edo ez, ze inoiz gertatu zait pentsatzea bideo bat sinplea dela eta gero zaila izan konprimitzeko eta alderantziz, zaila dela pentsatu eta oso sinplea izan

Experientziak laguntzen dizu bideo bat baloratzen, jakiteko zein zail izango den edo ez konprimatzen.

Bideoaren egoera da bereziki kritikoa, zein egoeratan dagoen, hautsa baduen, grano fotografikoa ongi kodifikatua duen, marraturik baduen, fotograma rajaturik duen. Arazo bakoitzak kodifikazio extra dakar, eta bitrate efektiboa jeisten du. Kalabazaren dvda ikusteaz batera, otoi egiten hasi nintzen. Conan nahiko desastre da, baina ez katastrofikoa. Irla nahiko ongi dago, baina baditu hautsak. Dinamita... telebistarako grabatu dela nabari da, baina gaizki gaizki.

Zenbat eta irudia dinamikoagoa, hau da, zenbat eta irudian mugimendu gehio egon, okerrago. Osama, printzipioz alde horretatik ez dirudi hortik zailtasunik datorren, ba kamara al hombro piloa du eta horrek zailtzen du. Irudiak zenbat eta mugimendu gehio eduki, okerrago.

Irudi mota ere eragina du, Osama, horko paretak guztiz irregularrak eta textura ain organikoarekin, bulego baten kokatzen den filma baino zailagoa da, non texturak ez dira ain aldakorrak, formar erregularrak dira eta abar.

Nik egiten dudana, beti kodifikazio konplexuenerako prestatu, irudia erreza bada, irudian primeran geratuko da, irudia zaila bada, obeagorik ezin izango duzu lortu. Prestatu okerrenerako eta itxaron oberena.

Bitratea beti 1200-tik gora ahal bada, zenbat eta zailago, zenbat eta gorago bitratea.
Izenburua: Re: [Tutoriala] DVDtik zelan ripeatu
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Maiatzaren 15a, 01:35:58
ez dakit nik ba hori beti betetzen den... DBZ 220mbetako kapituluak ateratzeko konfiguratu eta borrokako kapitulo baten 186mb pisatu eta gero konbertzazioko kapitulo baten 230mb pisatu. Noski mugimendu askoko bideoek gehiago okupatuko dutela, ba?a ez dut uste nik hori regla de 3 bat denik