Euskal Encodings

Igoerak => Kirolak => Herri Kirolak => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2007ko Maiatzaren 26a, 00:58:24

Izenburua: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Maiatzaren 26a, 00:58:24
Albizuri Handi Harria




(http://www.diariovasco.com/noticias/201511/16/media/8899590.JPG)



Albizuri Handi harriak forma berezia du, itsasoko harrien tankerakoa baita eta 165 kilo pisatzen du. Saio gutxi egin da harri horrekin azkenaldian; Amezketako Albizuri Handi Txapelketak hamar urte luze eman ditu jokoan izan gabe. 1996. urtean antolatu zuten azken aldiz, eta orduan bertan lortu zuen Goenatxo II-ak orainarteko Errekorra 15 altxandirekin.

Aurtengo txapelketa hau Amezketako pilotalekuan antolatu zen, eta partaide hauek izan ziren: Izeta II.a eta Izeta III.a, Eizmendi, Goenatxo II.a, Elosukorta, Landarbide, Ostolaza II.a, Goikoetxea eta Urpe. "Partaide bakoitzak hamar minutuko txanda edukiko du, eta harriarekin ahal beste jasoaldi egin beharko ditu, Gipuzkoakoko Herri Kiroletako Federazioak antolatutako txapelketan".




ESTEKAK

Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Historia (https://drive.google.com/open?id=0B-j3wMMFu4rFb3Q3Qkx6eWFrUG8)

Harrijasotzaileak 2007 - Albizuri Handi (https://drive.google.com/open?id=0B-j3wMMFu4rFUjFMRW1kTkhsYWc)

Harrijasotzaileak 2010 - Albizuri Handi (zati bat) (https://drive.google.com/open?id=0B-j3wMMFu4rFUjlSdi1TWUF1bXc)

Harrijasotzaileak 2015 - Albizuri Handi (https://drive.google.com/open?id=0B-j3wMMFu4rFaTFxd1oxNGc3Skk)



Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Maiatzaren 27a, 00:04:37
Nork esango zidan emulean harrijasotzaileen txapelketa bat jaisteko aukera izango genuela. Baten bati esan eta fijo ez duela sinisten :xD.

Ni ez naiz txapelketa hauen zalea, baina jaitsi egingo dut aitari gustatuko zaiola uste baitut. Gainera bide batez emulean banatzen lagunduko dut.

Hurrengoan zer izango da bertso saioren bat, zaldi probak, aizkolariak...
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: barraplaust Noiz: 2007ko Maiatzaren 27a, 12:00:57
Eta noiz izaten da ba hori? Gertu-gertu bizi naiz eta ez nintzen ezertaz ohartu, eta ederra izan behar du ikustera joateko...
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Maiatzaren 27a, 15:28:20

Amezketako alkateak nahi deuenean izango da. 10 urte egon da giltzapean inork erabili barik.

http://www.argia.com/albistea.php?id=27089  Hemen dekozue harri honen istorioa irakurri nahi deuenantzako.

1898-tik 1947rarte inork altxatu barik egon zan eta urte horretan amezketan antolatu zan txapelketan Harrijasotzaile piloa jon zan proba itera.


Ba hurrengoa... idi probak badekotaz... :behikorri :behikorri Aizkolariak bebai, harrijasotzaileen gauza giau be... 7 Herrialdetako txapelketa bebai 2006koa.
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Maiatzaren 27a, 22:54:14
Idi probak ere badituzu? :lmaosmiley3 Aurrerago igotzen badituzu fijo jaitsiko ditut, horrelako gauzak izugarri gustatzen zaizkio nire aitari eta poz handia hartuko duela uste dut.

Eskerrik asko bideo honengatik, aurrekoan pasatu egin zitzaidan.
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Jotake[EH] Noiz: 2007ko Ekainaren 30a, 00:52:05
Eskerrik asko. Bazen ordua gure herri kirolak interneten jaisteko aukera izatea. :thumbsup
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Ekainaren 30a, 01:50:35

Beste bat prestatzen nabil. Nik, nire kamaragaz grabatutakoa. Euskadiko Kinttopekoen txapelketa. Gernikan izan zana.

Ez dakienantzako Kinttopekoak Sub21 direz.
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Jotake[EH] Noiz: 2007ko Uztailaren 01a, 09:55:15
Zuk lasai emulean uztiko dut jarrita. :thumbsup
Izenburua: Er: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Irailaren 29a, 11:02:11

Megauploadera igonta.
Izenburua: Re: Harrijasotzaileak - Albizuri Handi Harria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Urtarrilaren 13a, 17:33:40
Albizuri handi harriaren historia igonda (2011rartekoa),
2007ko saioa igota, 2010koaren zati bat, eta 2015koa.